Ainhoa Arteta sopranoa eta Martin Ugalde idazlea 2002ko Euskaldun Unibersal
2003-09-15 00:00 Euskaldunak munduan
Aurkezpen larregirik ez dabe behar gipuzkoar bi honeek baina badaezpada, hona hemen jakingarri batzuk:
Ainhoa Arteta, munduan zehar ezaguna dan sopranoa Tolosan jaio zan 1964ko irailaren 24an.
Bost urtegaz Maria Callasen disko bat entzun ebanean sortu jakon musikarako garra. Geroago, aitak Tolosan sortutako koruan hasi zan kantari.
Donostiako konserbatorioan ikasketak egin ostean, 18 urtegaz Italiara egin eban salto kantu ikasketak egiteko. Pavarottiren maisuagaz ibili zan. 1987an, Aldundiaren beka bati esker, New Yorkera joan zan interpretazino ikasketak egiten. Pare bat urte ...
Bizkaie! Aldizkarian behar egin gura dozu?
2003-09-15 00:00 Kulturea
Internet Sarean bizkaierea darabilen argitalpen bakarra da Bizkaie! eta asmo handiak dituan proiektu honetan sartzeko interesa izan ezkero, ez denporea alperrik galdu: ahalik eta arinen bialdu curriculuma ondoko helbideetara:
- E-mailez:
bizkaie@bizkaie.biz
- Postaz:
Vda. de Epalza, 3 (Sarrera Esperanza kaletik)
48005 BILBAO
Geugaz behar egiteko baldintzen artean, bizkaieraz alfabetatua izatea eta kazetaritza beharretan ibilitakoa izatea eskatzen dogu eta Euskal Filologian edo Kazetaritzan lizentziaduna izatea kontuan hartuko da. Horrezaz ganera, Interneteko baliabideak ezagutzea nahitaezkoa izango da.
Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoa
Okeleagaz preparautako hestebeteak
2003-09-01 00:00 Jan edanak
Mantenugaiak
Hestebeteen ur kopurua oso aldakorra izan daiteke % 30-60 bitartean, beti be, hestebeteak izan dauen sikatze mailearen arabera. Gogoratu eizue elikagai bat sikuagoa dan neurrian, elikagai kopuru bardinean ur gitxiago eta mantenugai gehiago jaten doguzala, hau da, konzentratuago dagoala.
Okeleagaz eginda dagozanean, kalidade oneko proteinak daukiez eta gehitzen deutsiezan beste produktuen arabera proteina kopurua % 12-20 bitartekoa izango da (zenbat eta okela proportzino handiagoa izan hestebeteak orduan eta proteina kopuru handiagoa izango dau).
Gehienetan, koipe kopuru garrantzitsuakaz eginda dagozanez (kasu batzuetan ...
Ahozko inprobisazinoa munduan. Kulturarteko Topaketak 2003
2003-09-01 00:00 Kulturea'BIZ HITZA'
'Hitzari hotsa eman. Hatsari hatsa eman, bapateko hitz hots hutsez'. Orain pare bat urte, Bertsozale Elkartearen adierazpena zan hori. 'Gutaz ari ginan, gure hitzaz, gure hotsaz eta gure hatsaz'.
Guretik ari ginanean, ostera, hain zuzen be guretik ari ginalako, besteakazko hari mehe bat ari ginan sortzen. Hari mehe horrek gure bapateko kantua gazteleraren kantu inprobisatuagaz lotu eban, Mexikora eroan gintuan, eta Kanariar irletara, eta Menorkara, eta Galiziara, eta Kubara, eta Txiilera...; aurten, hariak muturrak biderkatu ditu eta Afrikara ...
Iskandar Hamawy: 'Inon ez etxean bezala'
2003-09-01 00:00 Bertsolaritzea
Inon ez etxean bezala
Doinua: Misiolari baten moduan
N-1ean harrapatuta,
Madrileraino ilara.
Maletaz lepo, ford zahar hau ez da
helduko Santa Polara.
