Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketea: finalistak

Bizkaie! 2006-05-24 02:00   Musikea

Lehenengo, Metal kategoriaren finala izango da, bagilaren 7an. Ostean, bagilaren 8an, Pop/Rock kategorian irabazi dauen taldearen izena jakingo dogu.

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen hamazortzigarren edizinoa amaitzear dago eta daborduko bagakiguz Pop/Rock eta Metal kategorietako finalistak, hiru bakotxean. Lehenengo, Metal kategoriaren finala izango da, bagilaren 7an. Ostean, bagilaren 8an, Pop/Rock kategorian irabazi dauen taldearen izena jakingo dogu.


Metal kategorian finalistak

NANCY HOLE: laukote madrildarra. Hard rock musikea egiten dabe eta abeslariaren ahotsak 70 eta 80ko hamarkadetako musikea gogorarazoten deusku.

NUNNERY: Bartzelonako boskotea. Hardcore gogorra egiten dabe baina tartean melodiak be lekutxua hartzen dau.

SKITSOY: lau taldekideak belgiarrak dira. Franky Divd abeslariaren ahotsagaz, metal alternatiboa eskaintzen dabe.


Pop/Rock kategorian finalistak

MENDETZ (Bartzelona): The Faints edota Franz Ferdinand banden rocka darabile, Human League-ren eskutik 80ko musikearen ikutua ahaztu barik.

THE MAJESTICS: Dave Hernandez eta Jose Bonham dira taldekide nagusiak. Hernandez Londreseko hainbat bandatan ibilitakoa da eta Bonham galiziarra, musikoa izateaz gan, Deluxe, Elephant Band edota Ultracuerpos lako taldeen produtorea izan da. Ahotsa oso garrantzitsua da talde honetan.

YAKUZI: Sal talde durangarra desegin ostean, Gustavo Gallegok Yakuzi sortu eban. Ostean, antxinako bandako kideak batu jakozan taldeari. Bandearen nortasunean rockak zeresan handia dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu