Euskaldunok munduan  IV. urtea // 159. zenbakia

Danetara, 36 euskal enpresa izango dira Hannovergo Azoka Industrialean


Bizkaie!

Danetara, 36 euskal enpresa (Bizkaiko 16, Gipuzkoako 15 eta Arabako bost) izango dira euren produktuak erakusten apirilaren 24tik 28ra bitartean Hannover uri alemaniarrean egingo dan Azoka Industrialean. Datorren asteko lehen bost egunetan, azoka alemaniarrean 65 herrialdetako 5.000 erakusle baino gehiago espero dira, bai eta 300.000 bisitari profesional be.

Alemanian izango dan euskal ordezkaritzako iturriek komunikatu batean jakinarazo dabenez, azokeak bederatzi atal desbardin izango ditu baina azpikontratazinoarena nabarmentzen da. Antolatu diran beste zortzi atalak, automatizazinoa, mikroteknologia, hodien teknologia, prozesu integratuak, barrikuntza eta I+G eta energia dira.

Aurreko urteetan legez, Fundigex Galdaketa Esportatzaileen Elkarteak antolatu dau parte-hartzea ICEXegaz (Kanpo Merkataritzako Institutu Espainiarra) batera. Euskal ordezkaritzan Bilboko Merkataritza Ganberak lagundu dau.

Azpikontratazino esparruan 12.000 enpresa espainiarrek egiten dabe lan eta urtean 15.000 miloe euroko fakturazinoa dabe. Estaduko langileen % 5,3 eta produkzinoaren % 9,5 Euskal Autonomia Erkidegoari jagoko.