'Txisa ein gurot. Asko falta da?',
negarrez dago alaba.
'Beste bidea hartu behar zan',
andrak sartu deust ziztada.
Deabru batek maltzur dinoste:
'Bide bazterrean laga!'
Zazpi egunez zazpi ordutan
hondartzaz badekot nahiko.
El Pais-eko eskala danak
be leitu dodaz tarteko.
Halere andrak alde egiteko
presarik inoiz ez deko.
Neska gazteen gorputz lirainez
hortaz gozatu beharko.
'Ama, aitari begietara ...
Bildots kikiloi edo moileja sueztituak idiazabal gaztai laminakaz
2003-09-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin, moilejen gainean egoten dan tela fina kenduko dogu eta ur oso hotzetan sartu behar dira odol arrasto guztiak garbitzeko. Ondoren, dadotxuetan ebagi. Garbi eta zati-zati eginda daukaguzanean, hurrengo pausua galdostea edo uretan erretea izango da, hau da, irakiten dagoan uretan sartu-atara bat egingo deutsegu moilejei 30 bat segundutan. Urari gatz apur bat botatea egokia da gatz puntua apurka-apurka hartzen joan daitezan. Hortik aurrera, uretatik atara eta gatza eta piperrautsagaz ipiniko doguz.
Jarraian ogi birrindua bota ...
Urtzi Urrutikoetxea: 'Literaturako Nobel saridunaren liburua euskeratzea nekosoa baina ederra izan da'
2003-09-01 00:00 Barriketan'The Last Link': Pete Camino artzainaren historia kontetan dauen filma
2003-09-01 00:00 Euskaldunak munduanNancy Zubiri kazetariak 'A Travel Guide To Basque America' liburu-gida eguneratzeari ekin deutso
2003-09-01 00:00 Euskaldunak munduan
Atal barriak eta datu gehiago
Nancy Zubiri oso pozik dago Nevadako Unibersidadearen aginduagaz eta bete-betean dabil ikerketa beharrean ahalik eta gida osotuena atarateko. Zubiri and.ak iragarri dauenez, euskal koloniaren jatetxe, jarduera eta ospakizunen eguneratzeaz ganera, gida barriaren nobedadeetako bat Internet Sareari buruzko atala izango da, bere esanetan, Sareak eragin sakona eta positiboa izan dauelako euskal diasporan.
Nancy Zubirik adierazo dauenez, 'A Travel Guide To Basque America' liburu-gida gaztelaniaz eta euskeraz argitaratzea ameseta gozoa izango litzateke; Zubiri and.aren esanetan ...
Euskal diglosia: eregiteko dagoan kontua
2003-09-01 00:00 Euskerea berbagaiA ze nolako roiloa bota deuskun Erramunek! Eta honek zertarako balio deusku? pentsauko dau batek baino gehiagok. Bada, diglosia berbearen definizinoan edota zentzua egokituz egin diran hanka sartzeak gorabehera, horreen artean kokatzen dot orain gitxi Euskaltzaindiak argitara emon dauen J. L. Goikoetxea adiskidearen “Euskal diglosia irazia” ('euskal diglosia' eregiteko dagoana eta 'irazia' sobera dagozan berbak dira).
“Irazia deritzagu, ehundegian ehuna egitean lez gauzatzen dalako, euskera batuak, euskalki literarioak eta azpieuskalkiak bata besteari hareen artetik bilbea igarota” (Euskalkia eta hezkuntza. Dakigunetik ...
Ardao modernoak edo tradizionalak
2003-09-01 00:00 Jan edanakBeste muturrean ardao modernoak dagoz: bistarako kolore gorri bizikoak dira, ertz bioletakaz (lehen aitatutako arrazoiagaitik). Sudurrean indar asko eta fruta gorri asko topauko doguz egurrak emondako ukutu txiki bategaz; hori bai, egurra beti fruten azpitik, era horretara, egurrak emondako lurrin kopuru txiki horrek aroma komplejidadea erantsiko deutsolako. Ahoan zaporetsuak, estruktura handikoak, tanikoak eta surraren atzeko bidetik luzeak izaten dira. Behin ardaoa iruntsi ondoren, ardao honeen gustoa luzaro geratzen da ardao gorpuzdunak diralako; hortxe sartu geinkez espresino altukoak be; upeltegi guztiek ...
