Bizkaiko Eleizearen artxibategia laster egongo da on-line
Gotzon Plaza,
informatikoa
Soft libreagaz garatzen dabizan proiektu honegaz, Bizkaiko Eleizearen artxibategia kontsultau ahal izango dogu laster.
Proiektuaren izena SIGA-AKIS da eta soft libreari esker bere kostua 42.000 eurokoa baino ez da izan: programazinoa eta Apache zerbitzari baten kudeaketea. Proiektuan Bizkaiko Eleizak daukazan dokumentu guztiak (13 miloe gitxi gorabehera ) digitalizau eta eskaneau egin beharko dira. Arlo honetan, kostuak gora egin dau nabarmen, izan be, danetara 3 miloe euroko dirutzea behar izan da.
Bizkaiko Eleizaren Historia Artxibua (AHEB-BEHA) Sarean be ikusgai dago www.aheb-beha.org helbidean. Bizkaiko parrokia gehienetako artxibo eta dokumentazino fondoak ikusgai egongo dira (apurka-apurka parrokietako agiri danak biltzen dabiz artxibo orokorra osotu guran.
SIGA-AKIS proiektuaren barruan, Eusko Jaurlaritzearen laguntzaz, momentuz Bizkaiko 210 parrokietako sakramentu-agirietako datuak sarera pasau dira (bataioak, ezkontzak eta hiletak). Proiektuak beste fase bi daukaz eta dana amaitutzat emoten danean (2008 urtean), Sarean parrokia danetako 1501-1900 urte bitarteko sakramentu-agiriak aztergai egongo dira.