Adinduen elikadurea (II)
2004-04-09 00:00 Jan edanak
Labur-labur, mantenugai honeek ze elikagaitan dagozan aitatuko dogu:
C bitaminea: barazki eta fruta freskoetan dago, besteak beste, tomatea, letxuga, piperrak, laranja, mandarinak, limoia, kiwia, mailukiak...
E bitaminea: sojea, frutu siku koipetsuak (intxaurrak, urretxak, almendrak, kakahueteak), kokoa, zerealen germenean (berbarako gariaren germenean), orioetan (oliba, girasol, sojea, arto eta abarren orioetan).
Selenioa: gibela, okelea, oilaskoa, paboa, arrainak, intxaurrak, gari-ogi integrala, esnea, gaztaia...
Kobrea: gibela, arrainak, itsaskiak, zereal integralak, barazki berdeak...
Proteinak: esnekiak, arrainak, okelea, arrautzak, lekaleak...
Zinka: zereal integralak, esnekiak, gibela, okela ...
Mikel Garaizabal: 'Merkatuan 6 euro baino gitxiagoko ardao onak asko dagoz'
2004-04-09 00:00 Jan edanak
1.- Lehenengo eta behin, zorionak Mikel, sari hau eskuratzeagaitik. Zer ekarriko deutso Gourmand sariak zure ibilbide profesionalari?
Mila esker. Lehenengo eta behin satisfazino personala. Azken finean niretzat eta nire lan taldearentzat eginiko beharraren errekonozimentua izan da. Beste herrialde bateko epaimahai batek zure lana baloreteak asko poztu gaitu. Sari honegaz Euskal Herritik kanpo urtetako aukera eukiko dogu eta ganera ate asko zabaltzea espero dot.
2.- Zein da liburu honegaz bete gura dozun helburu nagusia?
Nire helburu nagusia, ardao ekoizleen artean edo ...
Iparameriketako barrualdea (II)
2004-04-09 00:00 Bidaide
Metropoli handia
Duda barik, Illinoiseko uri garrantzitsuena eta handiena Chicago da. Bertan eregi ebezan lehenengoz etxe orratzak, eta horregaitik dauka izen hori. Chicago arkitekturearen harribitxia dala esan geinke. Hori dala ta, uriburuko eraikin garrantzitsuenak ikusteko ibilaldi bereziak antolatzen dabez, asko dira eta. ‘Chicagotarrak bilbotarrak modukoak dira: egiten daben guztia onena izatea gura dabe’, dino Virtok umorez. Egia esan, uri handi eta ezagun honetan ‘Sears’ torrea topau geinke, munduko hirugarren eraikin garaiena (Taipei-ko 101 torre barriaren eta Kuala Lumpur-go Petrona torreen ...
Jauntxoen gordeleku
2004-04-09 00:00 Antxinakoak Geurera
Bizkaian zehar ikusi geinkezan torretxeak, normalean, lauki formea eta harriz egindako horma lodikoteak daukiez. Horma horreetan erabilitako harriak neurri desbardinetakoak izaten ziran eraikin gehienetan, baina badira neurri bardineko harriak, edo harlanduzkoak be, berbarako Zamudiokoa. Ez daukie bentana handirik eta atea normalean bakarra izaten da, nahiz eta batzutan bigarren ate bat agertu. Bigarren ate hau lehenengo pisuan egoten da eta bertora heltzeko eskailerak behar izaten dira. Azken ezaugarri horreek bai emoten deutsie torretxeei defentsarako erabilera aproposa. Amaitzeko, eraikinaren txapela edo teilatua ...
Liverpool Institute for Performing Arts zentroak Jabier Muguruza musikaria konbidau dau
2004-04-09 00:00 Musikea
Jabier Muguruza
Jabier Muguruza 1960an jaio zan Irunen, eta bost urtegaz hasi zan musika munduan. Akordeoiagaz kontzertuak emoten urteetan ibili ostean, proiektu desbardinetan parte hartzen hasi zan, bai rock arloan zein kantautore legez: Zarama, Imanol, Kortatu, Antton Valverde, Xabier Lete, Delirium Tremens...