2002: India azpikontinentean zeharreko abenturak (I)
2003-09-01 00:00 Bidaide
Ahuntz eta arroz afaria
Mahendranagarren egon ginan lau egunetan, giro orokorraz jaubetu ginan: pobrezia gorria eta sekulako beharrizanak bizi dituan herria da eta maoista gerrilleak arazoak larriagotu baino ez ditu egiten. Umezurtz-etxeko umeakaz eta ingurukoekaz lagun handiak egin ginan eta herritik alde egin aurreko egunean afari berezia preparetea pentsau genduan. Zer afaldu gura eben itaunduta zur eta lur geratu ginan erantzunagaz: ahuntza eta arroza. Gauzak holan dirala, umeakaz merkatura joan eta 30 bat kiloko ahuntza eta beste horrenbeste kilo arroz ...
Literaturea eta rock-a buztarturik
2003-09-01 00:00 MusikeaNire uste apalean, liburu sano gomendagarria rock-a maite daben guztientzat. Liburuko pasarteen artean, hona hemen bat: “Paul-ek asteak eroiazan reggae erritmo bat lantzen bere baxuarekin. Estudiora heldu bezain pronto, egunero joten eban. Laster ikasi eben besteek be. Akorde ezbardinak probatuz, ensaio edo entrenamantuetan hasi ziren. Letra eta guzti dauka –esan eban Paul-ek egun batean. Probau gura dozue ia zer pasetan dan?. Berehala, Joe-ri letra zati bat emon eutson orri batean. Ez, abestu eizu zeuk. Baina nik ez dakit abesten. Kantau ...
Femme fatale
2003-09-01 00:00 Zinemea
Pelikulea Cannesko luxuzko hotel baten hasiko da; bertan ulehori misteriotsu eta berba gitxiko bati, Laure-ri, beharrezko aginduak emongo deutsiez gau horretan, zine jaialdiaren sari banaketan, modelo batek aldean eroango dituan diamante izugarriak osteko. Lapurretearen eszena luzea andre bien arteko topaketa lesbiko eta erotikoa ikusteko atxakia izango da, sintetizatzaile baten moldaturiko Ravelen boleroak lagunduta. Protagonisteak diamanteak eskuratuko ditu, lapur-kideei ziria sartuta. Ondorioz, mozorrotu behar izango da ulearen kolorea aldatuz eta etxe ezezagun baten ostenduz. Laure bainuontzian sartu eta loak hartuko dau ...
Embrassez qui vous voudrez
2003-09-01 00:00 Zinemea
Ipar Euskal Herrian 'Embrassez qui vous voudrez' eta Hego Euskal Herrian 'Besen a quien quieran' izenagaz pantailaratu dan film sarkastiko eta bikain honetako protagonistetariko batek, Bertrandek, ondokoa dino pelikulako pasarte baten: 'Bizitzea tragedia bat da, baina sigi-saga bizitzen badozu, komikoa be izan leiteke'”.
Guzur, hipokresia eta sarkasmoaren ganeko istorio honek beharrezko osogai guztiak ditu ikusleek ondo be ondo pasau eta barrez lehertu daien. Kontakizuna bilbatzeko ardatzak be guztiz interesgarriak dira: luxuzko hotelak, postaleko hondartzak, egoera sinesgaitzak, umore baltzez jantzitako nahasteak ...
