Manolo Saiz kartzelan

Bizkaie! 2006-05-24 02:00

Doping kasuagaz zerikusia daukalakoan atxilotu dau Guardia Zibilak Liberty Seguros taldeko entrenatzailea. Operazinoan beste lau lagun be atxilotu ditue.

Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu ustez txirrindularitzako dopingagaz zerikusia daukielako. Atxilotuak Manolo Sainz Liberty Seguroseko kirol zuzendaria, Eufemiano Fuentes Rodriguez Kelmeko mediku-zerbitzuetako burua, Alberto Leon txirrindulari profesionala, Jose Ignacio Labarta Comunidad Valenciana txirrindulari taldeko zuzendari albokoa eta Jose Luis Merino analisi klinikoak egiten dituan laborategi bateko arduraduna dira.

Autotransfusinoen kontrako operazinoa izan da. Praktika horretan, txirrindulariei entrenamentu garaian ataraten jake odola, altueran dagozanean barriro gorputzean sartzeko -oxigeno maileak gora egiteko-.


Botikak eta odola manipuletako materiala

Operazinoan, atxiloketez gan, bost etxebizitza eta laborategi bat miatu ditu Guardia Zibilak eta botikak, odola manipuletako elementuak eta dopinga egiteko ekipoak topau dituela zabaldu dabe hainbat barri agentziek. Kelmeko medikuaren apartamentuan, berbarako, anabolizanteen, esteroideen eta hormonen 1.000 dosi atzemon ditue, baita 100 bat odol-boltsa, horreek manipuletako produktuak, izozteko makinak eta transfusinoak egiteko materiala, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu