Musikea  IV. urtea // 92. zenbakia

Diaspor han, Bat Gehio taldearen azken lana


Abestiek flamenko ukutua daukie, eta pop musikearen eragina be igarten jake. Ganera, runbea eta erritmo beroak be ez dabez ahaztu gura izan Diaspor han lanean.

Kontzertu ugari emongo dabez datozan egunotan, Gipuzkoan gehienak, baina beste leku batzuetan be egongo da euren musikeagaz gozetako aukerea.

Bizkaie!

Bat Gehio taldeak Diaspor han izeneko diskoa aurkeztu barri dau Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Lan honetan 12 abesti batzen dabez eta tartean Lluis Llachen ‘L`Estaca’ kantearen bersino bat be badago, Xabier Letek garai batean egindako itzulpenean oinarrituta. Abestia katalanez eta euskeraz grabau dabe.

Julen Cobos (ahotsa), Davis Carreras (bateria), Julen A. Guerra (baxua), Eneko Narbarte (gitarra elektrikoa) eta Guillermo Trujillano (gitarrea) dira Bat Gehio taldeko kideak, baina azken lan honetan beste hainbat musikariren laguntzinoa be euki dabe. Holan ba, Juan Flores, Dani Figueras, Juan de Diego, Arecio Gonzalez, Mikel Pikabea eta beste hainbat lagun be tartean ibili dira.