Askatasun egarria barriro zabaltzen
2003-07-15 00:00 eretxiaErrez baino errezago sartu eta saltzen dan ideia barruratu dabe popularrek, hau da, ez dago arazo politikoak politikoki konpontzerik. Are gehiago, ez dago arazo politikorik. Gizartean sufritzen doguzan arazoen zergaitia seguridadearen faltan topetan dogu. Beraz, seguridadea indartu behar da. Azken finean, seguridadearen atxakian askatasunen murrizketea apliketan da. Ideia hau Espainako Estaduan lez beste hainbat lekutan be zabaldu izan da.
Holako sinplekeriak zabaltzeko gizarte akritikoa behar izaten da. Horretarako komunikabideek ezinbesteko papera jokatzen dabe. Pentsetan ixten ez deuskun entretenimentu antzua, desinformazinoa ...
Tiramisua
2003-07-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Maskarpone moussa egiteko, arrautza, azukrea eta gaztaia nahastauko doguz. Guztia ondo nahastea oso garrantzitsua da. Beste alde batetik, esnearen bitsa montetan hasiko gara baina prozesua ez da amaitu behar, hau da, ia-ia montauta itxi beharko dogu. Hortik aurrera, nahastau egingo doguz bi osogaiak eta, kasu honetan, kontu handiz eta geldiro-geldiro irabiagailua erabiliko dogu, azpitik gora nahastuz. Jarraian, hozkailura sartuko dogu moussa erabili arte.
Tiramisua preparetako sobaoak erditik ebagitea da onena eta moldean, sobao kapa bat ipintea. Pintzel bat ...
Mendebala: Galizia, Asturias, Kantabria, Gaskonia eta Euskal Herriko kultur adierazpenen bategitea
2003-07-01 00:00 Musikea
Mendebala Jaialdiaren eskaintza nagusia musikea izango da baina ez bakarra. Egitarauan bariku eta zapatu gauetako kontzertuak izan daitekez erakargarrienak: garagarrilaren 4an, barikuan gaueko 22:30etatik aurrera: SALTABARDALES (Kantabria), GADALZEN (Gaskonia), TAPIA ETA LETURIA (Euskal Herria) eta DIXEBRA (Asturias) taldeak izango dira Sopuertan, Santa Ana zelaietan; garagarrilaren 5ean, zapatuan bigarren gau musikala: TEJEDOR (Asturias), LUAR NA LUBRE, XOXE MANUEL BUDIÑO (Galizia) eta BRIGANTHYA (Euskal Herria) taldeakaz Santa Ana zelaietan.
Dana dala, bestelako ekitaldi batzuk be egongo dira, besteak beste, gaita eta ...
Bilbao Tropikal 2003: Maria Creuza, Faudel, Bouhia, Los de Abajo, El Combo Linga, African Simba, Earl16 eta Basque Dub Foundation
2003-07-01 00:00 MusikeaAurten, Jaialdiko egun bakotxak erritmo zehatzak izango ditu ezaugarri: lehenengo egunean, hau da, garagarrilaren 10ean, eguenean Brasileko Bossa Nova erritmoakaz gozetako aukerea emongo deusku Maria Creuzak; hurrengo egunean, barikuan Rai musikearen txandea izango da eta antolatzaileek pare bat talde kontratau dabez: 'Faudel' frantziar-argeliar abeslaria, rap eta funk doinuak eta bestelako erritmo batzuk buztartzen dituana eta 'Bouhia' bertoko taldea, Euskal Herriko eta Afrika iparraldeko kideez osotutako taldea hain zuzen be. Garagarrilaren 12an erritmo latinoak jorratzen dabezan beste talde bi izango dira ...
