Miarritze eta Baiona
2003-12-01 00:00 Bidaide
Leku ederrak
Erosketak egiteko be leku ona da Iparraldea eta, gaur egun, orain urte batzuetako mauka edo parebako aukerak topauko ez badoguz be, antojuren bat edo beste topetea leitekeana da. Berbarako, Lapurdiko Uriburuan historia eta erakarpen bereziko txokoak dagoz eta leku askotan Europako txokolaterik onena probau eta erosi zeinkie.
Jaietatik kanpo, Miarritzen zein Baionan barriketarako zein deskantsurako zenbat-gura terraza dagoz, Miarritzen itsasoa begibistan daukazuela ganera eta Baionan katedraleko torreen gerizpean.
Turismo kulturala gustau ezkero, Baionan hiru museo interesgarri dagoz: euskal ...
Peru: irribarrea eta negarra
2003-12-01 00:00 Euskaldunak munduanAmazonas
Autobusa hartu dogu Amazonasera joateko: hogeita lau orduko jesarraldia, baina ailegau arte bentanaren bestaldetik agerten jatzuna gozeteaz ganera, badago zer eginik: bideoak ikusi, bingoan jokatu eta eskaintzen daben afaria eta bazkaria jan. Ez da gitxi. Goizean autobusak geldialditxua egin dau armozua jateko: arroza eta okelea, gogorregia ohituta ez dagoan batentzat. Frutea jan dogu.
Limatik Amazonasera bidean asko aldatzen da paisajea. Limako inguruak siku-sikuak dira, ez dago ia berderik. Dana da harria, harea eta arbola solteren bat. Iparraldera zoazela, berdea ...
'…gure legea gorde...'
2003-12-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Aurrez aurreko giroa luzaroko kontua izan zan
Nafarrek eurenak egin zituen Iparragirrek sortutako Gernikako Arbolaren abestiko testua eta musikea. Bertan agertzen zan ondoen, euren ustez, foruen esangurea eta garrantzia. Abestiaren berbak itzuli be egin ziran erderara. Beste alde batetik, foruen alde eta Gamazoren kontra Iparragirreren abestiaren musikea aprobetxau eta beste berba batzuk asmau zituenak be agertu ziran.
Egoerea okerrera joiala ikusirik, Espainiako gobernuak Nafarroako diputaduak deitzea erabagi eban. Hasieran ez eben joan gura izan, baina azkenean, arazoari konponbidea emoteko asmoagaz ...
Gose greban antzerkiaren alde
2003-12-01 00:00 KultureaUdalak Mira Antzokian saiorik ez programetearen arrazoia da, Pablo Zubikaraik esan ebanez, “aurrekonturik ez dagoala. Horixe da esaldi magikoa, eta kito. Esate baterako, Udalagaz gauza merke-merkeen gainean egin genduan berba, aurrekonturik apurtuko ez eutsien proiektu egingarrien gainean. Udan Kultura zinegotziagaz eta zuzendariagaz egon ginan, eta proposatu geuntsen euskerazko ikuskizunen bat hemen egin eitekeala, merkeago gainera. Baina erantzun euskuen ezetz: Gurutze Plazea komertzialagoa dala”. Izan be, Zubikaraik eskatzen dauena programazinoaren ohiko lekuak zabaltzea da, Gurutze Plazako San Migel Parrokiaren esku dagoan ...
Zein da neurria?
2003-12-01 00:00 Jan edanakAurrean adierazotakoa gorabehera, egunean pare bat basokadatxu ardao edanda ez dogu ezelako kalterik igarriko eta gorputzerako ona be izan daiteke; hori bai, kontuan euki pare bat basokadako neurria egun osorako neurria dala eta beti be jatekoagaz batera hartzea dala egokiena, izan be, alkoholdun edariak jatekoagaz batera hartu ezkero, gure gorputzak hobeto metabolizauko dauelako alkohola. Ardaoa neurriz edan ezkero digestinoa egiten lagunduko deutsue, batez be, azido gastrikoen jariaketeagaitik eta bihotzekoak joteko arriskua be txikiagoa izan daiteke.
Kontuak kontu, badakizue gabon jai ...
Michael Jackson: herri musikearen ikono
2003-12-01 00:00 MusikeaAzken egunotako pop munduko izar zuri-baltzaren inguruko saltsa hau guztia ez ete da izango AEBetako gobernuaren estrategiaren bat lar zabaltzea interesetan ez jakozan gai asko isilarazoteko?.
Michael Jackson eta bere mundua kolokan dagoz eta asko izan dira munduan zehar Jacksoni babesa eta alkartasun mezuak helarazo deutsiezanak. Pentsetan hasi ezkero, zenbatetan egin dogu dantzan eta gustora dagoeneko klasiko bihurtu diran “Black or White” edota “Thriller” moduko abestiekaz?.
Halan da guztiz be, beti iruditu izan jat persona bitxia, 'ilun' edo 'arraro' puntu ...
Asier Serrano: 'Ez dago gerrarik bako bakerik'
2003-12-01 00:00 Musikea5. Oso oker ez bagagoz, diskoko kantuetako berbak Euskal Herritik kanpo idatzi zenduzan. Zergaitik?
Lantzean behin behar izaten dot bai betiko girotik hanka egitea; disko honetako kantuak Kanadan idatzi nebazan. Urruntasunak maite dozunaren beste ikuspegi bat eskaintzen deutsu, urruntasunak dakarren hoztasunak gerora berotasuna emoten dau maite dozuzanak hur daukazuzanean.
6. Diskoaren grabazinoan Ander Izeta, Antxon Sarasua, Alberto Garzia eta Josu Monge izan dozuz lagun. Urtarrilean egingo dozuezan diskoaren aurkezpen kontzertuetan taldekide guztiek parte hartuko dabe?
Bai, danak egongo dira nigaz ...
Joseba Iriondo: 'Gizakiak badauka egoera larrienei be normal etxurea emoteko jokerea'
2003-12-01 00:00 BarriketanEuskal kirolariak Bogotako umeen alde
2003-12-01 00:00 txutxu-mutxuanEkintza solidario honegaz kolaborau gura izan ezkero, hona hemen bideak:
- Elorrioko denda batzuetan 5 eurotan salgai egongo diran sarrerak erostea.
- '0 lerroko' sarrerak erostea Elorrion bertan.
- Elorriotik kanpo '0 lerroko' sarrerak erostea 5 euro sartuz BBKko kontu honetan: 2095- 0038-50-9105523444
- Kainabera@kzgunea.net helbidera alkartasun e-maila bialtzea.
Bizkaie!
Ondorioak eta jarraibideak
2003-12-01 00:00 Euskerea berbagaiKontuak kontu, azpiegiturek, hiztunek, hizkuntzea erabili ahal izateko, geroz eta zabalagoak diran erabilera eremuak behar dabez. Erabilteko aukerarik ezean, dakizun hizkuntza gaitasunean atzera ez besterik egiteko txartelen jaube izango zarelako. Beraz, egun zein hurreko etorkizuneko hizkuntza politikeak euskal hiztunei albait aukera gehien zabaltzen ez eze, euskerea belaunaldi batetik bestera igaro ahal izateko, funtsezkoak diran erabilera eremuak indartzen be berebiziko ahalegina egin beharko dau.
Eta euskalgintzeak? Bada, besteak beste, euskerearen ez alde ez kontra eta kontra azaltzen diranen kopuruak kontuan, herritarrak ...
Mystic River
2003-12-01 00:00 Zinemea
Clint Eastwood barriro be itzuli da kamera osteko beharrera eta atzera be erakutsi deusku zuzendari modura dituan talentua eta sena. 'Mystic River' indarkeriaren gaia ezin hobeto jorratzen dauen film tragiko, ilun eta ezkorra da.
Pelikula hau laberinto baten antzera garatzen da; hiru pertsonaia nagusiak izakera korapilatsukoak dira, nortasun horreen ardatzak argiak dirala: bakardadea, mendekurako pasinoa eta iraganeko traumetan finkatutako zoramen ukutua.
Hiruren bitartez, filmak zentzunez egiten deusku berba giza izakerearen aldrebeskeria eta konplexutasunaren ganean. Ezin hobeto islatzen ditu giza jokabidearen ...
Rafa Rueda. 'Kea'. (Metak 2003)
2003-12-01 00:00 Musikea
Kontuak kontu, Coldplay, Jeff Buckley, Doves edota Manic Street Preachers gogoko dituan edonork gustoko izango dau Rafaren diskoa. Musikari moduan, Borja Barrueta baterian, David Gonzalez baxuan eta Joakin G. Pikaza kitarrajole lanetan ibili dira. Jonan Ordorikaren ardurea izan da produkzinoa Rafa Ruedagaz beragaz. Beste alde batetik, Ruper Ordorikaren kolaborazinoa be azpimarratzekoa da diskoan.
Labur baina argi esateko pare bat gauzatxu: disko ederra, fina, mamitsua; diskoko 10 kantuetan izkutuko gauza asko topauko dozuez. Azkenik, gogoratu abenduaren 13an Altzako Kultur Etxean, 18an ...
The human stain
2003-12-01 00:00 Zinemea
Film honek unibersidadeko irakasle heldu baten istorioa kontetan deusku; Coleman Silk irakasle eta profesional bikaina da, baina jubiletan behartuko dabe Estadu Batuetan Clinton eta Lewinsky-ren arteko eskandaluak sortu eragindako kontserbadorismo eta paranoiaren ondorioz. Alabaina, filmean agiri dan ingurumari hori ez da apaingarri hutsa, pelikulea guzur eta itxurakerien gaiaren inguruan bilbatzen dalako.
Emaztea hil eta gero, Coleman Silk akademiko bikaina hartu-emonetan hasiko da askoz gazteagoa eta heziketa nahiz gizarte maila apalagoko andre bategaz; bien arteko lokarria apurka-apurka argitzen joango dan iragan ...
