Euskaldunok munduan  IV. urtea // 92. zenbakia

Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoaren egitasmo barriak Pakistanen


Orain urte batzuk Felix eta Alberto Iñurrategi anaiek, Jose Carlos Tamayo eta Jon Lazkano euskal mendizaleakaz batera zazpi mila metrora baino gehiagora igon eben, eta sari legez Gipuzkoako Foru Aldundiak diru apur bat emon eutsen. Mendizaleek diru hori Machulu herriaren premina gorriak arintzeko erabili eben. Ordutik, egitasmo ugari jarri dabez martxan, mendi eskolea tartean, eta orain be beste hainbat proiektu dagoz martxan jarteko prest, beti be nekazaritzeagaz eta lurrak lantzeko behar dabezan azpiegiturakaz lotuta.

Euren proiektuen barri emoteko eta jenteari Karakorum mendi multzoaren (Pakistanen eta Txinako Xinjian eskualdearen arteko muga naturala) inguruko parajeak ezagutarazoteko, egunotan BBK kultur gelan erakusketa bat egon da ikusgai. Bertan, argazkiei eta bideo-emonaldiei esker Fundazinoaren proiektuen barri emon dabe.

Bizkaie!

Pasa dan urtean zabaldu eben Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoaren egitasmo nagusiaren bigarren atala: Pakistango Machulu herriaren goiko aldera errekatik ura eroateko bonbeaketa-sistemea.

Siketa sasoiak oso normalak izaten dira Pakistango leku horreetan. Horregaitik erabagi eban Fundazinoak ureztapen-sistemea eregitea, eta bide batez Felix Iñurrategi euskal mendizalearen heriotzearen laugarren urteurrena gogoratu.

Orain, behin ureztatze-sistemea martxan jarrita, Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoak eta BBK-k Pakistango eremu horretan beste hainbat ekimen abiarazoteko konpromisoa hartu dabe.