Nepal: mehatxupean dagoan paradisua (I)
2003-07-01 00:00 Bidaide
Maoista gerrillea
Adituen esanetan, egoera horren eraginez sortu da maoista jatorriko mobimentu komunistea. Orain zazpi urte sortu zan Nepalgo mendebaldean, inguru pobre eta azpigaratuan. Hasieran, legezko mobimentu politikoa zan, herriaren babes handiagaz. Dana dala, laster muturreko ideiak eta jarrera erradikala nagusitzen joan ziran eta gobernuak alderdia legez kanpo itxi eta haren kontrolpeko argitalpen guztiak debekatu zituan; geroago, 2001eko zemendian emerjentzia egoerea eta oraindino leku askotan indarrean dagoan etxeratze-agindua ezarri zituan dekretuz. Mobimentu maoistearen ideologia eta ekintzek hirurogeita hamargarren hamarkadan, Kanbodian ...
Euskal Inter Musika 2003 Lekeition
2003-07-01 00:00 Musikea
Gorago aitatutako kontuen harian dator Euskal Inter Musika Jaialdia eta sekulako kartela edo egitaraua preparau dabe:
Lehen eguna, garagarrilaren 26a izango da eta bertan hiru talde pasauko dira eszenatokitik. Alde batetik, Bilboko SPLIT 77 taldea, egun Euskal Herrian dagoan talderik interesgarrienetarikoa eta nazinoarte mailan benetako proiekzinoa dauena; horren erakusgarri, pasa dan hilebetean, Eskoziako Aberdeen uriko Go North 2003 jailadian eskainitako kontzertua; horrezaz ganera, Ingalaterrako MUSIK WEEK aldizkariak Split 77 taldearen abesti bat sartu dau disko bilduma baten Ingalaterrako beste musika ...
Aitor Hernandez: 'Zamudiokoez ganera, Sony-Ericssonek beste 500 behargin kanporatuko ditu'.
2003-07-01 00:00 BarriketanBardintasun eskolak
2003-07-01 00:00 Antxinakoak Geurera
1920tik 1923ra bitartean eregi zituen lehenengo eskolak
1923rako 47 egozan zabalik. Geldiro-geldiro, zirriborroetan emondako datuak aldatzen joan ziran, batez be, egoera politikoaren eraginez. 1917-18 urteetan, euskal abertzaleak Bizkaiko Aldundian gehiengoa lortu eta Ramon de la Sota Aburtoren eskutik, Luis Eleizaldek emondako oharrak goitik behera aldatu ziran. 1919tik aurrera, abertzaleak ez ziran alderdi politiko guztiak batu, Liga Monarkikoa osotu eta abertzaleei Aldundian euken gehiengoa kendu eutsien. Orduan, euskal kultura eta ezaugarriekaz erabat lotuta egoan eskoletako irakaskuntzea aldatu egin eben. Euskereak berak ...
Begoña Plazak 'Gernika lives' dokumentala aurkeztu dau
2003-07-01 00:00 Euskaldunak munduan
Hortik aurrera, Begoña Plazak antzerki klasikoa landu dau National Shakespeare Company ospetsuan eta Austrian Theatre Company-gaz be zenbait lanetan parte hartu dau. Zine arloan, Walter Hill, Clint Easywod, Oliver Stone, Tim Hunter, Klaus Kinsky, Chuck Norris, Eddie Murphy edota Nick Noltre lako aktoreakaz batera egin dau behar, gehienetan bigarren mailako papeletan baina 'Delta Force II' edo 'Maid to order' lako filmeetan protagonistakide izan da.
Beste alde batetik, Begoña Plazak ez dau ahaztu bere euskal jatorria eta, horren harian, pare bat ...
Latinoamerikako euskal gizataldeetako gazteen formazinorako laguntzino-programea martxan
2003-07-01 00:00 Euskaldunak munduan
Laguntzinoak jasoteko nahitaezko baldintzak honakoak dira:
- Atzerrian bizi eta euskalduna izatea edo euskal jatorrikoa izanik, espainiar naziotasunekoa izatea.
- Aintzat hartutako euskal etxeren bateko kide izatea.
- Deialdia egin aurretik 18 urtetik gorakoa izatea eta 40 urte baino gazteagoa.
- Prozedura zigortzaileetan eta/edo epai-prozeduretan nahastauta ez egotea.
- Euskal Etxeetako bazkideen kasuan, derrigorrezkoa izango da gitxienez urtebeteko antzinatasuna.
