Euskaldunok munduan  IV. urtea // 105. zenbakia

Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Argentinako "Ibaiko Euskaldunak" euskal etxeari


Rio Coloradoko 'IBAIKO EUSKALDUNAK' euskal etxea
Presidentea: Rubén Pedro Etulain jn.a

E-mail helbideak:
etu@nexonet.com.ar
wrearte@nexonet.com.ar

Bizkaie!

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ofizialtasuna emon deutso Argentinako Rio Coloradoko "Ibaiko Euskaldunak" izeneko euskal etxeari.

Autorpen horren ondorioz, zentro argentinarrak bere zuzendaritza batzordeetan suertatzen diran aldaketa guztiak eta alkarte mailako alderdi guztiak jakinarazo beharko deutsoz Eusko Jaurlaritzeari.

Era berean, euskal gizataldeakaz dituan hartu-emonak hobeto koordinau ahal izateko behar dituan datu guztiak eskatu ahal izango deutsoz Eusko Jaurlaritzeak. Kontuak kontu, zentro argentinarra Euskal Etxeen Erroldan sartuko da.