Berria egunkaria eta webgunea barriztau ditue

Bizkaie! 2006-05-11 02:00

Aurkezpen ofiziala atzo egin eben Bilboko Kafe Antzokian eta emoitzak gaur ikus daitekez, kioskoetan edota Interneten.

Euskerazko komunikazino eremu urria zabaltzea eta aberastea da Euskerazko Komunikazino Taldearen (EKT) helburua eta, erronka horri eutsiz, Berria egunkariaren eta webgunearen edizino barriztuak jatorkuz gaur.

Aurrerantzean, Berriak hiru sail handi izango ditu: Harian, Kirola eta Plaza. Informazino propioek ahalik eta leku gehien izatea gura dau Martxelo Otamendi zuzendariak.


Berria.info

Webgunea be barrituta dator (www.berria.info). Bertan, itxurea aldatzeaz gan, 'informazinoa errazago helarazoteko diseinua egin dogu' , zehaztu eban Otamendik atzo egindako aurkezpenean. Tartean, blogek be lekutxua hartu dabe eta Laura Mintegi, Urtzi Urkizu edota Txuma Murugarrenek, berbarako, euren gunea izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu