Pin Pan Pun: Sistemea arrakalatu
‘Kanta bakotxa egia bat da’
Esaldi biribil horregaz definidu dau Auok kanta bakotxa. Berak idatzi ditu letrak eta musika gehiena be berak eginda dago. ‘Kanta bakotxak gizartearen aspektu bat islatzen dau, gu islatzen gara bertan. Kantak sistema honen ispilu dira eta hortik dator izenburua’, zehaztu dau Auok. Ganera, diskoan, kanta bakotxaren ondoan irudi bat agertzen da mezua hobeto ulertarazoteko. Irudiok Auok berak egindakoak dira.
Kontzertuak
Daborduko hasita dagoz diskoaren aurkezpen-kontzertuakaz eta pasa dan zapatuan Iruñean izan ziran. Aurrerantzean, honako lekuetan joko dau PIN PAN PUN taldeak:
- Maiatzak 5, Zaldibiko gaztetxean.
- Maiatzak 6, Orduñako gaztetxean.
- Maiatzak 19, Donostiako Atabal aretoan.
- Maiatzak 20, Hazparrenen.
- Maiatzak 23, Laudioko Sorgine aretoan.
- Maiatzak 26, Bakaikun (Sakana), Gazte Egunean.
- Maiatzak 27, Tuteran.
- Bagilak 9, Markinako Kultur Etxean.
- Bagilak 15, Bilboko Kafe Antzokian.
- Bagilak 17, Gasteizen, Araba Euskarazen.
Ganera, maiatzaren 12an eta 13an Gusa Etsaiak taldeko kideari laguntzinoa erakusteko Durangon antolatutako jaian be izango dira antolatzaile legez eta aurrerantzean, uda sasoian, Euskal Herriko herri askotan joko dabe.
Bizkaie!
Band izena galdu eta Pin Pan Pun huts-hutsean izatera pasau da Lea Artibaiko talde ezaguna, Auoren gidaritzapean. Oraingoan, disko barri bategaz jatorkuz: Sistema Arrakalatu. ‘Barruko musikea atarateko momentua izan da eta gure bizitzako diskoa dala esan daiteke’, dino Auok. Txus gitarreak zerikusia izan dau aldaketa horretan, izan be, ondarrutarraren estiloak kanten norabide gogorra finkatu dau eta hard-corea, metala eta punka dira nagusi. Bestalde, taldekide kopuruak be eragina izan dau, taula ganean hamaika izatetik bost izatera pasau diralako.
Taldea 2003an sortu zan eta orduan danetarik egiten eben, taldekideen ezaugarriak be oso desbardinak ziralako. Urte horretako apirilean ‘Lehenengo bolumena’ lana kaleratu zan eta abenduan ‘Bigarren bolumena’. 2004an, ‘Del otro lado del Mundo’ diskoa atara eben Mexikoko diskoetxe bategaz eta mundu osoan zehar egin eben birea. Hurrengo urtean, ‘Kuba-Mexico Rock Tour’04’ atara eben, ‘Rockaren Biktimak’ singleagaz batera.