Victor de Diego Group
Laugarren disko honetan Victor de Diegok berak sortutako abestiak entzun ahal izango dira. Oraindino ez dau zehaztu zein izango dan lanaren izenburua, baina martiaren hasierarako kalean egongo dala zehaztu dau musika-taldeak.
Victor de Diegoren ibilbide musikala 1984an hasi zan ‘Pork Pie Hat’ eta ‘Infussion’ taldeetan. Banda honeekaz sari ugari irabazi ebazan Donostia, Getxo, Mallorca eta Eivissako jaialdietan. Ganera, bakarlaririk onenaren saria jaso eban 1986ko Donostiako Jazzaldian. Ordutik, grabazino eta zuzenekoetan musikari ezagun ugarigaz batera jo dau eta talde askotako partaide be bada: Pirineos Jazz Orchestra, Taller de Musics, Javier Colina Combo, Carles Benavent, Iñaki Salvador, Ramon Díaz, Big Band Bellaterra, David mengual Monkiana...
Diskoa Errabal zigilupean argitaratuko da Gaztelupeko Hotsak-en eskutik.
Bizkaie!
Víctor de Diego saxojole bilbotarrak aste honetan ekingo deutso beraren laugarren diskoa izango danaren grabazinoari. Lana Bartzelonan egingo da Jordi Vidal teknikariak daukan Laietana estudioan, azken urteotan ha da-eta jazza grabetako erreferentzia legez hartzen dan lekua.
Victor orain sei urte bizi da Kataluniako uriburuan eta beraren musikearen inguruan ‘Victor de Diego Group’ taldea osotu dau, Joan Diaz-egaz, Curro Galvez-egaz eta Marc Ayza-gaz batera.