AEBetako Las Vegas urian hackerren batzarra antolatu dabe
2003-09-01 00:00 sareanGetxoko kirol portua prest dago Internet-en nabigatzeko
Getxoko portutik paseoan goazela nabegetako aukerea be badago egon. Ez bakarrik han dagozan belaontzi, batel, txalupa edo antzerakoekaz baizik eta ordenagailuen bidez Internet-en nabegetako aukerea dago dagoeneko. Nabegazinoa kable bakoa izango da wireless teknologia erabiliz.
Estadu mailan, hirugarren aldiz preparau izan da holako teknologia kirol portu batean eta Euskal Herri mailan lehenengo aldiz.
Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, Getxoko kirol portuan Wiside enpresak proiektua aurrera atara dau eta lehenengo urte honetan, konesinoa doanekoa izango da ...
Arraunaren bitsak
2003-09-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Kontuak kontu, irailaren 5 eta 12an egin ziran Kontxako estropadak eta hor Ondarroako Club Deportivo Aurrerakoek irabazi eben. Ondarroako kaleetan ospakizunetan egozala, bertatik pasau zan Lekeitiar sendia. Hareek ezagututa, etorkizunean fundamentuzko arraunlariak gura bazituen, alabak bertan ixteko esan eutsien familiako nagusiari. Honegaz batera, hurrengo egunetan, pasadizuaren ganeko bertsoak argitaratu ziran: 'Bertso Berriac, José Bronchec jarriac' eta 'Bertso berriak Burgoak jarriak' izenburuagaz. Bietan Lekeitiarren kontrako hainbat asmakizun eta broma botaten ziran.
Lekeitiarrei ez eutsien bape graziarik egin eta bertoko alkatea zan ...
Bigarren transizinoa martxan dago
2003-09-01 00:00 eretxiaGauzak holan, ezin da ukatu datorren urteko hauteskundeak garrantzi handikoak izango dirana. Bestalde, ikusi beharko da Alderdi sozialistea ideia horri eusteko moduan dagoan ala ez boterea eskuratu ezkero. Askok gogoan daukagu oraindino sozialistak ez zirala gauza izan Gernikako Estatutua beteteko eta euretako askorentzat debate hau ez dala eurena.
Ekimen politikoa ezinbestekoa da euskal instituzinoen aldetik, beraz. Euskaldunon gehiengoak eskatzen dituan aldaketak egiaztatzen diran ala ez ikusteko, hasitako bideari eutsi beharra dago. Hemetik aste gitxitara izango dan Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren zain ...
Hegoafrika: kontinente oso baten esentzia
2003-08-15 00:00 Bidaide
Erraztasun horreek mesede ala kalte egiten dabe gehiago?
Bidaiari bakotxak bere gusto eta xelebrekeriak ditu eta hor sartzerik ez dago; nire aukerea nekosoa izan daiteke beste turista batentzat eta alderantziz. Hori bai, Afrika basatiaren bila dabilenak beste parke edo herrialde batzuk aukeratu beharko ditu. Gogoan izan, Hegoafrika sano mendebaldurik dagoala eta horrek alde onak eta txarrak dituala. Gura izan ezkero, hor dagoz Kongo edo Botswana baina komenidu da jakitea leku horreetako gerrilleagaz 'arazoak' izan geinkezala eta nik neuk behintzat holakorik ...
'Jean Pierre Goytino eta Californiako Eskual Herria'
2003-08-15 00:00 Euskaldunak munduanXipri Arbelbide
Heletan, Nafarroa Beherean sortua da 1934an. Teologian lizentziatua, 1960an abadetu zan. Hamabi urtez Afrikako Boli Kostan misiolari ibili ostean, Pariseko Ecoel des Hautes Etudes en Sciences Socialeseko diplomea eskuratu eban. Baionako Gure Irratiaren sortzaileetako bat izan zan eta bertan ibili zan beharrean 1982tik 96ra bitartean. Herria astekarian hasi zan euskeraz idazten eta dagoeneko hamabost bat liburu daukaz argitaratuta euskeraz eta frantseseraz. 1987tik Euskaltzain urgazlea da.
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1819
1820
1821
1822
1823
1824
1825
1826
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...