Oihana Bartrarentzat Arrigorriagako txartela
2004-11-05 00:00 Bertsolaritzea
Ofizioetan burua erakusten
Zortziko nagusiko lanean ikusi genduan Oihana eta Iker ari zirala bertsotan txukunago. Ikerrek Matxalenegaz kantau eban, aspaldian pagea dala-eta muturtuta dabilen semeagana berba egitera hurreratu dan aitaren papelean. Lehenengo bertsoa holan amaitu eban: “baina guztia erretan dozu / nirea ete da kulpa / beti zabiltza jolastokiko / makinitetan sartuta”. Eta bigarrena: “zure sasoian lan egin neban / soldata txikian truke / zure egoeran egotearren / pozik beharko zenduke”. Oihanari 40 urteko andrea izatea suertau jakon, maite ebala autortu barri deutson semearen lagunaren aurrean ...
Umeen obesidadea (II)
2004-10-29 00:00 Jan edanak
Zer egin geinke umeen obesidadea ebitetako?
1) Heziketa nutrizionala
Oso garrantzitsua da umeek, etxean hasi eta eskolan segiduta, jateko modu orekatua zein dan ezagutzea.
Sarritan, komenigarria izaten da familiak berak aditu bategaz jateko modua gainbegiratu eta hobetu beharko litzatekezan puntu garrantzitsuenak ezagutu ostean hobekuntza hori martxan ipintea. Umeak eskolan urte batzuk pasauko dauz baina bizitza osoa familiaren inguruan pasauko dau eta eskolan ez eze, familian be dieta orekatua oso ondo zaindu beharko da. Eta hemen dago arazoaren kakoetako bat: obesidadea ...
Oteiza, artista handia 'Euskodisneyra' heldu da
2004-10-29 00:00 Kulturea
Oteiza sortzailearen aro guztien adierazle diran eskulturez ganera, orain arte beste inon erakutsi ez diran 40 bat marrazki eta collage iminiko dabez Guggenheimen. "Eskultoreak espazioan pintau behar ebala inoan Oteizak, ezelan be ez papelean. Eta berak ez ebala marrazkirik egiten esaten eban. Baina ez zan egia. Hil eta gero, eskulturen zirriborroak topau genduzan: marrazki eta collage mordoa. Beste artista batek txikitu egingo leukez, baina Oteizak ez. Bere izakera kontraesankorraren parte da hori be".
Hau guztiau gitxi ez, eta Paloma Chamorrok ...
Barre lako bertsoak
2004-10-29 00:00 Bertsolaritzea
Goian bego Kaxiano, Euskal Herriko soinujole famatua, euskal kulturearen ikur ezaguna. Holako persona bati derrigorrez egin behar jako omenaldi bat, eta omenaldi on danek bertsolariak eukiten dabez. Eta bereak be euki ebazan. Ez ahaztutekoak ganera. Bertsoa osorik jarri beharrik ez dago omenaldi haretako bertsoen gogoangarritasuna ikusteko:
[...]
zuk jo ez duzun bazterrik
ez dago munduan [...]
Bertsolariak, neure ustez, zera esan gura eban: zuk ez dozu munduko bazterrik “soinua” jo barik itxi. Hiperbatona gura legez. Hara berba bat ahaztuteak zelako ondorioak ekar ...
Napoleon Bonaparte Bilbaon
2004-10-29 00:00 Antxinakoak Geurera
Adostutako testuak, Frantzian indarrean egozan ideietan oinarrituta, euskal lurraldeetan izandako berezitazunak be batzea lortu eban. Berbarako, 144. artikuluan, euskaldunen berezitasunak eta legeak Gorteetan aztertzea ezartzen eban. Azkenean lortutako testua “Kostituzino Forala” zala esan geinke, askorentzat berba bi honeek kontrajarriak izan arren.
Euskaldun askok begi onez ikusi ebezan Frantziarrek “besopean” ekarritako barriztasunak, batez be, uri handietako merkatariek. Ezaugarri honetan ikusten dogu Bilbao moduko uriak emondako laguntzinoa Napoleonen kideei, Urkijo bera berbarako. Baina baserri eremuan eretxiak ez ziran hain aldekoak, eta Frantziarren ...
