Gobernuak antxinako jaubeari bueltauko deutso Drakularen gaztelu ospetsua
2006-05-24 02:00Errumaniako Gobernuak Drakularen elezaharra inspirau eban gaztelu ospetsua bueltauko deutso bere antxinako jaubeari, komunistek konfiskau ebenetik 60 urte pasau diranean, Adrian Iorgulescu Kultura ministroak jakinarazo dauenez.
Errumaniako Gobernuak Drakularen elezaharra inspirau eban gaztelu ospetsua bueltauko deutso bere antxinako jaubeari, komunistek konfiskau ebenetik 60 urte pasau diranean, Adrian Iorgulescu Kultura ministroak jakinarazo dauenez.
Gaztelua itzultzeko ekitaldia datorren bariku eguerdian izango da gaztelu-museoaren 14. urteurrenaren ospakizunean. Gaztelua 19,6 miloe eurotan dago baloratua; Maria erreginarena zan, eta honek bere alaba Ileana printzeseari itxi eutson oinordetzan 1938an. Komunistek 1948an konfiskau eta gaztelua egoera txarrean itxi eben.
Dominic Van Hapsburg New Yorkeko arkitektoak zaharbarritu eban; arkitekto estadubatuarra be zeremonian egongo da. 'Gazteluan ezin izango da barriztapenik egin hiru urteko epean' , adierazo dau Iorgulescuk.
Gaztelua zaharbarritzeko lanak 1980ko hamarkadearen azken urteetan hasi ziran eta, zati baten, 1993an amaitu. Gaur egun, Errumaniako helmuga turistiko nagusienetakoa da gaztelua.
Drakularen gaztelua legez ezagutzen dan Bran gaztelua ez zan inoiz Bram Stokerren 'Dracula' eleberria inspirau eban Vlad printzearena izan. Halan da be, Erdi Aroan gotorlekua bisitau ebala uste da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!