http://www.barriketan.com
2003-12-01 00:00 sarean
Euskerea bera, euskerearen sustapena eta euskal kulturea zabaltzea dira helburuetako batzuk.
Bizkaie!
e-administrazinoa: izenpe elektronikoa (I)
2003-12-01 00:00 sareanArlo batzuk aktibo dagoz, baita Bizkaiko Foru Administrazinoan be. Lurralde honetan, zerga aitorpenak egiteko orduan, badagoz Internet-en bidez aurkezten diran hainbat zerga: Errentakoa, BEZ eta Soziedade Zergea. Aldundiak Internet-en jarri dauzen programak doban deskargau eta aitorpena osotu eta bialdu egin geinke errez-errez Ogasuneko “bulego birtualera”.
Kontuak kontu, era horretako operazino edo gestinoak egiteko gitxieneko seguridadea behar dogu, besteak beste, norberaren nortasuna gordetako; bapestekotasuna eta datuon osotasuna (datuak ez dirala inondik inora be aldatuak izan) ziurtatzen deuskuezan sistemak beharrezkoak dira.
Firma ...
BIZKAIE!, BUBER SARIETAN IRABAZLE!!!!!!!!!!!
2003-12-01 00:00 BarriketanDj Axular: 'Musikea jarten ez eze, musikea sortzen oso gustora nabil'
2003-11-15 00:00 Musikea
4. AME zure estudioan ordu asko egin dozuz disko hau preparetan baina badakigu proiektu barrik be badaukazuzala buruan.
Bai. Konposizinoan buru belarri sartuta nabil eta dagoeneko bideo eta dokumental batzuen soinu bandak egin dodaz eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Rutak dokumentalerako musikea be egiten nago.
Horrezaz ganera, disko barrirako ideiak be buruan daukadaz bueltaka dagoeneko. Aurreratuko deutsut euskal musika tresna zaharrak sartuko dodazala (toberak, txalapartea marmolagaz...) eta jakina technoagaz nahastau, musika edo estilo ezbardina sortzeko gogoagaz.
5. Dj Axularren musikea zuzenean ...
Israel eta Palestina (II): indarkeria baino zeozer gehiago
2003-11-15 00:00 BidaideZeintzuk dira bidaiarientzako leku gomendagarriak?
Topikoa emoten badau be, lehenengo eta behin Itsaso Hila aitatuko dot eta ez bakarrik hondoratu barik egunkaria irakurriz bainua hartzeko ze ingurualdea benetan ikusgarria da. Inguruan dagoan desertua oso aberatsa da mineraletan baina tontakeria izan arren, leku berezia da, besteak beste, munduko punturik bajuena dalako, itsas mailatik 400 metrora dago, amesetako lekua da. Golango Mendiak, ur gezatako lakua dan Galileako Itsasoa, Belen eta bertan topauko dozuen Natividad Basilikea zein Masada herri zaharra be bisitetako modukoak ...
Txarri okelearen eragina osasunean (II)
2003-11-15 00:00 Jan edanakGure osasunerako arriskutsuak ete dira txarri okelearen koipeak?
Badajoz probintzian azterlan interesgarria egin eben oraintsu: jateko ohituren garrantziaz jaubetuta, koipe insaturatuetan aberatsa zan txarri okelea (urdaiazpikoa zehatzago esateko) jaten eban pertsona talde bat ikertuz honako ondorioa atara eben:
Neurriz jan ezkero eta dietearen osotasunagaz ondo konbinauta, txarri okelea jaten eben lagunak ez ziran loditu eta ez jaken gaixotasun kardiobaskularrik agertu; kontrakoa pasau zan, hau da, lagun horreen odoleko triglizerido eta kolesterol mailak bajatu egin ziran.
Beraz, txarri okeleak beste okela ...
Enologoen eginkizuna eta garrantzia
2003-11-15 00:00 Jan edanak
Ikusten dozuen legez, enologoaren beharra ez da bakarrik ardaoa egitea eta aztertzea. Gaur egungo enologoak mahastietara joan beharra daukie, besteak beste, ardaoa egiteko erabiliko dan lehengaia aztertzeko; kalidadezko ardaoa egin gurean, lehengaia kontroleta nahitaezkoa izango da.
Sukaldaritzan, kozineruen artean be antzekoa pasetan da, gaur egungo sukaldariak ez dira suetean geratzen, asko merkatuetara joaten dira produktu onenak, freskoenak erostera, beste batzuk, ostera, euren ortua daukie eta beste batzuk baserritarrei bakarrik erosten deutsiez produktuak.
