Sarean  IV. urtea // 92. zenbakia

Merkealdian, sua diruari


Azken kontu bat: gabon sasoi honetan loteria erostea nahiko ohitura zabala da gure artean (erosi eta jokatu bai, baina besterik ez). Hor daukagu adibide garbiena: gabonetako zozketan Sort herriko “La Bruxa d’Or” loteria-dendak jaso dau sari nagusia. Orain arte normala, ze loteria-administrazino horretan beste inon baino gehiago saltzen da eta horregaitik besteek baino aukera gehiago daukaz. Baina kontua da ze saldutakoaren % 70 Internet bidez saldu dala; fenomeno barriaren aurrean gagoz. Herrira bertara joan ezkero, jente pilaketa handiak ikusiko doguz loteria-administrazinoaren aurrean eta hau jakinda, ez da bape harritzekoa Internet izatea dezimo batzuk lortzeko bide zuzenena eta onena.

Gotzon Plaza,
informatikoa

Dendak ganezka dagoz, edozein herritako kaleetatik zehar osterea egitea baino ez dagopilaketak ikusteko. Sarritan, dendetako produktuak, arinagotik ikusten egon eta gero, erostera goazenean, agortuta dagozala esaten deuskue. Jakina, eskaera handia dago egunotan. Ganera, dendetara joateko, beste herri batera joan behar badogu, zailtasunak baino ez doguz topauko ze ikaragarrizko trafikoa dago egonotan eta kotxea aparketako lekua topetea ez da bape erraza. Ez dago ez ezelako erraztasunik dirua gastetako.

Dana dala, ‘traba’ horreei aurre egiteko Internet sarea bide zehatza eta zuzena da nahiz eta antzerako arazotxuak ikusiko doguz. Ziberdenden arloa ugaltzen joan da da azken urteetan eta on-line erosteko aukerea inoiz baino zabalagoa da. Jokera honen alde onak: erosotasun osoz egin geinkez erosketak eta edozein ordutan ganera, Internet-eko dendak hogeitalau ordutan zabalik dagoz asteko zazpi egunetan. Interneteko denda honeek ondo preparauta dagoz (edo egon beharko leukie) eskaintzen dabezan produktuak arin topau eta bezeroari eskaintzeko. Sareak emoten deuskun beste erraztasun bat: etxetik mobidu barik denda desbardinetako produktuen prezioak konparetako aukerea. Beste alde batetik, apur bat ikarea sortarazoten deuskun Sarearen seguridadearen arloa gero eta landuago dago (nahiko bitxia da benetan, izan be, edozein dendatan ez deusku bildurrik emoten gure kreditu txartelagaz pageteak baina oraindino Interneten txartela erabilteak holako “ikarea” sortarazoten deusku, akaso denpora eta ohitura falteagaitik).

Kontuak kontu, egunotan Interneteko ziberdenda horreetan be antzeko arazoak ikusten doguz. Ohiko dendak jendez ganezka dagoz eta ziberdendak be bai: zerbitzariak ia-ia gainezka dagoz eta batzutan ‘eskegiteko’ arriskua dago. Estadu Batuetan egin behar geunkez) eta hori dala eta, pasa dan zemendian 6.000 miloe euro baino gehigo gastau ebezan. Estadu mailan be ziber-erosketak % 23 hazi dira azken hilebetean. Erropak, jostailuak, bideojokuak, CD eta DVD-ak guztiz aproposak dira egun honeetan on-line dendetan erosteko eta estadistikek holan erakusten deuskue.

Normalean, internautak nahiko azkar eta sasoiz ibilten dira eta datu legez baino ez bada be, inkesten arabera, internauten % 25ek zemendirako gabonetako erosketak eginda eukiezan.

Aurtengo kanpainan, internauten artean gehien erosi dan erregalua Sony etxearen azken PlayStion tramankulu barria (PSP). Japonian plazaratu da lehengoz pasa dan abenduaren 12an eta atoan saldu ziran 200.000 ale. “Katxarro” barri horreekaz ez bakarrik bideojokuak, musikea eta pelikuak ikusteko aukerea be eskaintzen dabe; prezioa: 193,45 euro eta konpetentziako Nintendo enpresak kaleratu eban DS produktuari aurre egin deutsalakoan dagoz Sony-koak.