Petrolioaren prezioak energiaren ganeko eztabaidea zabaldu behar dau
Halanda be, ez da horrenbesterako petrolioa hain karu egotea. Ondo ulertu esan dodana, irakurle. Krisialdi honen ondorioz, energia iturri alternatiboen ganean serio pentsetan hasi dira gobernu eta enpresaburuak. Haizea eta eguzkia erabilten dira gaur egun energia iturri bezela, baina ez dagoz behar dan moduan garatuta, orain arte lar karuak ziralako. Ikerketan ez da dirurik gastau ez ebalako merezidu petrolioa hain merkea izanda. Petrolioa karutzen danean, ostera, pizgarri ekonomikoa dago energia alternatiboen bidea jorratu eta garatzeko. Kotxeetarako be erregai alternatiboa zabaltzen hasia da gure artean: biodiesela, landareetatik ataratako erregaia. Kotxe hibridoak be saltzen hasi dira, hau da, era alternatiboan gasolinea edo elektrizidadea erabilten dabenak. Energia garbiagoak ez eze, merkeagoak izan daitekez alternatiboak.
Olatua eta urduritasuna aprobetxetan dabiz energia nuklearraren ganeko debatea barriro zabaldu gura dabenak. Merkeagoa da orain petrolioa baino, baina herritarren artean kontrako eretxia zabal dabil. Bada garaia energiaren ganeko debatea zabaltzeko gure artean. Ikerketa serioak behar dira iturri alternatiboak orain baino merkeagoak eta arruntagoak izan daitezan. Rodrigo Ratok berak esan barri dau petrolio merkearen sasoia amaitu dala. Horrek esan gura dau gure bizimoduari eutsi ahal izateko aldaketa serioak egin beharko dirala. Eta orain bitxikeria dana normala izan leiteke hemendik gitxira.
Iñaki Atxutegi
Nazinoarteko komunikabideetan pil-pilean dagoan arazoa eta ondorioak azaltzen jakuz. Iranek bonba nuklearra egin gura dau eta hainbat gobernu, batez be Estadu Batuetakoa oso artega dagoz bonbeak ingurualdea desorekatu egingo leukelako. Israel be bildurtuta ei dago orain arte izan dauen nagusitasun militarra bertan behera geratuko litzatekeelako. Mehatxu argiak dagoz: hegazkinek Iranen azpiegitura nuklerraren kontra eraso egitea ala ez eztabaidatzen dabiz. Horren ondorioz, petrolioren prezioa gora doa desegonkortasunagaitik.
Azken boladan ikusi dogu atxakia piloa atara dabezala petrolioren prezio igoerearen arrazoiak azaltzeko. Venezuelako egoerea, Txinaren gero eta petrolio eskari handiagoa, Irakeko gerrea, Nigeriako gobernu-krisialdiak, Errusiako egonkortasun ekonomiko eza… Hamaikatxu arrazoi eta ondorio bakarra: petrolioaren prezioa gora eta gora. Ezegonkortasun politiko eta ekonomikoaren ondorioak guk kontsumitzaileok sufriduten doguz.
Honeek lerrook idazten diran unean, 74 dolarretan dago petrolio kupelaren prezioa. Jente askok itaunduko deutso bere buruari petrolioaren prezioa ikusita zergaitik ez garan zulo ekonomikora joan. Gogoratu daigun azken berrogei urteotan petrolioren prezioa horrenbeste igon danean arazo ekonomiko larrietan sartzen zirala Sortaldeko ekonomiak. Erantzuna erraza da: zorionez, ez daukagu lehen besteko petrolio menpekotasunik. Horrxegaitik ez dauka oraingo igoereak horrenbesteko eraginik herri mailako ekonomiatan. Lehengo petrolio krisiak gogorragoak ziran oraingo ondorio ekonomikoak baino.
Edozein kasutan, argi esan behar da igoera honek ez daukala zentzu ekonomiko handiegirik. Petrolioa ez dago faltan merkatuetan. Oraingoz, behintzat, merkatuek eskatzen dabena saldu egiten dabe produktoreek. Beraz, petrolio faltarik ez dagoan bitartean, igoera horreen atzean espekulazino handia dagoala onartu behar da. Badagoz etekin ederrak atara dabezanak egoera horretatik: petrolioa produziduten daben herrialdeak, petrolioa saltzen daben konpainiak eta zergak kobretan dabezan gobernuak.