Ixiar Rozas: 'Begiradea zabaltzen laguntzen deuskun periferia sortzailean sinisten dogu'
2004-02-28 00:00 KultureaZer dala-eta sortu zenduen igaz Memorie Periferiche?
Hasi zanean ez genkian zer bihurtuko zan, gauzek zelan urtengo euskuen. John Berger Livornora konbidau gura izan genduan, berak portu-uri horregaz euki dauzan hartu-emonak dirala-eta. Haren baietza eta miresten genduzan beste egile batzuena ikusita, aurrera egitea erabagi genduan. Ikuskizunari baino gehiago edukinari garrantzia emoten deutsien kultur proposamenen faltea ikusten genduan, eta oraindino be ikusten dogu.
Zer adierazo gura dozue Periferiak izenagaz: mugako kulturea?
Periferia berbeak esangura asko ditu, sano kontzeptu zabala da. Hizkuntzan ...
Bihotz Bakartien Kluba: 'Linterna Gorria ez da sasi-intelektualentzako aldizkaria'
2004-02-28 00:00 BarriketanBeijing (Pekin) III
2004-02-28 00:00 Bidaide
Arazoak
China Telecom da bertan dagoan telekomunikazino enpresa bakarra, eta ondorioz, Txinan dagoan kaosaren erantzulea eta erruduna. Berak dauka sektorearen monopolioa eta gura dauana egiten dau, nahiz eta eraginkorra ez izan. Berbarako, biztanleek kalidade txarreko telefono dei baten trukean dirutza itzela pagau behar izaten dabe (Beijing-Europa deiak 2,5 euro) eta ganera horretarako egun osoa galdu. Halan da be, emoten dau uriburuan egoerea aldatzen hasi dala; baina urietan eta horreetatik kanpora be kaosak urteetan segiduko dauala esan geinke.
Air China ...
'Bilbo Hiria' Lehiaketearen 16. edizinoa laster da martxan
2004-02-28 00:00 Musikea
Hona hemen estilo bakotxari jagokozan aurtengo talde sailkatuak:
+ Pop-rock estiloan:
1971 (Frantzia).
BEGGAR'S HOUSE (Sevilla).
BLUE MEANY (Mallorka).
CLAVE DE LUNA (Jaen).
DEAD MODELS (Italia).
ELECTRIC RIDERS (Nafarroa).
GURU DEVA (A Coruña).
HAIRY NIPPLES (Malaga).
JOINT (Bartzelona).
JOMI MASSAGE (Danimarka).
KATEL (Frantzia).
KEROBIA (Nafarroa).
LE SINGE BLANC (Frantzia).
MOON CRESTA (Pontevedra).
NOMAD (Madril).
RAINING CITY KIDS (Gipuzkoa).
SCHEIN (Alemania)
SOGA 74 (Burgos).
THE CHARADES (Madril).
THE MAGIC BULLET THEORY (Danimarka).
THE MOVEMENT (Danimarka).
THE THINGS (Irlanda).
T-SEX (Toledo).
YARDSHAKER ...
Ardaogintza ekologikoa
2004-02-28 00:00 Jan edanakAnhidrido Sulfurosoaren (ardaoa konserbetan daben produktuetariko bat) erabilerea mugatuta egongo da. Muga hau, ardao normalakaz konparauta, sano bajua izaten da. Ardaoa garbitzerakoan zelulosako filtroak erabiliko dira, baita lur enfusorioak edo jatorri-deitureak ixten deuskuzan materialak be, baina garrantzitsua da jakitea material horreek ez dabela usainik ez gusturik itxi behar. Ardaoa klarifikeran produktu naturalak erabili behar dira, berbarako: zuringoa, buztin hautsa, hidrolizau bako gelatinea, betonita edo esnekiekaz hartutako kaseina.
Azido tartarikoa bota nahi badeutsagu gehieneko mugea hartu beharko dogu kontuan: ardao zuritan ...
Makailao solomoa porrusalda keztatuagaz
2004-02-28 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin porrusaldea preparetan hasiko gara, horrexegaz emongo dogulako denpora gehien. Horretarako, kazola batean 25 bat gramu oliba-orio eta berakatz-atal bi ipiniko doguz erditik bi eginda. Berakatza kolorea hartzen hasten danean, orduantxe botako doguz patata, porru, zanoria eta kalabazea dana zati-zati eginda. Osogai horreek guztiak su motelean eukiko doguz eta ondoren salda beroa botako dogu ganetik; dana batera hiru ordu laurenez egosten itxiko dogu kazolea tapa bategaz tapauta; esandako moduan, su motelean euki behar da ze bestela ...
Oreka TX Laponiarako bidean
2004-02-28 00:00 Musikea
Orain arte harriakaz eta metalakaz lan egin dabe baina hemetik aurrera lur hareetako paisajean nagusi dan izotzagaz musikea egitea izango da euren erronka barria. Horretarako, girotzeko asmoagaz, Bide Erreala deituriko inguruetan zeharkaldi berezia egingo dabe eskien ganean. Paraje hotz hareekaz ohituko dira eta Kebnekaise mendira (Laponiako altuena) egindako igoereagaz akabauko dabe ibilaldia. Gero, etxera bueltan datozenean, bertan ikasi eta ikusitakoagaz ikus-entzuleen begi eta belarriei gozamena emoten saiatuko dira, batez be, zuzeneko ekitaldietan. Izan be, Oreka TX-en indar erakarlea era horretako ...
Petrolioa madarikazinoa besterik ez danean
2004-02-28 00:00 txutxu-mutxuanMultinazionalen ustelkeria
Antzera jarduten dabe Chevron Texaco iparramerikarrak, Totalfina frantsesak eta Agip italiarrak...; sarritan, petrolioaren multinazional horreek buruzagi tribalen isiltasuna erosten dabe. Era berean, Nigeriako ejerzitoa be erosita daukie eta ez da bape harritzekoa soldaduak multinazional horreen instalazinoak edo errekan behera beharginak jagoten ikustea.
Bien bitartean, asko be asko dira deltako herritarren eskubideak aldarrikatzeagaitik hildako martiriak. Ezagunetarikoa, beharbada, Ken Saro-Wiwa dramaturgoa izan zan; tximinien gar bakotxa mila ihes-tutu baino txarragoa zala esan ohi eban. Orain dala bederatzi urtera arte Nigeria ...
La vida que te espera
2004-02-28 00:00 Zinemea
Pelikula eder honetan artifizio bako narrazinorako aparteko trebezia igarriko dozue, denpora-tarteak ondo be ondo neurtu, topikoen trabak eta oztopoak gainditu eta kontakizunaren haria ezin hobeto zehaztu dalako.
Familien arteko hasarre eta matrakatan sortutako maitasun istorioa ikuspuntu arin eta sinple batetik eratuta dago, espantu barik eta benetako errealidadean oinarritutako detaileakaz horniduta. Gutierrez Aragon zuzendaria premisa horreek aintzat hartuta abiatzen da, ezelako protagonismorik hartu barik eta inguruaren natur edertasuna eta horren barruan ostentzen diran miseriak kontrajarriz.
Luis Tosar galiziarrak eta Marta Etura ...
Mona Lisa smile
2004-02-28 00:00 Zinemea
1953. urtea da. Andrazkoen rola guztiz zehaztuta dago: etxean geratu, familiaz arduratu eta gizonaren ondoan egotea. Wellesey-ko Unibersidadeko irakasle gazteek be holan ikusten dabe; izan be, goi mailako ikastetxe dotore horretan arrakastea ez da neurtzen norberaren garapenaren arabera, ezpada ezkontzeak ekarri beharreko estatusa kontuan hartuta. Neska gazte horreen bizimoduak aitatutako parametroen arioan bideratzen dira, harik eta artearen historiako irakasle moderno eta liberalak hori guztiori kolokan jarri arte.
Mike Newell zuzendari ezagunak gidaturiko 'Mona Lisa Smile' filma protagonistearen distira eta ospea ...
Cenarrusa Center for Basque Studies
2004-02-28 00:00 Euskaldunak munduan
Honen harira, Pete Cenarrusaren proiektu barria aitatu behar dogu. Bera jaiotzaz amerikarra da, baina gurasoak euskaldunak dira eta bizitza guztian euki dau gure herriagaz lotura zuzena. Lehenago be esan dogun moduan, Idahoko Memoriala aurrera ataraten lagundu ebanetariko bat da Cenarrusa. Horrezaz gan, Euskal Herriko historia, hizkuntzea, kulturea, izakerea eta jatorria ondo ezagutzen dauz. Ezaugarri horreen artean, euskereagaz ardura berezia dauka, eta beronen biziraupena derrigorrezkotzat joten dau. Holan ba, Cenarrusa Center for Basque Studies zentroak Boiseko eta beste leku batzuetako unibersidadeakaz ...
Mozorro sasoian
2004-02-28 00:00 Antxinakoak Geurera
Bilbon sortutako lehenego konparsak 'La Bilbaina' eta 'La Moderna' izan ziran. Konparsa bi horreen arteko arazoak nahiko gogorrak izan ziran. Antza danez, konparsa bat antolatzeko batu zan bilbotar taldea. Lehenengo ensaioak egin eta 'La Bilbaina' konparsan, urteteko prest egoala, taldeko partaideen artean diskusinoak sortu ziran. Batzuen eta besteen artean konpontzerik ez egoala ea, taldeko batzuk 'La Moderna' konparsea sortzea erabagi eben.
Baina hor ez ziran amaitu talde bien arteko arazoak. Ordurako asmauta egoan abestietariko baten letrea talde batena zan eta ...
Tinta zuririk barik, aho bizarrik gabe
2004-02-28 00:00 BertsolaritzeaBertsolari izatea bere izakerearen parte da. Lar ezagutzen ez dogunok be, badakigu isilik dagoanean be, askotan bertsoa pentsetan ari dala emoten dauala, eta hor ibilten gara, berari begira, bertsoa noiz botako zain. Hauxe dino bertsolari izateari buruz bere liburuan:
“Mundu honetan norbait izan eta zerbait egin nahi duen orok, begiak erne ibili beharra dauka. Bertsolari izan nahi duena behartuta dago, nahitaez, belarri-zabala izatera. Horrek ez du esan nahi belarri-zabal guztiak bertsolari izango direnik, baina bai bertsolari diren denek belarriak oso ...
Haur eskolak eta lekuan lekuko aldaerak
2004-02-28 00:00 Euskerea berbagai
Baina, aurrekoari lotuta badago egon ardura deustan beste kontu bat. Haurtzaindegiak eta haur-eskolak zabaltzeko plangintzetan, haur horreen heziketan parte hartzen ari diran profesionalen hizkuntz ezaguerak hartu ete dira kontuan? Ezen, aldaerak mantentzeko, indartzeko eta zabaltzeko, egundoko garrantzia daukalako haur horreek jagoten egongo diranek erabiliko daben hizkuntza moldeak. Haur horreek, ordu luzeetan, ez dabez ez euren gurasoen ez eta euren aitita-amamen berbak entzungo, bada, katea, oraingoan era askoz nabarmenagoan, eteteko arrisku bizia dago.
Administrazinoen eta sindikatuen artean, holakoetan ariko diran profesionalek ...
Elikaduraren inguruko gomendio nagusiak
2004-02-28 00:00 Jan edanak
'Jateko modu asko dagoz baina elikatzeko modu bakar bat'
Beraz, edozein herritako gomendioen asmoa elikadura edo nutrizino on baten baldintzak bete ahal izateko modu bat bideratzea izango da.
Hobe da elikagai mueta askotatik apur bat jatea, gitxi batzuetatik asko jatea baino
Ez dogu ahaztu behar elikagai mueta desbardinak jateak gure elikadurea orekatua izatea errazten deuskula, elikagai batek ez dituan mantenugaiak beste batek izan leikezalako.
Ez dago elikagai onik ezta txarrik be, bakotxak bere berezitasunak ditu, eta guztiek euren osotasunean gure ...
HIRU.COM etenik bako ikaskuntzea
2004-02-28 00:00 sareanAzken buruan, oraingoz proiektua baino ez bada be, webgune honegaz hizkuntzak ikasteko aukerea be eskaini gura da; dagoeneko lehiaketa publikoa be egin da eta Auralog enpresa frantziarrak irabazi dau. Enpresa hau hizkuntzak teknologia barriaren bitartez ikasteko diseinuetan eta proiektuetan espezializauta dago eta berau izango da hiru.com proiektuan zeregin horretaz arduratuko dana.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Gasteizeko Udaleko azterketen lapurreta informatikoa
2004-02-28 00:00 sareanGotzon Plaza,
Informatikoa
Urtea birusen erasoaldi gogorragaz hasi dogu
2004-02-28 00:00 sareanBirusen kontrako burruka horretan, SCO Group Enpresak eta Microsoft-ek sari ederra eskaini dabe birus horreen sortzailek nortzuk diran salatzen dauanarentzako, 250.000 dolarreko diru-saria hain zuzen be, pelikuletako cowboy-en herrialdeetan legez.
Gaiaren harian, Microsoft Enpresak pasa dan zemendian bost miloi dolarreko fondoa jarri eban birus sortzaileak atrapetako asmoagaz; aitagarria fondo horretako dirua lehenago be erabili izan dabela 'MSBlast' eta 'Sobin.F' izeneko birus sortzaileen atzetik joateko. Dana dala, orain arte birus sortzaile gitxi atrapau dabez.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
La Paz, Bolivia (II)
2004-02-28 00:00 Euskaldunak munduanLa Pazetik paraje Tiwanako gizartearen etxeen hondarrak dagoz. Hara joateko esan deuskue furgonetatxu bat hartu behar dogula. Bolivian eta Perun distantzia laburreko bidaiak furgonetan egiten dira, bai herri barruan bai herrien artean. Furgonetan sartu gara, eta itxaroten egon gara jente gehiago sartzeko. Furgonetea bete arte-edo, tiketa saltzen dauanak bentanatik kanpora garrasi egiten dau: “Tiwanako, Tiwanako, Tiwanako....”; arin eta doinu bereziagaz, batzuetan gatxa izaten da jakitea zer dinoan. Furgonetako aulkien erdia beteta egon danean, La Pazetik urtetan hasi gara: “Tiwanako ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1807
1808
1809
1810
1811
1812
1813
1814
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...