1989an, bide personalago bati ekinez, umeentzako diskoa grabau eban "Ja, Ja" izenekoa (IZ, 1989). 1990ean Les Mecaniciens pop taldea sortu eta hiru lan kaleratu ebezan: "Erabakia" (Elkar, 1990), "Ia Xoragarria" (Elkar, 1992) eta "Euskadi jende gutxi" (Esan Ozenki ...
'Euskal Herritar Unibersala' Saria
2004-04-09 00:00 Euskaldunak munduan
Holan ba, laster jakingo dogu euskaldunon artean nor dan ‘euskaldun unibersala’. Izan be, antza danez, gaur egun edozein arlotan nabarmentzeko eta oparotasun hori jenteak balorau dagian etxetik urrun bizi eta lan egin behar da. Amumaren baserriko beheko-suaren berotasunak aurpegia gorri-gorri ipintea gustetan jakunok, barriz, gatx eukiko dogu erroetatik urrun denpora luzez bizirautea. Baina horregaitik bakarrik ez dogu balorazinorik merezi? Egia da ‘bertoko’ hainbat sari egon badagozala, baina ‘unibertsal’ horrek danen artean garrantzia gehien daukala emoten dau. Zeozelan esatearren, sari horrek ...
Piccasoren obrak Interneten saltzen dira
2004-04-09 00:00 sarean
Orain 90 urte egin eban lan bat 130.000 eurotan saldu da (ez joan kalkuladorearen bila, hogei milioi pezeta baino gehiago dira). Dirutza itzela da etxeko hormaren baten koadroa eskegita eukiteko, baina kapritxoren bat danok eukiten dogu noizean behin, eta norberak pagau ahal dauenaren araberakoa izaten da (normalean) geure buruari egiten deutsagun erregalua. Gaira bueltan etorrita, kontua da obrea ez dala arte-galeria baten saldu, Internet bidezko subastan baino. Margolariak dagoan lekutik burua altxauko baleu azalpen intensiboa beharko leuke salmentearen nondik-norakoa ...
Kontrol bako farmazia elektronikoak
2004-04-09 00:00 sarean
Erakundeak argitaratu barri dauan txostenaren arabera, sare elektronikoaren bidez erosi daitekezan narkotiko eta botiken eskaria ugaldu egin da. Izan be, berez errezeteagaz saldu behar diran botikak ha barik eskuratzeko aukerea eskaintzen dau sareak, eta egoereak aurrera segidu ezkero, arazo bat baino gehiago ekarriko leuke. Izan be, drogazaleak, tratamentu batera ohitu eta orain itxi ezin dabenak eta botikak etxetik erosteko ohiturea daukienak bidea libre topauko dabe produktu horreek kontrolik barik eskuratzeko.
NBEko Narkotikoen Kontrolerako Nazinoarteko Taldeak salmentea zorrotz kontrolau behar dala ...
'La mala educacion' ez da autobiografikoa, baina oso-osoan irudikatzen nau
2004-04-09 00:00 Zinemea
PPri zuzendutako kritika zorrotzak
'Zurrumurru baten modura zabaldu dan gauza bat esan gura dot, konfirmetan bada sekulakoa izango dana; izan be, PP, zapatu gauean, estadu kolpe bat emotekotan ibili zan. Ez dot fina edo leuna izan gura. Kontua ez da harriak botatea, baina ikusi behar da zelan joan dan PP. Baina, demokrazia ostera be heldu da eta argi eta garbi egin geinke berba. Herriak urten dau kalera informazino eske eta, zorionez, hori ezin izan da gelditu'.
Antza danez, Almodovarrek Interneten ...
