2005eko estreinaldirik gogokoenak
Antzezleen kasuan, Johnny Depp ikusi ahal izango dogu, Peter Pan-en egilearen bizitzearen ganeko filmean. Naomi Watts-ek eta Adrian Brody-ek “King Kong” bati egin beharko deutsie aurre. Nicole Kidman “thriller” politiko batean agertuko da Seann Penn-egaz batera. Brad Pitt eta Angelina Jolie pantailaz jaubetuko dira espien inguruko “Mr. eta Mrs Smith” pelikulan.
Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jones barriro agertuko dira “El zorro” istorioaren bigarren film batean. Jude Law pare bat melodrama erromantikotan ikusi ahal izango dogu. Superheroiak be pantaila handitik igaroko dira eta azkenik jakin ahal izango dogu zein dan Batman-en jatorria, “Batman Begins” pelikulan.
Euskal zuzendarien kasuan, zazpi urte igaro eta gero, Juanma Bajo Ulloa gasteiztarra “Frágil” fabula erromatikoari esker bueltauko da zine aretoetara eta Armendarizek Atxagaren libururik ospetsuenaren ganean egindako lana ikusiko dogu.
Umeek aukera mordoa eukiko dabe zineaz gozetako, kasu baterako “Cars” (“Ikusgarritarrak” filmearen egileena), “Madagascar” (“Shrek” egin zan lantegi berekoa) edo “'Robots” (“Izotzaroa” filmeko taldearena). Eta Gabonetan beste Harry Potter bat. Esandakoa, 2005 be zinez beteriko urtea izango da.
Ondo etorri 2005era, superprodukzino, superrizar eta superheroiz betetako urtera. Hasteko, Leonardo DiCaprio ostera be ikusteko aukerea eukiko dogu, Martin Scorseseren aginduetara, Howard Hughes aberats eszentrikoarena eginez.
Orlando Bloom gurutzadetako soldadu modura ikusi ahal izango dogu Ridley Scott-ek filmautako istorio epiko batean. Egia esan, datozen hileetan istoriorik gehienak gerrearen ingurukoak izango dira. Batetik, “Team América” ikusgai izango dogu, “South Park” arrakastatsuaren sortzaileen txotxongiloek antzeztuta. Bestetik, “Sith-en mendekua”; hirugarren ale honetan jakin ahal izango dogu Anakin zergaitik bihurtuko dan Darth Vader. Azkenik, “Munduetako Gerrea”, Steven Spielberg-ek Tom Cruise-ren laguntzinoagaz botatako azken hordagoa. Horreez ganera, “Daga hegalarien etxea” edo “Tigrea eta Herensugea” be izango dira pantailetan.