Euskaldunok munduan  IV. urtea // 96. zenbakia

Gamesak 96 aerosorgailu saldu ditu Txinan


Bizkaie!

Gamesa Eolica enpresa gasteiztarrak kontratu barri bi lortu ditu Txinako konpainia bigaz, 40 miloe eurotan 94 aerosorgailu saltzeko. Gasteizko enpresearen esanetan, kontratu horreek Gamesa Eolica Txinan indartzea ekarri dabe eta bertan erreferentzia-enpresa bihurtzea.

Aerosorgailuak "Gamesa G58" modelokoak dira, 850 kilowattekoak. Aerosorgailu guztietatik, 36 Fujian probintzian dagoan Datang Corporation enpresearen Datang Zhangpu Liuao parke eolikorako dira. Beste 58 Jilin probintziako Huaneng New Energy & Environment Protection konpainiaren Jilin Huaneng Taobei parke eolikoari saldu deutsiez.

Muntaia-lanak 2005eko bigarren hiruhilekoan hasiko dira. Kontratuaren arabera, Gamesak aerosorgailuak torre barik salduko deutsez Txinako enpresei eta gero martxan jartea ikuskatuko dau.

Konpainiak 217,5 megawatt ditu Txinan daborduko lehendik jarritako edo 2005ean jarriko dituan aerosorgailuetan. Kopuru horren arabera, Gamesa Eolicak jarritako potentziaren araberako % 30 baino gehiagoko merkatu-kuotak lortuko ditu Txinan 2004 eta 2005 urteetan.