Ikasleen ahozko produkzinoa eta hizkuntzearen kalidadea
2004-10-29 00:00 Euskerea berbagai
Orain arteko ahaleginetan, oro har, zuzentasunari emoten izan jako lehentasuna, eta gero jatortasunari. Horrek, besteak beste, eredu estandarretik urruneko berbetea darabilen hiztun egoki asko konplexuz beteteko balio izan dau. Gaur egun, egoera hau sufritzen dabenak, aldiz, ez dira eredu estandarretik urrun dagozan euskalkietan berba egiten daben adin batetik gorako euskaldun zaharrak bakarrik. Hiztun egoki horreek herri txiki euskaldunetatik euskerea berreskuratu daben uri ertainetako ikastola edo ikastetxeetara joandako ikasleak diranean be, egoera berbera errepetiduten da. Askotan, euskera jatorra bera baita urietako ...
Kontzertuz betea Bilbaoko Kafe Antzokia
2004-10-29 00:00 Musikea
Black Roots Festival
Urriaren 22an eta 23an baltz jatorriko doinuz josiko da Bilbao. Ambassah' Dub Generation, Koniec, Guateque Allstars, Jayme Marques Trio eta Funxplosion hur-hurretik ikusi ahal izango doguz. Bestetik, New Yorkeko Sugarman Threen taldea be kontuan hartzekoa da; bogaloo, soul, funk eta r&b doinuak joten maisuak dira. Dantzarako taldea.
Amaitzeko, aurrerapenei dagokienean, datozen hilabeteotan besteak beste honako artista eta taldeak izango doguz Kafe Antzokian: Sagarroi, Western Special, Los Del Tonos, La Vacazul, Pastora, Wintercase Festival, Toasters, Maceo Parker ...
Mahatsaren azukerea
2004-10-29 00:00 Jan edanak
Azukerek fotosintesiak sortarazoten dabez. Lehenengo agertzen dan azukerea sakarosea da. Sortutako azukerearen kopuru bat hostoak berak erabilten dau bere arnasketa zelularrerako, eta beste kopuru bat almidoi bihurtzen da, gero landareak erreserba legez gordeteko.
Landareen hostoen jardun fotosintetikoa adinaren eta aihenaren kokapenaren araberakoa da. Fotosintesiaren intensidadea hasiera baten landarearen beheko aihenetan da gogorrena eta apurka-apurka hasten dira gero hostoak indarra hartzen.
Behar dauanaren arabera, landareak floemearen bidez bideratzen dauz azukerak bere atal desbardinetara.
Landarearen hazkunde garaian, azukera ...
Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea
2004-10-29 00:00 Musikea
Informazino zehatzagoa eskuratzeko edo Lehiaketearen oinarrien barri behar badozue, hona hemen, telefono zenbaki eta helbideak:
Tel.: 944.151.306.
Fax: 944.155.919.
Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
http://www.bilbao.net/bilborock
Bizkaie!
Entrekot zatia, bedar-mehe eta piperhauts baltz saltsatan
2004-10-29 00:00 Jan edanak
Entrekot zatia, bedar-mehe eta piperhauts baltz saltsatan
Osogaiak:
Bedar-mehe purea egiteko:
80 gr. patata-pure .
30 gr. perejil.
30 gr. kipula-zuri.
30 gr. albahakea.
Piperhauts baltz saltsea egiteko:
Litro 1 okela-saldea.
100 gr. piperhauts baltz.
Zelan egin:
Okela zatia behiaren txuletako zati mehetik lortuko dogu, entrekota deitzen jakona.
Bedar-mehe purea egiteko: patata-purea eta bedar guztiak thurmixetik pasauko doguz, dana berde egon arte.
Piperhauts baltz saltsea egiteko: okela-saldea irakiten iminiko dogu piperhauts baltz aleakaz batera, hasieran ...
Tabako enpresak, errudunen jesarlekuan
2004-10-29 00:00 txutxu-mutxuan
Legezko ekintza nagusiak tabakoaren kontra
1998ko zemendiaren 17an: AEBetako tabako enpresek 46 estaduri 206.000 milioi dolar pagetea onartu eben 2025era bitartean, epaiketak saihesteko.
1999ko irailaren 22an: Janet Renok, AEBetako fiskal nagusiak, tabako industriaren kontrako 25.000 milioi dolarreko demanda baten barri emon eban.
2000ko garagarrilaren 15ean: bost enpresak 145.000 milioi dolarreko isuna ordaindu behar izan eutseen Floridako hainbat erretzaileri.
2000ko zemendiaren 7an: Europako Batzordeak Estadu Batuetako konpainiei demandea imini eutsen kontrabandoa zala eta.
2001eko urtarrilaren 4an: Bartzelonako hainbat ...
