Asiatik heldutako negu baltza

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Izurriteei aurre egiteko bideak Izurritea agertzen zanean, beti be antzeko neurriak hartzen zituen: izurriteak jotako lurrak zarratu egiten ziran. Beraz, ezinezkoa zan bertara lagun eta merkantziarik sartu eta atara. Bideak jagoten ziran, kasu batzuetan gudariak erabiliz eta aginduak zorrotz betearazoz. Gero, usain gozoko bedarrak erabiliz, suteak biztu eta etxeak eta herriko kaleak lurrineztatzen ahalegintzen ziran, suteek eragindako kea erabiliz. Bai pobre edo behartsuak zein eskaleak, herritik kanpo botaten zituen eta bardin egiten eben abere batzuekaz, berbarako txarriakaz. Herriak zarratuta eukiteak ...

Okelea

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Jan edanak
Okelearen koipearen gehiengoa saturatua edo osasunerako arriskutsuagoa da; dana dala, okela klase batzuk aberatsak dira koipe insaturatuetan eta horreek osasunerako askosaz hobeak dira. Okeleak kolesterola be badauka. Mineralei jagokenez, okelea burdinean da aberatsa eta gainera okelearen burdin mueta gure gorputzak oso ondo absorbidu eta erabili leike (landareena baino hobeto). Zinkean be aberatsa da okelea. Bitaminen artean, B taldeko bitaminak aitatu behar doguz: niazina, B1, B2 eta batez be B12 bitamina. B12 edo zianokobalaminaren bakotasunak anemia megaloblastikoa eta trastornu neurologikoak sortarazoten ...

Hauteskunde-azokea

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Dana dala, ez daigun pentsau botoak erostea gauza erraza zanik. Erosketeak zailtasunak be bazituan eta ondo antolatu beharra egoan. Horretarako, hautagaiek talde bereziak edo batzordeak sortzen zituen. Talde horreen eginbeharra, hautesleak ahalik eta ondoen ezagutzea zan euren botoa zelan eskuratu hobeto jakiteko, berbarako, sendi-loturak erabiliz edo ondo ezagutzea zeintzuk ziran botoa emoteko gaitasuna ebenen beharrizak (beharra, dirua, janaria) behin horreen barri izan ostean, botoen ordezko eskaintzea egiteko. Zeregin hori betetako batzordeek herri edo auzo bakotxean ordezkariak izentetan zituen. Ordezkari horreek ...

'Indianoak' espedizinoa

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Euskaldunak munduan
Kanadako gobernuak makailaoaren arrantzea galarazo dau dekretu bidez Gehiegizko eta neurriz kanpoko arrantzearen eta azken aldian makailaoaren habitat edo bizilekuan izandako aldaketen eraginez, makailaoaren biziraupena bermatzeko hartu dau erabagia Kanadako Gobernuak eta aurrerantzean, arrantzarako kupo oso txikia egongo da, gehienbat ikerketa asmoetarako. Era horretara, Kanada sortu aurretik be euskal arrantzaleen beharleku eta bizileku izan diran Ternuako kostaldea eta makailaoaren arrantzea denporaldi luzerako galdu dira, adituen esanetan, urte asko pasauko dira makailaoaren arrantzea barriro baimentzeko. Gaiaren harian, hona hemen 1497ko pasadizu ...

NABOren web gune barria

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Euskaldunak munduan

Perretxiko-nahaskia

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Ezetan hasi aurretik, oso garrantzitsua izango da trapu busti edo umel bategaz, pazientzia eta kontu handiz perretxikoak ondo garbitzea. Hurrengo pausuan, zartaginean ipiniko doguz oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza; kolorea hartzen hasten danean, perretxikoak botako doguz eta gatza norberaren gustora. Perretxikoak ur ugari dauka barruan eta ur hori kentzea izango da hurrengo beharra; ebaporazinoaren bitartez lortuko dogu hori eta onena, zartagina tapau barik eta su motelean egitea da. Bien bitartean arrautzak apur bat irabiatuko doguz, apurtu besterik ez ...

Labayru Hiztegia, Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik (euskera-gaztelania)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Kulturea
Adolfo Arejitaren (Zuzendaria) gogoetak: - 'Etxekoa goraldu auzokoa onartuz' Gure zuzendari Ander Manterolak ahotik atara eban esaldi polit hori Labayru Hiztegia (LH) Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian aurkeztu zan egunean, gure lanaren izakerea eta sustraia argiro erakutsi guran. LHak euskera osoa hartzen dau, euskalki eta tradizino idatzi guztietako lexiko-ondarea batu eta landu dau. Baina ahalegin apartekoa egin dau sartaldeko geure euskerea, bizkai euskerea ahalik eta gehien jasoteko. 'Etxekoa goraldu', ze bizkaieradunok geure berbetearen eretxi txarrak galdu gaitu eta geureaz harrotu beharrizan handia ...

BAR (Bilbao Accion Rock)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Musikea

Bizkaiko harrobia

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Bertsolaritzea
Arabako Txapelketea Araban, eskolartekoaz ganera, nagusien mailakoa be martxan dago. Arabako Txapelketea Bizkaikotik bereiztu zanetik urtero jokatzen da sasoi honetan. Kanporaketen ostean finalaurrekoetan dira honezkero. Maiatzaren 10ean izan zan lehenengoa, Legution, eta Asier Otamendik lortu eban puntu gehien eta finalerako txartel zuzena; Oihane Perea eta Ruben Sanchez geratu ziran bigarren eta hirugarren. Maiatzaren 17an Amurrion jokatu zan bigarren finalaurrea; Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Zigor Enbeita, Alberto Martinez eta Irati Anda izan ziran aurrez aurre eta ...