Sukaldarien artean sukaldari ezagunak eta ospetsuak dagozan legez ...
Angel Dominguez (Ilustratzailea):'Artea edozein bazterretan dago, sinpletasunak gauza asko adierazo leikez'
2003-11-15 00:00 BarriketanMatrix Revolutions
2003-11-15 00:00 ZinemeaFilmean behin eta barriz entzuten dan esaldi bat gogora ekarri gura dot; izan be, “hasten dan guztia amaitu egiten da”, baina horrek ez dau esan gura ondo amaitu behar danik. Hori berori pasetan da kasu honetan.
Aurreko film bietan efektu berezien erabilpena on-ona izan bazan be, azken zati honetan baliabide horreek guztiz zapuztuta, nahastuta eta desegiturauta agertuko jakuz. Filmaren zatirik handiena Zionen garatzen da, eta eszenatoki hotz eta metaliko honetan erabilitako irudi infografikoek pantaila bete eta ikusleak ito egiten dabe ...
Esnegorri erregosiak urdaiazpiko eta berakatzagaz
2003-11-15 00:00 Jan edanakESNEGORRI ERREGOSIAK URDAIAZPIKO ETA BERAKATZAGAZ
Osogaiak (4 lagunentzako)
400 gr. esnegorri.
100 gr. oliba orio.
Gatza.
Berakatz-atal bi.
100 gr. urdaiazpiko.
Ardao zuria (txikito bat).
Koilarakada bi ogi birrindua.
Perejila.
Zelan egin:
Behin esnegorriak ondo garbitu ondoren, trapu busti bategaz, gitxi gorabehera, zentimetro bateko zatietan ebagiko doguz. Ondoren, zartaginean lehenengo 50 gr. oliba orioa jarriko dogu. Bertan, su motelean egingo doguz esnegorriak; prozesu hau esnegorriei ura atarateko egiten da, izan be, ur ...
Durangoko Azokea ate joka
2003-11-15 00:00 KultureaGozetako aukerarik topetan ez dauenak, izango da ez dauelako gozau gura.
Julen Gabiria
Hamar urtean, 111.000 elebidun baino gehiago EAEn (IV)
2003-11-15 00:00 Euskerea berbagai
Egoerea kontuan, familia bidezko hizkuntza-transmisinoaren, eskolearen eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez euskerearentzat ahal dan hiztun gehien irabazteko pausuak emoten segidu behar da. Era horretara, ez bestela, densidade nahikoa irabazi, euskerearen erabileran eragin eta indarbarritzeko pauso erabagiorrak egingo doguzalako; baina hori be ez da nahikoa. Eskolan edo euskaltegietan euskerea eta euskeraz ikasi daben milaka euskal hiztunen hizkuntza-gaitasuna sendotzen segitzea be garrantzi handikoa da, hatarako, euskeraz bizi ahal izateko aukerak ugaltzea eta eremu publikoan zein pribatuan euskerearen presentzia indartzea erabagiorrak suertauko dira.
Hurrengoa ...
Sabino Arana giltzapean
2003-11-15 00:00 Antxinakoak GeureraHalan da be, korreosen telegramea hartu eban beharginak nork bialdu eta zer ipinten eban ikusirik, ez eutson biderik emon eta nagusiari kontau eutson. Biharamunean, maiatzaren 27an, Gobernu Zibilak Epaileari bialdu eutson telegramea, honek Sabino Arana bere aurrera deituz. Sabino Arana Bilbon ez egoanez, Gernikako epaileari emon eutsen Sukarrietan egoan Sabino Arana topetako agindua.
Epailearen aurrean Aranak telegramea berea zala baieztau eban. Berak azaldu ebanez, Pedro Grijalbari egindu eutson bialtzeko bera Sukarrietan egoalako eta nahiz eta 26an Bilbora etorri beharra euki ...
Dave Bieter Boiseko Alkate
2003-11-15 00:00 Euskaldunak munduan
Gogoratuko dozuen legez, igaz Dave Bieterren ekinbidez eta Pete Cenarruza orduko Estadu Idazkariaren babesagaz, Idahoko Kongresuak Euskal Herriaren autodeterminazioaren alde onartutako Joint Memorialak sekulako zaparradea eragin eban. Euskal Herriak konponbidea behar dauela jakinik eta zeozelako ekarpena egin gurean, hiru puntuz osotutako idatzia aurkeztu eben: indarkeria adierazpide guztiak geldiazotea, bake prozesua abiarazotea eta euskaldunek autodeterminazinorako daben eskubidearen aldeko aldarria egitea.
Bizkaie!