Eskabideak ondoko helbidera bialdu behar dira:
Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Orokorra
Lehendakaritza
Navarra, 2
01007 Gasteiz
Eskabideak aurkezteko epea 2003ko garagarrilaren 28an, eguerdiko 12:00etan amaituko ...
Herencia
2003-07-01 00:00 Zinemea
Argentinako pelikula honek bizitzearen ganeko marrazki baikor eta itxaropentsua eskaintzen deusku, pertsonaiak samurtasun eta duintasunaren irudi lez margotuz. Izan be, bizitzan sarri gertatzen danaz bestaldera, protagonistek atzera be maitatzeko eta amesetan egiteko, joan eta etorri nahiz poztasunez biziten ahalegintzeko bigarren aukera bat izango dabe.
Sano bitxia da ikustea zelako maila ona daben Argentinako zineak azken aldion eskaini deuskuzan pelikulek; izan be, herrialdea krisialdi politiko eta ekonomiko gordin baten murgilduta egonagaitik, bizi-esperientziatik bertatik sortzen diran istorio zoragarriak pantailaratu ditue azkenengo hiru ...
Moonlight mile (Konpromisoa)
2003-07-01 00:00 Zinemea
Film hau euren bizitzea edo amesetea guztiz suntsituta ikusten daben lau personen istorioa da; umeak jostailu apurtuaren aurrean legez, ez dabe oso garbi zer egin: jostailuaren zatiak konpontzen hasi, dagoan moduan itxi, beste bat erosi edo baztar baten gorde.
Ben (Dustin Hoffman) eta JoJo (Susan Sarandon) aita-amak agiri dira; biek pentsetan eben alaba bakarraren hurreko geroaren lekukoak izango zirala, baina alabea zoritxarreko ezbehar baten hil da, ezkondu baino astebete lehenago. Eurekaz batera, Joe Nast alabearen senargai gaztea (Jake Gyllenhaal) azaltzen ...
Ardoagaz eginiko freskagarriak
2003-07-01 00:00 Jan edanak
Kontuak kontu, sangria edo Araba Errioxan zurrakapotea zelan egiten dan azalduko deutsuet.
Lehenengo eta behin, honako osogaiak beharko doguz:
- Litro bat ardao.
- 75 gr. azukera.
- 100 ml. ur (almibarra egiteko).
- Kanelea
- 200 ml laranja edo limoi-ura.
- Sasoiko fruta zatiak.
Ezer baino lehen, almibarra egin beharko dogu. Almibarra egiteko, ura, azukerea, limoi azala eta kanela surtan jarriko doguz. Niri edari gozoak ez jataz gustetan eta, horregaitik, 75 gramu azukera baino ez deutsat botako (gusto kontuetan ez dago sartzerik). Hori bai, esango ...
Behin (baina ez barriro)
2003-07-01 00:00 Bertsolaritzea
BEHIN (baina ez barriro)
Canovas, Franco, Trantsizinoa,
ene, ez daukot astirik!
"Rosa-rosae" ta deribadak
txuleta baten izanik.
Platonek bere koban be ez dau
oingoz aurkitu argirik,
diametroa ez dakit,
penkoa ziur jadanik...
Besape biak izerdi potzu,
estutasun galanta nik:
ezin dot neurtu diametroa,
nerbioak neurtu barik!
"Hau zuzena da, edo okerra?"
nire galdera airera,
"neska ezin dot hori erantzun,
alperrik zure galdera.
Berandu zabiz, gitxi falta da,
begitu egizu aurrera"
Filologia karrera,
nire lehenengo aukera.
Aprobatua da guraria,
jarri gitxi ...