The Matrix Reloaded, ikuskizuna pantailaratzeko prest

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Zinemea
Matrix filma eta ganerako produktuak Edozelan be, Reloaded eta Revolution ez dira izango produktu honen emoitza bakarrak; izan be, datorren urtearen hasikeran DVDan pantailaratuko jaku Matrix-en unibersoan girotutako kontakizun laburrek osotzen daben Animatrix animazino-film japoniarra. Ganera, daborduko Matrix-en ganeko bideo joko barri bat be aurkeztu dabe eta, jakin ahal izan dogunez, The Matrix Reloaded estreineteagaz batera jarriko da salgai. Dana dala, idazki txiki hau zuen jakingurea asetzeko adinakoa izan ez bada, The Matrix-en web orri ofizialetik osteratxu bat egin eta ...

Hoax (Sareko guzurrak)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   sarean
Hoax mezuen sailkapena 1.- Hondamendia edo zoritxarraren barri helarazoten deuskuenak: birus biologikoak, gaixotasun oso larriak, izurrite edo antzerakoak dira honeen gai nagusia. Iturrri 'ofizialak' adierazoten dira. 2.- Birus informatikoei buruzkoak: hauxe da gehien zabalduta dagoana. Tono guztiz alarmistea erabilten dabe. Sarritan barriaren iturburu moduan birus informatikoen kontrako enpresak aitatzen dira, McAfee edo Pandasoftware lako enpresak, baina birus barri horren informazinoa lortu gura izan ezkero, enpresa horreen web orrialdeetan sartzea lakorik ez dago eta han ikusiko dogu mezu hori benetakoa dan ...

Komunean be Interneten nabegetako aukerea

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Udal hauteskundeak baino gehiago?

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   eretxia
Horrexegaitik, nik pentsetan dot esker abertzalearen zaleek baliodun botoa emon behar dabela hurrengo hauteskundeetan. Eta hauteskunde gauean hasita, normalizazino politikoaren alde agertu diranei sendo eskatu behar deutse botoemoile horreek aurrerantzako pausuak emon daiezala. Ez daitezela kudeaketa eta itxura hutsean geratu, izan be, horixe izango litzateke Alderdi Popularra gehien minduko leuken mobimentu politikoa. Unai Jauregi

Garagardaoa

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Jan edanak
Garagardao muetak Garagardao klase asko dagoz baina ezagunenak aitatuko deutsuedaz : - Lager: gehien edaten dana. Errubia arrunta, Pilsen izenagaz ezaguna. - Ale: garagardao hau tenperatura altuagoetan fermentetan da. Lurrin afrutatuak izaten dabez eta gusto nahasia. Erresuma Batuan asko edaten da. Holandan eta Belgikan asko edaten dira garagardao mueta honeek, legamia basatiekaz egindako garagardaoak izaten dira, txinparta gitxigaz; sarritan fruteagaz nahastetan dabe. - Gariagaz egindakoak: oso freskagarriak eta zuriagoak izaten dira. Bavieran egiten dabez gehienbat era honetakoak. - Stout: kolore iluneko garagardaoak. Gogorrak eta normalak ...

Belfast (II)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Bidaide
Zelan joan Ipar Irlandara eta datu interesgarriak Lehen be esan dogu: Ipar Irlandan karu dago bizimodua, gurean baino karuago. Lo egiteko eta eguneko jatorduak egiteko Euskal Herrian gastauko geunkenaren bikotxa kalkulau behar da. Irlandarako tour bereziak ez dira oso ugariak eta, beraz, egokiena norberaren kontura joatea da. Ostatu eskaintzea ez da oso zabala eta gela bikotxa 25 libra (40 euro) baino merkeagoko prezioan lortzea gatxa izango da. Bidaia egiteko, kotxez edo autobusez joatea aukera bat da baina Frantzia, Bretainia Handia ...

Sojeagaz preparautako produktu gehiago (II)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Jan edanak
Soja lezitinea Kimikearen ikuspuntutik, lezitinea soja garautik bereizitako fosfolipidoak dira. Lezitinak bai landareen eta bai animalien ehun askotan dagoz, berbarako arrautza gorringoan, garunetan eta giharretan, esnean, lekaleen garauetan (sojan batez be) eta landareen orio batzuetan. Lezitinearen propiedade garrantzitsuenak honeek dira: a) Koipearen digestinoa erraztu egiten dau, koipea emultsionau egiten dauelako eta modu horretan behazun edo urberdearen beharra erraztu. b) Elikagaien biskosidadea hobetu egiten dau, ahosabairako atseginagoa eginaz; horregaitik asko erabilten da elikagaien industrian pastelak, txokolateak eta bestelakoak preparetako. c) Antioxidatzaileak ...

Euskal Herria Zuzenean 2003

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Musikea
Aurtengo mezua: euskerearen eta euskal kulturearen kontrako erasoak salatzea Euskal Herria Zuzenean 2003 Jaialdiaren aurkezpenean, Piztu Alkarteak Egunkariaren zarratzea salatu eta sortuko dan egunkari barriari laguntza ekonomikoa emongo deutsiela aurreratu dau. Igazko jaialdiaren diru irabaziak ondoko talde edo alkarteetara bideratu dabez: jaialdiak lehenengo aldiz atzerriko alkarte bat lagundu dau: Maliko Bourem herriko emazteen alkartea hain zuzen be. Horrezaz ganera, Aldudarrak alkarteari be diru-laguntzinoa emon deutsie tokiko telebista proiektu bat aurrera atara ahal izateko. Nerurri txikiagoan baina ondokoak be lagunduko dabez ...