Loditasunagaz jo ta ke
2004-02-01 00:00 Jan edanak
Zein izan leiteke gure pisu egokia?
Gu makinak izan ez arren, objektibotasuna zeozelan bilatu behar dogu eta kalkuluak egiteko orduan indize erabilienetako bat IMC deitutakoa da ('Gorputz-masaren Indizea') edo IQ (Quetelet Indizea) legez ezagutzen doguna: IMC edo IQ) = pisua(Kg)/ [altuerea(m)]2.
Pisuaren sailkapena IMC-aren arabera. (SEEDO 2000)
IMC balio limiteak (Kg/m2)
Pisu gitxiegi <18.5
Normopisua 18.5-24.9
Gehiegizko pisua (Lehen Gradua) 25-26.9
Gehiegiezko pisua (2. Gradua: aurreobesidadea) 27-29.9
Obesidadea (Lehen Maila) 30-34.9
Obesidadea (II. Maila) 35-39.9
Obesidadea (III. Maila): morbidoa. 40-49.9
Obesidadea (IV. Maila): mutur-muturrekoa. >50
Persona europar birik batek IMC > 25Kg/m2 dauka eta gizonezkoen %10 eta
emakumezkoen % 15ek IMC>30Kg/m2; datu horreek, gure gizartean oro har ...18.5
normopisua >
Euskaltzaindia herririk herri
2004-02-01 00:00 Euskerea berbagai
Errioxako euskal toponimia aztergai
Euskaltzaindiaren VI. Onomastika Jardunaldietan Errioxako euskal onomastika izango da gai nagusia. Hainbat alkarteren laguntzinoagaz, Errioxako Unibersidadean (Logroñon) egingo dira ekitaldiak, Juan Bautista Merino Urrutia euskaltzain ikertzailearen omenez. Berak sakon aztertu eban Errioxako euskal toponimia, lurralde bietan bizi izandakoa zan eta (Ojacastron jaio baina frankismo sasoian Getxoko alkatea izan zan). Merezitako omenaldia eskainiko deutso, beraz, Euskaltzaindiak.
Atxapunte
Bolivia (I): Titikaka Lakua
2004-02-01 00:00 Euskaldunak munduan
Hurrengo egunean, ugarteari bueltea emoten joan gara, eta egun osoa emon dogu horretan. Ibilaldia polita da: lakua ikusten dogu, Peru, Bolivia, lakuan agertzen diran ugartetxuak…; hiru orduko paseoaren ostean bidean gizon bat ikusi dogu. Ugarteko museoa jagoten dauana da. Ugartearen alde honetan zabaldurik dagozan aztarna guztieri ‘museo’ esaten deutsie. Tiwanakoen eta inken sasoiko aztarnak dagoz, sasoi batean egon ziran leku berean. Gizonagaz berbaz egon gara eta euren historia kontau deusku. Orduan jaubetu naz zein desbardina dan bizitzearen ganean daukien ikuspegia ...
Flamenko musikearen eragina gora doa
2004-02-01 00:00 Musikea
Flamenkoa eta beste musika estilo batzuk buztartuz, plazan dozuezan disko gomendagarriak:
Ojos de Brujo. “Bari”.
Bebo & Cigala. “Lagrimas Negras”.
Autore bat baino gehiago. “Café Berlin. Latin Tonight”.
Tomasito. “Cositas de la realidad”.
Chambao. “Endorfinas en la mente”.
Las Niñas. “Oju”.
El Bicho.
La Mala Rodríguez. “Alevosia”.
08001. “Raval ta Joie”.
La Excepcion. “¡Chata Cheli!”
Gotzon Uribe
Bihar da ba.....
2004-02-01 00:00 Antxinakoak Geurera6
Maite azaba za(har)ren legiak
jantza ta jolas garbiak
Aupa mutilak gora Euskera
Gora euzkotar guztiak
Urteak aurrera joan ahala, Santa Ageda abestuteko ohitureak zentzu kulturaletik harago zentzu politikoa be hartu eban batzuetan. Francoren sasoian euskal nortasuna erabat zapalduta eta zigortuta egoan eta euskereagaz eta Euskal Herriko ohiturakaz lotutako edozein ekintza sarri bihurtzen zan askatasunaren aldarrikapenerako ekintza. Eta Agate Deunaren ohiturea be ez zan horretan albo batera geratu. Horregaitik, berrogei urteko diktadura baltz haretako urteetan, Santa Ageda kantua ...
Euskal kulturearen kontrako erasoen salaketea
2004-02-01 00:00 Musikea
Kultura Sailaren salaketea be ‘berandu’ datorrela kritikatu dau Kamiok, Euskadiko Soinuak moduko programek babes gehiago emon beharko eutsiela eskatuz. Egoerea Ibarrolaren obren kontrako erasoakaz eta Julio Medemen filmaren kontrako zentsureagaz konparau dabe. Anjel Valdesek (Elkarlanean) be bat egin dau Camio eta Arbelaizen adierazpenakaz, ‘holako erasoek esportazinoak, salmentak eta irabaziak geldiarazoten dabez’ gehituz.
Ganera, Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, euskal kulturea eta industria bultzatzen segiduko dabela erakusteko agerraldia egin dau kazetarien aurrean. ‘Euskal musikariak Espainian sufritzen dagozan boikota salatu’ gura ...
Iñaki Mendizabal Elordi: 'Gure ahalegina argitaletxe handienen parekoa edo handiagoa izango da
2004-02-01 00:00 KultureaGuztira bost liburu argitaratu dozuez, horreetatik bi euskeraz. Zelan hartu dabez irakurleek?
Ederto, pentsetan genduana baino hobeto. Joseba Iriondoren “Palestina hotela” da horreetako bat, eta bestea Asier Sanz Nieto marrazkilariak eta nik egindako “Euskal piratak”. Iriondorena bagenkian salduko zala, baina ez genduan pentsauko Durangoko Azokea eta Gabonak pasauta, handik hilabetera, ez-fikzinozko liburuen artean salduena izango zanik. Izan be, Joseba sano persona zabala eta komunikatiboa da, eta guapoa ganera, eta Durangon ikusi genduan bere hiru irakurletik bi 25 eta 35 urte ...
Argazkiak eta teknologia barriak
2004-02-01 00:00 sarean
Kamara digitalak eta tradizionalak
Kamara tradizionalen merkatua beherantza doala dudarik ez dago, baita hainbat enpresa eta lanpostu be. Egunotan entzun dogu Kodak argazki-pelikula eta makinetan enpresa handienetarikoa estu eta larri dabilela, mundu osoan pelikula eta kamara tadizionalen salmentak sekulako beherakadea izan dabelako. Kodak Etxearen irabaziak % 65,6 bajatu dira eta ondorioz jente asko kaleratuko ei dabe, 15.000 lagun edo.
Enpresa handiakaz batera, enpresa txikiek be zailtasunak eukiko dabez euren negozioei eusteko: ikerketa batzuen arabera, hemetik urte batzuetara argazki denda ...
'Ingenieritza Eskola-Deustuko Unibersidadea' estropadea Sarean
2004-02-01 00:00 sareanHona hemen arauak:
- Gitxienez sei orrialdetako web-a izan behar da.
- “Index.htm” izentautako homepage-a eukitea.
- Egindako lana ZIP muetako fitxategi bakar batean bialdu behar da, concurso@laregata.org helbidera.
- Aurkeztutako webguneak Internet 5.0 eta Netscape 4.0-ekaz erabilgarria izan behar dau.
- Zeozer berezia erabili ezkero, Java, Flash, Real media edo Quick-time berbarako, dokumentazinoa be bialdu behar da.
- Lanak aurkezteko epea zezeilaren 29an amaituko da.
- Interesauta dagozanek www.laregata.org webguneko irudiak erabili ahal izango dabez.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Windows XP euskeraz
2004-02-01 00:00 sarean
Gauzak holan, euskal erakundeek software librearen alde jo dabe, askozaz be merkeagoa eta bizitza luzeagoa daukan produktoa dalako. Atzera begiratzen badogu erabagi horren arrazoiak topauko doguz: merkatuan Windows 95 euskeraz kaleratu zanean, Windows 98 egoan dagoeneko eskuragarri, eta gaur egun, Windows 2000 euskerazko bersinoa indartzen edota zabaltzen dagoanean, Windows XP bersioa plazaratzen dabe. Beti atzetik eta inoiz ez buruan.
Eusko Jaurlaritzak ez dau diru-laguntzinorik emongo baina seguruenik publizidadea egiteko eta produktuaren kalidadea bermatzeko lizentzia piloa erosiko dauzala esan geinke. Era ...
Microsoft Etxea barregarri
2004-02-01 00:00 sareanAzkenean, akordioa lortu dabe Microsoftek eta Mike Rowe gazteak: beste webgune barri bat sortzeko gastuak pagauko deutsoz Microsoftek eta bideojokuetarako Xbox tramankulu bat be erregalau deutsie; horrezaz ganera, Redmon-en dagozan Microsoft Enpresearen bulego nagusietara joateko gonbidapena be luzatu deutsie.
Dana dala, Internet-en munduan Microsoft enpresaren kontura egin diran barreak gozatsuak izan dira.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Pitxurritu, Sevillako Euskal Etxe barria
2004-02-01 00:00 Euskaldunak munduan
Hori guztia aurrera atara ahal izateko turismo bulego legez erabili daiteken lokal baten bila dabilz eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailagaz be hartu-emonetan dagoz daborduko.
Azken buruan, Pitxurritu, Sevillako Euskal Etxearen ganeko informazino gehiago behar izan ezkero, idatzi zure mezua eta ondoko helbidera bialdu: euskaletxeasevilla@VLPCSCA.COM
Bizkaie!
Profiterolak esne-tela eta txokolate beroagaz
2004-02-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo profiterolak egingo doguz. Lapiko batean ura eta gurina jarriko doguz sutan. Gurina berotasunagaz desegiten danean, uruna ganeratuko deutsagu eta dana indarrez irabiau, masa konpaktu bat lortu arte. Horretarako, sutan jarriko dogu eta maseak ez dau lapikoaren hormetan geratu behar. Hau da pausurik inportanteenetarikoa. Segiduan, lapikoa surtatik atara eta arrautzak banaka botaten joango gara irabietan itxi barik. Ostean, masea 'manga pastelera' batean jarriko dogu, muturtxu kiribildu bategaz formea emon eta laban sartzeko.
Labako plaka hotz baten gainean kipula-papela ...
Carod-Roviraren delitua: berba egitea
2004-02-01 00:00 eretxia
Azken buruan, faltan bota dodaz alkarrizketearen aldeko ahots gehiago. Faltan bota dot pentsamentu bakarraren kontrako ahots gehiago. Badakigu jakin hauteskundeak gainean dagozala. Jakin badakigu euskal politikagintzan gauzak arin aldatzen dirala. Baina non geratu dira arriskuak hartzeko gauza diran politikoak? Pujol President ohiak argi ta garbi esan deusku politiko ona, fundamentuzkoa arriskuak hartzeko gauza izan behar dala. Hauteskundeak pasau arte itxaron beharko dogu? Bitartean, ERC izango ete da alkarrizketearen alde urtengo dan bakarra?
Iñaki Atxutegi
Unibersidade Legea eta hizkuntza eredua
2004-02-01 00:00 Euskerea berbagai
Eusko Legebiltzarrean, Unibersidade Legea onartzeko prozedura abian jarri dala, zein da horren bidez hamar edo hamabost urte barru lortu nahiko genduken hizkuntza eredua? Ikasketa baten kredituak euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez aukeran eskainiko ete doguz ala derrigorrezkoak diran kredituak –era osogarri eta buztartuan– euskeraz, ingelesez eta gaztelaniaz eskainiko ete doguz? Lehenbiziko formulearen bidez, gauza bera hiru hizkuntzatan eskainiko dogu (ez dakit baliabide nahikoak izango doguzan horretarako, ez dakit, bestalde, planteamentu hori euskerearen kaltetan etorriko ez ete dan); bigarrenean, ostera, euskerea ez ...
Nora doaz merkealdietan saltzen ez diran erropak?
2004-02-01 00:00 txutxu-mutxuanOutlet dendak
Modearen aldakortasunak eta konsumoaren ekonomiak zein kultureak ezartzen daben erritmo biziaren ondorioz, jantzien iraupena gero eta laburragoa da. Gauzak holan, orain arte produkzinoaren konpasa zehazten eban metronomoa (urtean erropa mueta bi: udabarri-udakoa eta udagoien-negukoa) zahartu egin da. Zararen moduko negozio ereduek dendetako erropearen egonaldia agiri-agirian murriztu dabe eta jantziak aitaren baten agertu eta desagertzen dira. Edozelan be, Zararen moduko multinazionalek be stock-ak eukiten dabez merkealdiak amaituta. Nora doaz jantzi horreek guztiak?
Jomugetariko bat erropearen multinazional askok daukiezan outlet ...
Calendar girls
2004-02-01 00:00 Zinemea
Chris eta Annie adiskide on-onak dira, euren izakerak oso desbardinak izanagaitik be. Yorkshire Dales-eko herri txiki baten bizi dira, baina euren bizimodu lasaia errotik aldatuko da Annie-ren gizona bizienak jota hilten danean. Herriko andra alkarteko kide aktiboa izanda, Chris herriko ospitalerako fondoak batzeko proiektu baten sartuko da buru-belarri. Ideia oso tradizionala izango da, egutegi bat egitea, baina ukutu bitxi eta zelebrea emongo deutsie.
Filmean berrogeita hamar urte inguruko andrak izango dira protagonistak, biluzik eta udagoieneko sexuadalidadeaz pozarren, konbentzionalismoetatik harantzago. Ez ...
Oscarren izendapenetan Eraztunen Jauna erregea
2004-02-01 00:00 Zinemea
Eta ezusteko gehiago
Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak Hollywood-en egindako lehenengo filmak, '21 gramo' izenekoak, kategoria bitan sailkatzea lortu dau, bigarren mailako antzezlerik onenaren kategorian (Benicio del Toro) eta aktoresarik onenaren sarian (Naomi Watts), hatan be.
Bien bitartean, Brasilgo 'Jainko bako Uria' filmak aurkezpen ekitaldira hurreratutako ikusle guztiak harritu zituan, lau hautagaitza eskuratu zitualako, horren barruan zuzendarik onenaren sarirako kategoria (Fernando Meirelles).
Azken buruan, izendapenak egiteko ekitaldia Frank Pierson Akademiako zuzendariak eta Sigourney Weaver antzezleak aurkeztu eben. Dana dala, zezeilaren 29ra ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1809
1810
1811
1812
1813
1814
1815
1816
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...