Mendebale Kultur Elkarteak Euskara: normalizaziotik homologaziora
Bizkaie!
Mendebalde Kultur Elkarteak bere bederatzigarren jardunaldiak antolatu ditu maiatzaren 6 eta 7rako, Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan 'Euskara: normalizaziotik homologaziora' izenburupean. Aurten, Joseba Intxausti omenduko dabe.
Bizkaiereak euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea da Mendebalde Kultur Elkartearen helburua, bai eta mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa zaintzea be.
Jardunaldiak arratsaldeko saioan egingo dira maiatzaren 6an (barikua) eta goizekoan hurrengo egunean. Hizlarien artean dagoza Igone Zabala, Kepa Altonaga, Arturo Elosegi, Jesus Mari Txurruka, Jose Ramon Etxebarria, Iñaki Alegria, Antton Gurrutxaga, Iñaki Gaminde, Patxi Uribarren, Mertxe Olaizola, Jabi Agirre, Xabier Kintana eta Alfontso Mujika.
Barikuko saioan, 'Teorikoen ekarpena'" aztertuko dabe Igone Zabalak eta Kepa Altonagak, Maribi Unamuno moderatzaile dala. Horrezaz ganera, Esti Amorrortuk moderatuko dauen saioan, 'Erabiltzaileen ekarpena'" landuko dabe Arturo Elosegik, Jesus Mari Txurrukak eta Jose Ramon Etxebarriak.
Hurrengo egunean, maiatzaren 7an (zapatuan), 'Teknologien ekarpena' izango da aztergai Iñaki Alegria, Antton Gurrutxaga eta Iñaki Gamindegaz, Kaxildo Alkorta moderatzaile dala. Amaitzeko, 'Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua eta teknologia zientifiko-teknikoak' izenburuko mahai-inguruan hartuko dabe parte Patxi Uribarrenek, Mertxe Olaizolak, Jabi Agirrek, Xabier Kintanak eta Alfontso Mujikak.