Letizia eta printzipitoa
2003-11-15 00:00 eretxiaLehenengo eta behin, Letizia dibortziatutako emakumea dala entzun dogu. Eta zer? Hamaikatxu bikote desegiten dira Estaduan zehar. Makina bat andra dagoz han hemenka euren bizitza berregin gurean eta ez daukie edozein gizon aukeratzeko eskubiderik? Zalantza barik, bai. XXI. gizaldian gagoz, zorionez.
Hori bai, akordetan naz zelako katramilak izan ziran Feliperen aurreko neskalagunen bizimoduaren gainean. Neska horreen gurasoak bananduta egozala, horreetako batek azpiko arroparen desfileak erdi biluzik egin izan dituela eta Amatxu bihotzekoa! zer eta luteranoa zan bera. Jarrera ezin atzerakoiagoa ...
Aho bateko arrakastea
2003-11-15 00:00 BertsolaritzeaGipuzkoako Txapelketea final-aurreetan
Euskal Herrian bat-bateko kantuaren plazarik entzutetsuenak txapelketak dira. Gipuzkoakoa ari da jokatzen sasoi honetan eta honezkero badakigu final-aurreetan zeintzuk kantauko daben. Azken laurdenetako saioetan ez da sorpresa handirik izan eta aitatzekoak dira Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren lana -bere ohiko hizkuntza aberats eta poetikoari komunikazino dosi beharrezkoa gehitzen asmau ei dau- eta, guk zuzenean entzundakoen artean, Arkaitz Goikoetxea eta Jon Martin oiartzuarrena, saio polita eta osoa eskaini ebelako Zumaiako saioan. Finalerako hautagaiak dirala erakutsi dabe hirurak. Final-aurretatik kanpo geratutakoen ...
Gaztebi, zirkuitu komertzialetik kanpoko musika taldeak Bizkaiko gazteentzat
2003-11-15 00:00 Musikea
Oraingoz, pare bat kontzertu iragarri ditue baina 2004an zehar aukera gehiago egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Lehenengo kontzertua Chicagoko HIM rock taldeak emongo dau Basaurin, Basozelaiko Kultur Aretoan. Kontzertua zemendiaren 21ean, zapatuan izango da gaueko 21:00etan. Bigarren zita zemendiaren 23an izango da Bilboko Kafe Antzokian gaueko 21:00etan. Kasu honetan, Jazzanova eta Marcos Valle taldeakaz sekulako jaialdia preparau dabe. Musika elektronikoa eta bossa nova elektronikoa gustetan bajatzue ez eizue aukerea galdu. Gero gerokoak.
Bizkaie!
San Antonio, potoloen erreinu gaixoa
2003-11-15 00:00 txutxu-mutxuanUmetatik sortutako usadioa
Umeak dira ardurarik handiena sortu eragiten dabenak. Kopuruak arduratzekoak dira bene-benetan. Hiru hilabetetik bost urtera arteko umeen % 13 oso lodi dagoz.
Umeek ez dabez jatorduak errespetetan. Mantengai gitxiko janariak sarri jaten ohituta, eten barik iruntsi behar izaten dabe zeozer. Eta jakina danez, eskura daukien eta gustetan jaken guztia jaten dabe. Izan be, guzti-guztiek daukie janari makinetan saltzen diran litxarreriak erosteko adina diru.
Ganera, arazoa eskoletako bihotz-bihotzean dago. Texako ikasleek eskoletan jaten dabe egun osoan konsumiduko daben janariaren ...
Goodbye, Lenin!
2003-11-15 00:00 ZinemeaPelikula bat nostalgiaz betetako zirrarea eta umorea sentimentalismo merke barik buztartzeko gauza izaten danean eta ikusleak gogoeta eragiteko beharrezko orekeari eusten deutsonean, filma ona izaten da.
Halan da kasu honetan be; istorioa originala da, gidoia bizkorra eta ondo egituratua, eta antzezpen lanak onak; horreek guztiak beharrezko osogaiak izan dira Becker zuzendariak melodrama eta komediaren arteko kontakizun samurra eta barregarria egin ahal izateko. Pelikulea gustura ikusten da, etendura barik eta ikuslea arazo barik mobiduten da aspaldi joaniko aldaketa sasoi baten.
Sortaldeko ...
'Sex & Roll' bildumea. Oihuka
2003-11-15 00:00 Musikea
Euskal musikagintzako klasikotzat hartu geinkezan aitatutako kantu guztietan sexua eta rock & rolla buztarturik dagoz.
Gotzon Uribe
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1814
1815
1816
1817
1818
1819
1820
1821
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...