Kulturearen altxorra: liburuen magia
2003-12-01 00:00 Begi betegarriNew Yorkeko jai lasaiak
2003-12-01 00:00 txutxu-mutxuanEzkondubakoen jaiak?
Jai lasaiak zabaltzen joan eta New Yorketik Washingtonera egin dabe salto eta, antza danez, Floridan be laster oratuko deutsie ideia barri honi. Pekinen be pare bat egin dira, eta, antolatzaileek dinoen lez, txinatar batzuk euren ingelesa hobetzeko asmotan joan ziran, jaietan atzerritar mordoa egoalako. Baina, ospakizun honeetara joandako jenterik gehiena ez egoan ezkonduta eta, azkenean, interes handiagoa azaldu eben alkar ezagutu eta ligetako, doaneko eskolea lortzeko baino.
Eta Txinan sortutako itauna ospakizun honeen arrakastearen giltzea izan daiteke. Jaiok ...
Iturgaiz musikaria
2003-12-01 00:00 eretxiaEz naz ni izango popularren defendatzailea, baina onartu behar da Euskal Herrian bizi dogun egoereak ez dauela laguntzen maila oneko politiko konstituzionalistak sortuarazoten. Preparazino eskasa, berba egiteko erreztasunik eza eta diskurso sinple baino sinpleagoa agertu izan dabe euskal politiko konstituzionalistek. Ez doguz ezustekoan hartu, beraz, hauteskundez hauteskunde Euskadin euki dabezan porrotak.
Euren gabeziak ikusita, ahalegindu izan dira Madriletik entzute handiko morroiak ekarten, bai zerrendaburu legez eta bai mitinetarako amu modura. Ahalegin horreek ez dira bape eragingarriak izan alderdi konstituzionalentzat. Katalunian ...
Sukaldari gazte onena: Iñigo Elorriaga
2003-12-01 00:00 Jan edanak
Kontuak kontu, gu geurera. Amantala jantzi eta gaur postre bat preparauko dogu: ardao baltz gozotan egositako makatzak. Ganera, orain egun batzuk, kalean lagun bat aurrez-aurre topau neban eta kasualidadez makatzak eta ardao baltza erabilita egiten dan postrearen ganeko itaunak egin eustazan, kozina kontuagaz zerikusirik ez daben beste batzuen artean. Ekin daiotsegun.
Ardao baltz gozotan egositako makatzak
Osogaiak:
- Sei makatz.
- Urteko ardao baltza (gitxi gorabehera litro bat).
- Azukerea (500 gramo).
- Kanelea.
Zelan egin:
Kazula altu baten ardao baltza jarriko dogu irakiten ...
Durangora bai?
2003-12-01 00:00 BertsolaritzeaAZOKEA
Abendu hasikeran
nora egin alde?
Durangon badaukagu
nahiko nobedade
poeta, prosagile
bakarlari, talde…
Letraz eta musikaz
barriz egin dabe
zubi barri bat euskal
kulturaren alde
Horra egutegian
hiru egun gorri
Durangon berben eta
doinuen iturri
Besozabalik gagoz
ta ondo etorri!
Ez jako, ez, faltako
agertzen dan horri
zer erosi, zer entzun
ta zer irakurri
Aurten be musikoek
ez dabe hutsik egin
Serrano, Anari, Petti
eta Rueda fin
Karidadeko Benta
Ta Oskorri bardin
Laboa, Ordorika
eta Urdangarin
dana gura dauena ...
Elikadurea menopausian
2003-12-01 00:00 Jan edanakZelan edan geinke esnea D bitamina nahikoagaz baina gaixotasun kardiobaskularretarako arriskutsuak diran koipeak hartu barik?
Arazoari aurre egiteko, gaur egun esne gaingabetuei D bitamina gehitzen deutsie sarritan eta hori egin ezkero etiketan agertuko da derrigor. D bitaminan aberastutako esne gaingabetuak gomendauta dagoz. Beste esneki batzuk be (yogurrak) D bitaminan aberastuten dira.
Persona batzuei ez jakez esneki gaingabetuak askorik gustetan. Kasu horreetan, esne osoa hartzea onartu leiteke dietatik koipe saturatu eta kolesterol iturriak diran beste elikagaiak gehiago kenduta. Ez ahaztu gure ...
http://www.kondaira.com
2003-12-01 00:00 sarean
http://kondaira.com aldizkari elektronikoan historia gaien ganeko artikuluez ganera, historiaren irakaskuntzan erabilteko moduko testu, mapa eta bestelakoak topauko ditu erabiltzaileak. Horrezaz ganera, hartu-emonetarako zein gai desbardinen ganeko eztabaidak bideratzeko gune berezia dauka aldizkariak.
Aldizkari hau edozeinentzat izan daiteke interesgarria baina gehienbat historiako maisu, ikertzaile, ikasle zein historialari eta hiztoriazaleei zuzenduta dago.
Azken buruan, gogoratu www.kondaira.com aldizkaria UEUko Historia Sailak sortu dauela Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzinoari esker.
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1813
1814
1815
1816
1817
1818
1819
1820
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...