Madrilgo atentadua, Al Qaeda, Bush eta Interneteko informazino alternatiboa
2004-04-09 00:00 txutxu-mutxuan
Bush-ek eta lobby judutarrak terrorismoaren kontrako beste gerra baten preminea sortu behar dabe, hiru helburu nagusi jadesteko:
1- Munduan AEBek daukien nagusitasun militarra sendotzeko eta, bide batez, zemendian izango diran hauteskundeak arazo barik irabazteko, Bush terrorismoaren kontrako presidente gogor eta eraginkor modura aurkeztuz.
2- Aurrekontu militar handiagoa lortzea eta horren bitartez AEBetako ekonomiaren zutabe nagusienetariko bati, armamentismoari, bultzada garrantzitsua emotea.
3- Europako Frantzia eta Alemaniaren jarrera eta jokabidea makurtzea, honeek demokraten garaipenaren aldeko aukera argia egin eta Irakeko okupazino politikeari ...
Alkarrizketarako momentua. Zertarako alkarrizketea?
2004-04-09 00:00 eretxia
Egitasmo politikoak jarri beharko litzatekez mahai gainean. Sakoneko akordio bat izan behar da helburua. Ez litzateke normala izango azken urteotan pasautakoari lepoa emotea. Badagoz lepozainakaz dabiltzanak, badagoz politikoki ilegalizauta dagozanak, badagoz egungo markotik harantza joan gura dabenak eta gehiengoa osotzen dabenak. Eta horri guztiorri konponbidea emon behar jako. Alkarrizketearen bidez, jakina.
Honen aurrean, galderak oso argiak dira. Kapaz izango ete da Gobernu sozialista barria erronka horreei aurre egiteko euskal abertzaleen botuak beharrezkoak ez diranean? Edota ahaleginduko ete dira barriro abertzaletasuna ...
Euskal enpresak Hannoverko (Alemania) CeBIT 2004 Azokan
2004-04-09 00:00 Euskaldunak munduan
Merkataritza-misinoan egongo diran enpresen helburuen artean informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiekin lotutako barrikuntzen ezagutzea, operazino bateratuak egin ahal izateko beste herrialde batzuetako enpresen identifikazinoa eta bezeroak eta hornitzaileak topetea dagoz.
CeBIT Azokea Hannover uri alemaniarrean ospatzen da urtero eta informazinoaren teknologien ekipo eta sistemetara, telekomunikazino eta sareetara zuzenduta dago, besteak beste. Aurtengo barrikuntzen artean ETE foroa eta IKT eremuko praktika onenen ganeko urtekaria dagoz.
Edizino honetan apustu handia egin da komunikazinoen sareen inguruan. Holan ba, 6.600 erakusletik gora eta 700 ...
Abra Saria etxean
2004-04-09 00:00 Bertsolaritzea
Txapela Xabier Payarentzat
Lehenengo atalean maila polita erakutsi eben bertsolariek. Aitatzekoak dira zortziko nagusian Iñaki Apalategi eta Xabier Payaren lanak, hasikeratik buruz burukorako faborito izakerea berretsiz, eta baita Jokin Labayenen bigarren eta hirugarren bertsoak be. Zortziko txikian Beñat Lizasoren freskotasuna eskertu zan eta Xabierrek eta Iñakik, batera tokau jaken, beren lehenengo helbururako puntuak batzen segidu eben. Bakarlaneko puntuetan (ondo betetako beharrik eta gatxena) Beñat, Iñaki eta Xabier ibili ziran finen eta gaiari botatakoetan konfirmau eban Xabierrek bere ordura arteko nagusitasuna ...
Han goitik itsasoa ikusten da
2004-04-09 00:00 Kulturea
Elkar Argitaletxearen oharra: Julen Gabiriak idazkera txinpartatsua darabil, giro ameslaria, ukutu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia buztartzen dira istorio eder eta hunkigarri honetan, literaturea eta bizitzea eskutik joan daitekezala erakutsiz.
Julen Gabiria
Galdakaon jaio zan 1973ko urtarrilaren 19an. Soziologian lizentziatua da eta Enpresa Ikasketetan diplomatua. Ogibidetzat itzultzaile beharra aukeratu eban baina idazlea be bada eta makinatxu bat kolaborazino egiten ditu argitalpen desbardinetan.
Argitaratutako liburuak:
Nobelak:
“Connemara gure bihotzetan”, Elkarlanean, 2000.
“Han goitik itsasoa ikusten da”, Elkar, 2004.
Biografiak:
“Iparragirre” ...
Hikasten
2004-04-09 00:00 Euskerea berbagai
SINGULARRA PLURALA
1. pertsona Ni Gu
2. pertsona Hi Zu
3. pertsona Ha Ha(ie)k
“Hi” zan “zu” eta “zu”, “zuek”. Gerora be ikasi neban euskerazko bigarren personak eskaintzen ebazan aukereak honeek zirala:
Zuka: gaztelaniazko “usted” edo frantseseko “vous” pertsonen mailakoa, aurreko bi hizkuntzetako “tu” pertsona be izan daitekena. Forma alokutiboan be erabil leiteke, baina ez dau hitanoak beste informazino emoten.
Hika: honek ez dauka baliokide zehatzik inguruko hizkuntzetan. Bigarren personea ezezik, forma alokutiboa be bada, hau da, zeharka ...
Andolin Eguzkitza, Goian Bego
2004-04-09 00:00 Kulturea
Sariak:
- Prosa zientifikorako Andima Ibinagabeitia saria. 1976
- Eusko Jaurlaritzeak Urkidian zehar (1987. Iruñea: Pamiela) izeneko eleberria idazteko emondako diru-laguntzinoa.
- Eusko Jaurlaritzeak 1990ean emondako literatur sorkuntzarako diru-laguntzinoa olerki-liburu bat idazteko.
-Alexander von Humboldt alemaniar fundazinoak 1992-93 ikasturtean, Hamburg-eko Unibersidadean Jürgen Meisel-egaz lan egiteko emondako ikerketa-diru-laguntzinoa.
Argitaratutako lan nagusiak:
-Lehen orenean. 1978. Eleberria
-Orhiko mendirantz urratsez urrats. 1986. Poesia
-Urkidian zehar. 1987. Eleberria
-Topics on the syntax of Basque and Romance. 1987.
-Mila urte igaro eta, ura bere bidean. 1993 Poesia
-Herioaren ...
Bolivia (IV): Uyuniko Gatzagea
2004-04-02 00:00 Euskaldunak munduan
Gatzez egindako hotel bat be bisitau dogu. Hormak, oheak, jesarlekuak, mahaiak, behe-gana..., dana gatzez egindakoa da. Han lo egitea ez da biguna izango, baina ziur esperientzia berezia dala. Horren ostean, Arrantzalearen Islara joan gara. Esnezko itsasoaren erdian dagoan isla bat da. Kaktusez beterik dago eta ganera batzuk sano zaharrak dira. Eureratiko batek hamabi mila urte ei daukaz. Urtero zentimetro bat hazten da eta 12 metro daukaz. Bestalde, lekuari Arrantzalearen Islea esaten deutsie, isleak, antza, arrain etxurea daukalako. Han jan dogu ...
Iparameriketako barrualdea (II)
2004-04-02 00:00 BidaideMetropoli handia
Duda barik, Illinoiseko uri garrantzitsuena eta handiena Chicago da. Bertan eregi ebezan lehenengoz etxe orratzak, eta horregaitik dauka izen hori. Chicago arkitekturearen harribitxia dala esan geinke. Hori dala ta, uriburuko eraikin garrantzitsuenak ikusteko ibilaldi bereziak antolatzen dabez, asko dira eta. ‘Chicagotarrak bilbotarrak modukoak dira: egiten daben guztia onena izatea gura dabe’, dino Virtok umorez. Egia esan, uri handi eta ezagun honetan ‘Sears’ torrea topau geinke, munduko hirugarren eraikin garaiena (Taipei-ko 101 torre barriaren eta Kuala Lumpur-go Petrona torreen ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1817
1818
1819
1820
1821
1822
1823
1824
...
1860
1861
1862
1863
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...