Zinea  IV. urtea // 159. zenbakia

Lucky number Slevin


Lucky number Slevin filmeko gidoilari eta zuzendariak puzzle modura osoturiko istorio hau erabili dabe ikus-entzuleei ezuste handia emoteko, zinema aretora bertaraturiko guztiak lanpetuegi egongo dira-eta buru-hausgarri argi honen pieza guztiak euren lekuan sartzen; izan be, pelikuleak sortu eragiten dauen interes guztia oinarritzen da ikus-entzuleek film honen istorioaren ganean daukien informazino neurtuan.

Ganera, pelikula honen gidoia ona da, antzezle taldea bikaina eta diseinu artistikoa jasekoa eta ausarta. Josh Hartnett-ek aktoreakan imini dau thriller honen protagonismoaren zati handi bat, baina pantaila handiaz bestaldean dagozanak atezuan eta artega parauko dira protagonistearen nortasunaren ganean dagozan duda handiak dirala eta: alkarren kontra diharduen talde mafioso bik pentsetan dabe Slevin gaztea dirua zor deutsen Nick jokalari sutsua dala; horrek persekuzino ikusgarria sortu eragingo dau.

Unekada batzuetan Tarantinoren 'Pulp Fiction' filmaren egitura bizkor eta nahasgarrian oinarritu dirala emoten dau, baina honako honetan estiloa askoz be fin, erakargarri eta dotoreagoa da. Gozetako moduko pelikula interesgarria, benetan.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Paul McGuigan.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 110 minutu.
- Antzezleak: Josh Hartnett (Slevin), Bruce Willis (Goodkat), Morgan Freeman (Nagusia), Ben Kingsley (Errabinoa), Lucy Liu (Lindsey), Michael Rubenfeld (Yitzchok), Peter Outerbridge (Dumbrowski), Stanley Tucci (Brikowski), Kevin Chamberlin (Marty), Dorian Missick (Elvis), Mykelti Williamson (Sloe).
- Gidoia: Jason Smilovic.
- Argazkia: Peter Sova.
- Muntaia: Andrew Hulme.