Arraina (I)
2003-07-01 00:00 Jan edanak
Arrainek koipe kopuru desbardinak izan leikiez espezieren arabera, urtaroaren arabera (udan, itsosoan elikagai gehiago dagoanez, arrainek koipe gehiago izaten dabe) eta arrain emeek be errunaldiaren aurretik koipe gehiago izaten dabe euren gorputzetan. Koipearen arabera sailkatu ezkero, hiru talde nagusi dagoz:
a) Koipe bako arrainak edo arrain zuriak
Euren koipe kopurua % 0,5-2 izanik, 100gramutan daben energia kopurua 50-80 kilokaloria ingurukoa da. Talde honetan makailaoa, legatza, lengoradua, gailoa eta erreboiloa dagoz, batzuk aitatzearren.
b) Arrain erdi koipetsuak edo erdi urdinak
Honeen ...
2002ko Txomin Agirre, Toribio Altzaga eta Mikel Zarete sariak irakurgai honezkero
2003-07-01 00:00 Kulturea
Aitor Aranagaz barriketan
Aitor Arana Luzuriaga, 1963an Legazpin jaio eta 17 urtegaz hasi zan idazten. Lau urtez (1983-1987) euskera irakaslea izan zan Legazpiko AEK eta Udal Euskaltegian. Sei urtetan HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna izandakoa. Azken urteotan, idazten ataraten dau bizimodua eta idazle emonkorra da. Hogei bat liburu idatzi eta itzulpen lanak be beste horrenbeste kaleratu ditu eta hiztegigintzan eta irakaskuntzan be ibilitakoa da.
Makinatxu bat sari irabazi ditu Aitor Aranak, besteak beste, Bilintx, Baporea, RM Azkue ...
Uda sasoi honetan, museoak ikusgai (internet bidez)
2003-07-01 00:00 sarean
Sarritan entzun doguz hango eta hemengo museoen edertasunaren ganeko kontuak eta, jakina, onena bertara joetea izango litzateke; hori bai, bidaiari amorratuak ez bagara, astirik ez badogu edo han izango diran jentetzak ez badira gure gustokoak, Internet bide ezin hobea da museoan sartu eta gora eta bera ibilteko gura dogun koadroa ikusi eta lasaitasunez gozetako.
Horrezaz ganera, museoetan egon garenok ondo dakigu pilatutako arte lan guztiak ezin dirala egun baten edo pare bat egunetan ikusi; gehienetan, museoetako bisitariak korrika bizian ibilten ...
Ahoberokeria ala benetako mehatxua?
2003-07-01 00:00 eretxia
Dantza zaharrean gagoz barriro. 1998tik hona abertzaletasunaren kontrako erasoen ondorioz, errez eta gorritu barik onartzen dira holako mehatxuak euskal gizarte osoarena dan autogobernuaren kontra. Euskaldun eskertxarreko horreek ez dabe behar bezela eskertzen Espainak hain eskuzabalki emondako autonomia. Zigorra merezidu dabe. Baina zertan gauzatuko ete dira mehatxu horreek?
Ez dago jakiterik une honetan, egia esanda. Ez dot uste Euskal Telebista edo Euskadi Irratia gure uhinetatik desagertuko diranik. Ez dot pentsetan Guardia Zibilak ikastolak zarratuko dituanik. Ez dot sinisten ertzainak etxera bueltauko ...
Euskerearen Jarraipena (III), Euskal Herriko Inkesta Sozioliguistikoa
2003-07-01 00:00 Euskerea berbagai
Ezuste larregirik ez dakarre datuok baina eztabaidea biztu da gizartean. Makinatxu bat foro eta eztabaida saio izan da azken aldian euskerearen, identidadearen edo kultur aniztasunaren harian. Horren erakusgarri, pare bat zita aitatuko doguz eta parte-hartzaileetako batzuk gogoetarako botatako mezuak:
1. 'Euskerea, identidadea, kultur aniztasuna eta herritartasuna' mahai-ingurua (Euskadiko Langile Komisioak antolatutako Udako Eskola Sindikalaren barruan):
Gonzalo Larrucea (Euskerearen Ahoku Batzordeko kidea, irakaslea...)
- 'Euskerearen berreskurapen prozesua harro egoteko modukoa da'.
- 'Erakundeen babesak ez dau bizkortu erabilerea.'
- 'Bizi dogun identidade krisiak eragin ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1822
1823
1824
1825
1826
1827
1828
1829
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...