SA Japoniara doa apirilean
Bizkaie!
Soziedad Alkoholika euskal taldea Japoniara joango da datorren apirilean "Mini Japan Tour 2005" izeneko birearen barruan. Juan abeslariak, Jimmy eta Jabi gitarra-jotzaileek, Pirulo baxu-jotzaileak eta Roberto bateria-jotzaileak osotzen daben taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu apirilaren 7an, 9an eta 11n, Tokion, Shibuyan eta Nagoyan, hain zuzen be.
Hori baino lehen, Gasteizko boskotea Bartzelonan egon da; apirilaren 2an zuzeneko kontzertua eskaintzera joan ziran bertara eta dana DVD berezian grabau eben. Egun batzuk beranduago, apirilaren 23an, hain zuzen be, Bilboko Errekalden emongo dabe kontzertua.
Soziedad Alkoholika 1988 urtean sortu zan Gasteizen eta ordutik 11 disko plazaratu dabez. Hasieran, abeslaria Juan zan, Jimmy (Hipolito y los cafres taldeko kide ohia) eta Oskar ziran gitarra jotzaileak, Roberto (Ley Seca taldean ibilitakoa) bateria jotzailea eta IƱakik (Requiem-eko partaide ohia) baxua joten eban. 1990ean Oskarrek itsasontzia itxi eta Pedro sartu zan; beronek taldeari agur esan eta taldearen diskoetxean, hau da, Mil a Gritos diskoetxean buru-belarri hasi zan beharrean (ha ordezkatzeko Jabi sartu zan, lehen Bilboko Beer Mosh taldean ibilitako musikaria). Hasieran Amonal izena hartzea erabagi eben, baina aldatu egin behar izan eben, lehendik be izen bereko beste musika talde bat egoalako. Itxurea danez, taldekideentzat tabernaz taberna ibiltea sekula zigorbidea izan ez dala kontuan hartuta, izen barria ondo baino hobeto egokitzen jako taldearen izakereari. Soziedad Alkoholika izena hartuta, ospea bereganatzeko bideari ekin eutsen.
Ondokoak dira musika taldearen gaur egungo kideak:
JUAN: ahotsa.
JIMMY eta JABI: gitarra joleak.
PIRULO: baxu jolea.
ROBERTO: bateria jolea.