Mosku eta Seul dira munduko uririk karuenak

Bizkaie! 2006-06-26 02:00

Etxebizitzea, garraioa, elikadurea, jantziak, aisialdia eta bestelako faktoreen prezioak hartu ditu kontuan Mercer Human Resource Consulting ikerketa-zentro estadubatuarrak ondorio horretara ailegetako.

Etxebizitzea, garraioa, elikadurea, jantziak, aisialdia eta bestelako faktoreen prezioak kontuan hartu ostean, Mercer Human Resource Consulting ikerketa-zentro estadubatuar batek honako ondorio hau atara dau: munduko uririk karuenak Seul eta Mosku dira.

Tokio lehenengo postutik hirugarrenera pasau da, yenaren beherakadea dala eta.

Sao Paulo eta Rio de Janeiro Latinoamerikako urigune karuenak bihurtu dira. Zerrenda orokorrean, hurranez hurran, 34 eta 40. lekuan dagoz (dolarra % 20 errekuperau ondoren, igazko 119 eta 124. postuak hobetu dabez), munduko 144 uriren egoera ekonomikoa aztertu ostean.

Zerrenda horretako lekurik merkeena Paraguaiko uriburua, Asunción da.

2005eko zerrendeagaz konparauta, Moskuk etxebizitza arloan izandako garapenari esker lortu dau lehenengo postua. Bestalde, Seul bosgarren lekutik bigarrenera pasau da; Hong Kong laugarren dago, Londres bosgarren eta Osaka seigarren. Hurrengoak, Geneva, Kopenhage, Zurich eta Oslo uri europarrak dira. New York hamaikagarren lekuan dago (Ameriketako uri karuena da); Los Angeles (29.), Sao Paulo (34.), San Francisco (35.), Chicago (38.) eta Miami (39.) dira hurrengo uri amerikar karuenak.

Azterketa hau urtero egiten da enpresa multinazionalei kanpoan daukiezan langileen soldatak kalkuletan laguntzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu