Musikea  IV. urtea // 106. zenbakia

Zea Mays: ‘Sortuz, grabitatearen aurka’


Kontzertu ugari eskainiko ditue eta, lehenengoa, aste honetan bertan. Hona hemen zerrendea:

Apirilak 22, Bonberenea (Tolosa) + Elektra
Apirilak 23, Bukowsky (Donostia)
Maiatzak 1, Kukutxa Gaztetxea (Errekalde)
Maiatzak 6, La Kelo (Santurtzi) + Evirus69
Maiatzak 7, Jalgi Kafe Antzokia (Lasarte)
Maiatzak 12, Terminal (Iruñea)
Maiatzak 14, Elorrioko Gaztetxea + Evirus69
Maiatzak 20, Eibarko Gaztetxea
Maiatzak 21, Ondarroako Kafe Antzokia
Bagilak 17, Zalla
Garagarrilak1, Errekaldeko Jaiak
Garagarrilak 2, EH Zuzenean Festibala

Atxapunte

Orain zortzi urte hasi zan joten Zea Mays taldea eta begietan igarten jake ilusinoa ez dabela galdu. Euren diskorik onena dala dinoe eta holan aurkeztu barri dabe ‘Sortuz, grabitatearen aurka’. Titulu horretan, diskoan entzungai dagozan kanta biren izenak batuta dagoz, alkarren kontrakoak izan leitekezanak baina, ondo pentsau ezkero, alkarregaz doazanak. Beherantz eroaten deutsen indarrari aurre egin eta sormenari ateak edegiz egin ditue 12 kantak. Lehenengo bostak gogorrak dira, zuzenak, eta hurrengo zazpiak, barriz, trankilagoak.

Asier Basabe bateria, Ruben Gonzalez bajua, Iñaki Imaz ‘Piti’ gitarrea eta Aiora Renteria abeslaria dira Zea Mays. Oihukaren eskutik datoz, gogo biziz beteta. Jose Lastragaz batera, Urdulizeko Tio Pete estudioetan grabau dabe laugarren lan hau, abenduan. Grabazinoa oso gogorra izan dala autortu dabe taldekideek, euren lanorduak amaitu eta gau osoa emoten ebelako estudioan sartuta. Hurrengo egunean, ia lorik egin barik, lanera joatea gogorra egin jaken, baina gustuko lanetan aldatzik ez. Aiora Renteriaren berbetan igarten da pozik dagozala plazaratutako lanagaz: ‘gu musikoak gara eta ez dakigu besterik egiten’. Diskoa be, ezin hobeto definiduten dau neskatoak: ‘gure diskorik onena da, zuzenena, trabarik bakoa’. Esperimentuak albo batera itxi eta euren asmoak erabat bete dira ‘Sortuz, grabitatearen aurka’ lanean.

Kolaborazino ezagunak be topau geinkez, tartean Francis (Doctor Deseo) eta Rafa Rueda. Didgeridoo-a be entzun leiteke, Iban Nikolai-ren eskutik.

Heldutasuna erakusten dau Zea May taldeak, abestien bitartez euren nortasuna agirian ixten dabe. Abestiak argiak dira, zuzenak, eta baikortasuna barrutik jatorke.