Kukai dantza taldeak, Tanttaka konpainiak eta Elkar diskoetxeak 'OTEhITZAri BIRAKA' DVDa kaleratuko dabe

Bizkaie! 2006-05-24 02:00   Musikea

Donostiako Udal Liburutegian, datorren barikuan, hilaren 26an aurkeztuko daben DVDan bi ikuskizun eskaintzen dira, biak Tanttaka Teatrok eta Kukai Dantza Taldeak alkarregaz diseinau, landu eta antzokietara eroandakoak.

Donostiako Udal Liburutegian, datorren barikuan, hilaren 26an aurkeztuko daben DVDan bi ikuskizun eskaintzen dira, biak Tanttaka Teatrok eta Kukai Dantza Taldeak alkarregaz diseinau, landu eta antzokietara eroandakoak: bata '1937 GOGOAREN BIDEZIDORRETATIK' izenekoa, 1936ko Gerra Zibilean Euskal Herritik alde egin behar izan eben umeen epopeia kontetan dauen istorio koreografikoa, Juan Mari Beltran musikariak 2002. urtean argitaratutako 'Arditurri. Gogoaren bidezidorretatik diskoko musikan oinarritua.

Bigarrena, 'OTEhITZAri BIRAKA' izenekoa (2005), Jorge Oteizaren irudian oinarritutako proiektu interesgarria; tartean, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Mikel F. Krutzaga musikariek ikuskizunerako berenberegi sortutako konposizinoak be entzun daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu