Musikea  IV. urtea // 159. zenbakia

Joseba Gotzon Catalunyan eta Italian


Bizkaie!

Joseba Gotzon kantautoreak, Lleidako Bellpuig herriko Armengol Antzokian kontzertu bat eskaini eban Sant Jordi jai egitarauaren barruan; apirilaren 22ko kontzertu horretan, Catalunyako Kaulakau taldeak be parte hartu eban.

Hortik aurrera, apirilaren 28 eta 29an Italiara abiatuko da eta Veronan eta Erroman kontzertu bi emongo ditu. Veronakoa Associazione Culturale La Fontanak antolatu dau eta Erromakoa Associazione Cultural Euskarak.

Portugaleteko kantautoreak, Mario Angel Marrodán olerkariaren omenez grabautako 'Fotopoemak' izeneko bere azken laneko abestiak eta urrian argitaratuko dauen disko barriko kanta batzuk kantauko ditu bai Catalunyan eta bai Italian be.

Joseba Gotzonen disko barriaren bira ofiziala Lleidako Cafe del Escorxador-en hasiko da urriaren 6an.