Musikea  IV. urtea // 104. zenbakia

Gatillazogaz, Evaristo martxan


Gatillazoren hurrengo kontzertuak:

- Bilboko Xtrem aretoan, 2005eko apirilaren 9an.
- Bizkaian, Otxandioko plazan, 2005eko apirilaren 16an, Stropajo taldeagaz batera.
- Gipuzkoan, Beasaingo Gaztetxean, 2005eko apirilaren 22an.
- Nafarroan, Urdiaineko polikiroldegian, Nafarroa Oinezen alde, 2005eko apirilaren 23an, Dubet, Reventon, Muted, Berri Txarrak eta Stupenda Jones taldeakaz batera.
- Bizkaian, Berriatuako plazan, 2005eko apirilaren 30ean, Skalariak eta Nok taldeakaz batera.
- Errioxan, Alfaroko polikiroldegian, Alfarock’05 Jaialdian, 2005eko maiatzaren 21ean, Def Con Dos, Zapatrus, Kaotiko, Salida nula, Habeas Corpus, Mürfila, Barricada eta Despistaos taldakaz batera.
- Nafarroan, Lekunberriko 31 aretoan, 2005eko maiatzaren 28an.

Bizkaie!

La Polla Recordsek 2003ko urrian agur esan ostean, taldeko abeslari eta liderrari, Evaristori beste talde bat osotzea otu jakon eta La Pollako Txiki eta Tripigaz, Osoron, Kañeria 13ko gitarristeagaz eta Xabi, RIPeko baxu-jotzaileagaz Gatillazo taldea eratu eban. The Kagas eta The Meas taldeetan abeslari ibili ondoren, La Pollaren oinordekotzat hartu geinken taldea da Gatillazo.

Danetara, 21 kantu labur eta azkar topauko dozuez Gatillazoren lehen diskoan; taldekideen ibilbidea ezagututa, punk-rock estiloa da nagusi baina core faltarik be ez dauka. Hitzen aldetik, gorabehera handirik barik, betiko antzean, gogor. Oihuka diskoetxeko Ritxi Aizpuruk dinoanez, ‘subersinoaren indar basatiaren jaube da Gatillazo’; hori bai, batean fanfarria bategaz agertuko jaku Evaristo eta bestean a capella, abeslari aguraindarraren indar guztiagaz.

Gatillazoren lehenengo diskoa, ‘Gatillazo’ hain zuzen be, Arrasateko Shot! Estudioetan grabau eben Iñaki Bengoaren aginduetara; produkzinoa be Bengoaren ardurea izan zan. Masterizazinoa, barriz, Angel G. Katarainen esku itxi eban taldeak eta edizino-beharra Oihukak egin dau.

Gatillazok lehen diskorako bildu dituan kolaborazinoak be kontuan hartzekoak izan dira: Inesen eta Rubenen ahotsak entzun geinkez ‘Anorimia-Bulorexia’ eta ‘Gora Mari’ kantuetan; Andonik gitarrea jo eban ‘Mente’ izeneko kantuan; Marcosek eta Resanok tronpetak, bonbardinoak eta tronboiak jo ebezan ‘Mas chulo que un cortapichas’ kantuan; gauza bera egin eben Unai Lobok, Mikel Sanzek, David Gaviñak eta Jonkok tronpeta, tronboi, saxo eta tubeagaz; azkenik, Santik ukelelea jo eban ‘Panico’ izeneko kantuan.