Udabarria, udea, udagoiena, negua... eta udabarria
2004-10-29 00:00 Zinemea
Donostiako zinemalditik igaro ostean, budismoaren gogoetan eta sortaldeko estetikan girotutako fabula hau heldu jaku. Gaur egun, nazinoarteko zinemaldi guzti-guztietan ohikoa izaten da sortaldeko lanak ikusteko aukerea eukitea. Horrek, dana dala, ez dau esan gura etiketa horren azpian datorren guztia ona danik.
Zuzendari honeri, antza danez, kontrapuntuak gustetan jakoz: ura eta lurra, maitasuna eta heriotzea, atsegina eta zigorra, baina beti be fatalismoz beteta; gizakia ez da zoriontasuna topetako gauza, ez da bere sen maltzurra gainditzeko kapaz. Filmak bizitzearen ganean emoten dauan ...
Birus sortzaileak lanpetuta
2004-10-29 00:00 sarean
Sven honek ikasketak oraindino amaitu barik daukaz baina enpresako arduradunek lortu dabe bai arerioa lagun bihurtzea. “Arerioagaz ezin badozu, bat egizu beragaz” edo antzeko zeozer pentsauko eben.
Gotzon Plaza
Tiovivo. c1950
2004-10-29 00:00 Zinemea
Film hau ikusi ostean, nork bere buruari egiten deutson lehenengo itauna zera da: norentzat egin dau Garcik pelikula hau? Santiago Seguraren zine eskatologikoa maite dabenak zinera hurreratu be ez dira egingo; benetako istorioen bila ibilten diranek ez dabe kontuan hartuko; zine mueta bat atsegin dabenek ez dabe jakingo pelikula hau non sartu. Orduan, norentzat egin dau? Seguru antzean, bere egoa asetzeko lana baino ez da izan. Garciren zinea autarkikoa da, bere istorioek gogora ekarri gura deuskuezan sasoien antzekoa. Ganera, lan ...
Politikoak be erratu egiten dira
2004-10-29 00:00 sarean
Sarritan komentau dogu atal honetan, helbideak zuzen idaztea nahitaezkoa dala, izan be, ezusteko larririk gura ez badozue behintzat, onena helbidea birritan errepasetea da.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Hauteskunde giroko eztabaidak: ikuskizun amerikarra
2004-10-29 00:00 eretxia
Ikusle asko izan dabez gure artean Estadu Batuetako hautagaien arteko eztabaida bero horreek. Gehiago horreen ganeko informazinoek. Bai USAn bertan zein atzerrian, asko izan dira (gara) eztabaiden nondik norakoak ezagutu gura izan doguzanak. Batez be jakin gura dogu nork irabazi dauana eta ia behingoz "gure" hautagaiak aurrea hartzen dauan inkestatan.
Gure artean erraztasun handiz kritiketan doguz amerikarrak, euren bizimodua eta euren jokabide politikoa, baina egia da politiko amerikarrak eztabaidatan aurpegia emoten ohituta dagozala. Gu oso harro gagoz euskaldunak eta europarrak ...
Arkaitz Ugartetxea nagusi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen saioan
2004-10-29 00:00 Bertsolaritzea
Epai-mahaia
Epai-mahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izentetan dau. Epaile-taldea 8 persona honeek osotzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Asier Ibaibarriaga, Josu Telleria, Moises Enbeita, Joseba Santxo, Trino Azkoitia eta Iñigo Olabarri.
Epaile horreetatik 6 fijo eta ordezko bat izentetan dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako.
Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da.
Gaijartzaileak eta aurkezleak
Asier Ibaibarriaga, Josu Goikoetxea, Zuriñe Iarritu, Leire Aurrekoetxea, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Xiomara Gezuraga.
Talde antolatzailea
Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte ...
Dragoiaren orroa
2004-10-29 00:00 Bidaide
Danetariko egoerak
Gehienetan, errealidadea mutur desbardinetan banatzen da, eta zorionez, munduak autoerregulazinorantz joten dau. Baina egia esan, ‘boon’ asiarrak eragin zuzena eukiko dau gure munduan, eta asko ikusgai dagoz daborduko. Europar Batasunak bueltan eskatu deutsez diru-laguntzinoak euren produkzinoa beste lurralde batzutara eroan daben enpresei, eta laguntzino gehiago jasoteko eskubidea ukatu deutse ganera. Hau guztia bertoko enpresek Asiako eskulan eta lehengai merkeak ez aprobetxetako egiten dau. Frantzian eta Alemanian, berbarako, sindikatuek ‘enpresa-moda’ honeri aurre egin deutse daborduko. Gure herrialdean, hainbat enpresek ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1811
1812
1813
1814
1815
1816
1817
1818
...
1882
1883
1884
1885
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...