Euskadi – Honduras: ganoraz emon ez zan pausua
Honen ostean, ganerakoa ez da horren garrantzitsua. Bertoko batzuk txistuka eta ohiuka hasi ziran Lehendakaria sartu zanean eta Eusko Abendaren Ereserkia entzun zanean. Horrenbesteko edukazinoagaz jokatu eben askok txaloak jo ebezan ETAko presoen senideak partidua jokatu baino arinago zelaira urten ziranean eta ez dot uste nik inork keinu edo berba txarrik izan ebanik euren aurrean. Errespetu eta estilo kontua, duda barik.
Estilo kontua da, beste alde batetik, aurtengo Kilometroak jaialdiaren lagun koadrileari jazotakoa. Jaia hasi eta segiduan, gazte talde bat urten zan zelaira euskerearen aldeko jaia iragarteko. Bitxia eta polita izan zan gazteek osotutako koadrilea ikustea, txapela buruan eta tanborrak joten. Ikusgarriena hankapaluen ganean ebilen.
Zelaiari buelta osoa emon eta gero, izen biribilak daukazan zaleen aurrean geratu ziran musikea joten. Zaleek bengala handiak biztu ebezan. Dana kolore gorriz bete zan. Baina bengalak agortu orduko, zelaira bota ebezan, gazte koadrilea egoan lekura hain zuzen be. Honeek hanka egin behar izan eben. Inguruko batzuek barre eta guzti egin eben "ikuskizunagaz", baina niri ez eustan ezelako graziarik egin. Ez dakit nik, akaso lar serioa edo lar zaharra naz; ez dakit ba!
Partiduaren emoitzeak ez dauka garrantziriak, baina nire ustez, Legeak bakarrik ez dau errealidadera ekarriko selekzinoaren aldarrikapena. Guk geuk be sinistu egin behar dogu geure selekzinoan, gogoan izanda begi guztiak dagozala geuri begira holako ospakizunetan eta, egindakoa, ondo ala txarto, garrantzitsua dala, bai etxe barrukoak zein etxe kanpokoak konbenziduteko. Eta ez dakit nik lehenengo pausu modura ez ete dan bizkaitarkeri galanta izango behin betiko partiduak San Mamesean jokatzea!
Iñaki Atxutegi
Azken bolada honetan jazoera ugari eta hunkigarriak bizi izan dira euskal gizartean. Sarritan entzun izan dogu politikeak ez dauala herritarren atentzinoa erakarten, baina orain aste bi Eusko Legebiltzarrean jazotakoak hautsak harrotzen dauz oraindino. Horrexegaitik pasau da ia komentario barik Euskal futbol selekzinoak jokatutako partidua. Nire ustez, hor bizi nebanak lerro pare bat merezidu dauz.
Lehenengo biderrez joan nintzan euskal selekzinoa ikusten Anoetara. Hamaikatxu biderrez daukat telebistaz ikusita San Mameseko giroa, harmailak leporaino beteta eta ofizialtasuna aldarrikatzen. Pozik joan nintzan Donostiaraino, batez be, Euskal Estatutu Politikoaren botazinoaren bezperea zalako.
Baten batek pentsauko dau gauza batek ez daukala besteagaz zerikusirik. Hara, gogora daigun Estatutu Politikoaren egitasmoan, besteak beste, kirol selekzinoen ofizialtasuna aldarrikatzen zala, hain zuzen be, Gabonetako neurketetan aldarrikatutako eskaera bera. Nire ustez, Anoetan bai bata eta bai bestea be defendiduten ziran.
Egia autortu behar dot. Ez neban partidua oso gustura ikusi. Ez zan izan hotz egiten ebalako edo lagun koadrileagaz ondo moldatzen ez nazalako. Holako partiduetan harmailak erdi hutsik ikusteak desanimau egiten nabe.