Sarean  IV. urtea // 91. zenbakia

EAEko lehen sektoreko enpresen % 0,4k baino ez dauka webgunea


Bizkaie!

Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektoreko enpresen artean ia ez egoan webgunerik daukan konpainiarik joan dan urtean, % 0,4 baino ez egoan Sarean Estatistikaren Euskal Erakundeak (Eustat) jakinarazo dauanez.

Eustatek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Estatistika Organoaren laguntzinoagaz, informazinoaren gizarteari buruzko inkestea egin dau lehen sektorean lehenengo aldiz.

Eskuko telefonoaren kasuan izan ezik (% 32,1 erabilten da), ganerako oinarrizko hornikuntzak oso gitxi sartuta dagoz; ordenadoreen erabilerari dagokionean (% 5,5), posta elektronikoa (% 3,4) nahiz Interneteko konekzinoa (% 3,6). Bestalde, ia ez dago webgunea daukan enpresarik, % 0,4 baino ez dagoz eta Sarean.

Aitatutako inkestearen arabera, lehen sektoreko arrantza-enpresek informazinoaren eta komunikazinoaren teknologietako hornikuntza gehiago daukie nekazaritza-enpresek baino.

Lehen sektorearen barruan, hornikuntza-mailak oso desbardinak dira nekazaritza-ustiapenak (nekazaritzea, abeltzaintzea eta basogintzea) eta arrantza-enpresak bereizten badira, azken horreetan hornikuntzen ehunekoak askoz handiagoak baitira.

Nekazaritza-sektorean, teknologien erabilerak oso ehuneko txikiak ditu; berbarako, eskuko telefonoaren erabileran ehuneko handiena dauka (% 31,8), eta posta elektronikoan txikiena (% 3,3), eta tartean ordenadoreak (% 5,1) eta Internet (% 3,6).

Arrantza-sektorean, barriz, ehunekoak handiagoak dira: eskuko telefonoak % 62,5 erabilten dira, % 8,8 posta elektronikoa, % 45,8 ordenadoreak, eta % 6,8 Internet.

Azkenik, ustiategien eta itsasontzien neurria kontuan hartzen bada (aldagai horrek funtsezko desbardintze-elementu bat sartzen dau), neurri txikikoek, hau da, 0 eta 9 langile bitartekoek, oso hornikuntza gitxi daukie: % 31,8k eskuko telefonoa daukie, eta % 3,3k posta elektronikoa; % 5,1ek ordenadoreak daukiez, eta % 3,5ek Interneteko konekzinoa.

Ustiategi eta itsasontzi handietan (10 langile edo gehiago), ostera, hornikuntzen batez bestekoak nahiko kopuru handiagoak ditu: % 83,9k eskuko telefonoak daukiez, % 29,8k posta elektronikoa, % 75,4k ordenadoreak, eta % 26,7k Interneteko konekzinoa.