Mahastizaintza ekologikoa

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Jan edanak
Produktu ekologikoaren zigilua eta legalizazinoa lortzeko pausuak Pausuak bai mahastian, bai ardaoaren produkzinoan be emon behar dira. Mahastiari jagokonez, ondokoak kontuan hartzea komeniko da: Antxinako tratamentuak berreskuratu dira, horreei erabilpen mugak eta araudi barriak ezarriz. Gauzak holan, mahastizaintza ekologikoan, ezin daiteke ongarri artifizialik, ezta herbizidadik, ez pestizidadik edo produktu kimikorik erabili. Landarearen gaixotasunak osatzeko eta ongarritzat erabilten diran produktuak naturalak izatea derrigorrezkoa da. Horrezaz ganera, mahatsondoetan ongarri organikoak erabili behar dira, eta gehienetan ongarriak mahatsondoaren hondarretatik sortutakoak izango dira: mahatsaren ...

Zaharrak Berri Tour

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Bertsolaritzea
Gaijartzaileen ganean ez dabe lora ederrik botaten: ez daukie gustuko ordu beteko saio batean eskola bateko irakaslea, zakar arteko arratoia, alaba drogazale baten ama eta igogailu bateko bentiladorea izatea. Ez daukie gogorik euren arteko laguntasuna jendaurrean eteteko, edota euren egoera personala bertsoetatik kanpo ixteko. Kontestuari kantau gura dautsie, begi aurrean daukienari eta burutik pasetan jaken lehenengo gauzeari; neurri txikian edo handian, alkarrizketan jarduten dabe hirurek. Silveira tabernaria dala, Fredi parrandazalea... alkarren trapu lohiak jendaurrean eskegiten dabez, tapetako gauza gitxi daukiela ...

Gure Mikel

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Euskerea berbagai
Amen baten irakurten dan liburu honetan, Zarate idazlea ezeze abadea, laguna, kirolaria, euskaltzalea be aurkezten da. Mikelen alde zein aldi ugari arakatzen da eta erakusten. Guk geuk –liburugileok- harriduraz entzuten izan ditugu Mikelen ganeko narrazinoak, istorioak, kontakizunak: “Mikel Crack bat zan”; “Ha señoriala zan”; “Haren hutsunea sentidu genduan...” Atzenean, lekuko guztien artean –eta beste asko da oraindino alkarrizketatu bakoa- Mikel Zarateren biografia beroa lortu da. Nekea be igarri dogu eta lana, lekukoa topau, eguna eta ordua ipini, magnetofoian grabau ...

Artxoaren moileja gisatuak kardamomo esentziagaz

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Moilejak gatzez puntuan jarriko doguz ezer baino lehen. Jarraian, zartagin batean oliba orioa berotzen dan bitartean, ogi birrindutik pasauko doguz moilejak. Orioa bero dagoala, moilejak sueztituko doguz bertan. Horretarako, zartagina tapetea izango da onena ze moilejek ura daukienez, holan, orio txipriztinetatik librauko gara. Su bizian prijiduko doguz eta ondoren plater batera atara, ahalik eta orio gehien kenduz. Bitartean, esne-tela preparauko dogu. Zabala baino altuagoa dan lapiko bat erabiltea da nire gomendioa. Bertan, esne-tela jarri eta irakin egingo dogu ...

Beijing, Pekin (I)

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Bidaide
Tibet eta Falung Gong Barruko politika kontuetan, gobernuari gehien ardura deutson arazoa Tibet, Xinjiang edo barruko Mongolia moduko erregino independentisten kasua da. Ejerzitoaren kontra-erasoa euki daben arren, mobimentu independentistak aurrera eroateko kapaz izan dira gorago aitatutako lurraldeak. Altxamendu horreetako batzuetatik erakunde terroristak sortu dira; halan da be, handik gitxira bertan behera geratu dira laguntzinorik ez dabelako jaso. Edozelan be, mobimentu independentistea hor dago, eta edozein momentutan eztanda egin leike, 1950. urtean Mao-ren komunistek Tibet inbadidu ebenean legez. Erreboluzinoa gero eta ...

Oliver Twist bideak zabaltzen

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Kulturea
Bergarako Orfeoiak, 1999ko urtarrilean, “Oliver!” musikala estreinau eban, lehenengo biderrez euskeraz. Ordurako, orfeoiak baeukan esperientzia nahikoa genero musikalean, 1994. urtetik aurrera Euskal Herri osotik Victor Hugoren “Miserableak” obrea eskaini eban eta. Orain, barriz, “Oliver!” lanagaz, Bergarako Orfeoia Euskal Herriko plazarik handienetan egon da: Gasteizeko Antzoki Nagusian estreinau zan, Bilboko Euskalduna Jauregian egon zan igazko Gabonetan, eta aurten Iruñeko Baluarten (auditorio horretan euskeraz oso-osorik emondako lehenengo ikuskizuna izan da) eta Donostiako Kursaalean egon da. Gehiago ezin da eskatu. Ehun ...

Peru (IV): Machu Pichu

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Euskaldunak munduan
Herria atzean itxi eta ondoko mendirantz joan gara Wayna Picchu, mendi barria esan gura dauan horretarantz. Torre baten moduan agiri da gure aurrean, eta erakargarria da, benetan. Oraindino goizeko zazpiak baino ez dira, jente gitxi dago eta aukera parebakoa da ha dana lasaitasunean gozetako. Hasikerea ez da izan gatxa, baina gora joan ahala, arnasea hartzeko geldialditxuak egin behar doguz. Azkenengo zatiak horma bat emoten dau, eta eskuak be erabili behar dira igoteko. Esperientzia polita, baina apur bat beldurgarria be bada ...

Kilotxuak gora?

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Jan edanak
Loditasuna edo obesidadea Obesidadea mundu “aberatsetako” arazo bat da, eta gaixotasun askoren eragile be bai. Gehiegizko pisua daukien lagunen kantidadeaz jaubetu eta autore batzuk “obesidadearen epidemiaz” berbetan hasi dira. Jakin badakigu loditasuna hainbat gaixotasunetarako arrisku faktore bat dala. Arrisku faktorea izateak zera esan gura dau: obesidadeak gaixotasun horreek agertzea erreztu egiten dauala; osasun arazook ez daukie derigorrez persona lodietan agertu beharrik baina esan daigun loterian jokatzeko orduan 'irabazteko' aukera gehiago daukiezala. Gure sasoia baino lehenago eta denpora luzean zehar loditasuna ...

The last samurai

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Zinemea
Lantzean behin Hollywood-ek bere buruari begiratzeari itxi eta ikuspegia beste kultura eta gizarte zahar eta oparoagoetara bideratzen dau. Horreetariko bat, duda barik, Japoniako gizartea da, munduko beste guztiak legez, historiako ibilbide luzean birtute eta hutsuneak pilatzen joan dana, baina, gaur egun be globalizazinoaren ezinbesteko eraginak gorabehera, karisma handiko izakereari eusten deutsona. Film honen hari nagusia, beraz, zahar eta barriaren arteko dikotomia horretan datza. Nathan Algren kapitaina (Tom Cruise) ekialdeko herrialde honetara ailegauko da XIX. mendearen amaieran, bertako soldaduak arma eta ...

Finding Nemo

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Zinemea
Marlin arrainak desagertutako semea topetako odiseak ez deusku deskantsetan itxiko segundo bakar baten be. Eta ez nabil erritmo bizi baten ganean berba egiten, ezpada film honetan agiri diran milaka zehetasun eta bereizgarriren inguruan; izan be, fikzinoa ona izan daiten, egoera batetik bestera eroan behar gaitu, pelikulearen harian konturatu barik murgilduz. Pelikulearen arduradunek lan digital hau bereiztu dabe Disneyren film klasikoetatik, sorkuntza behar ikusgarria eginaz; era horretara, ez dabe izaki antropomorfiko arrarorik behar izan, gure gizartearen isla metaforiko bat egin ahal ...

Konsumo Legea eta hizkuntza eskubideak

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru horretan, administrazinoek (Jaurlaritza, aldundiak, udalak, mankomunidadeak...) eta beroneen barruko enpresek autortutako hizkuntza eskubideen jagole ez eze, praktikara eroateko orduan, garrantzi handiko papera jokatu leikie, besteak beste, lehen bezeroa, askotariko zerbitzuen eta produktuen konsumitzailea eta emoilea administrazinoak diralako, beraz, horra hor segidu beharreko lehenengo arrastoa. Baina, hori garrantzitsua izanda be ez da nahikoa. Izan be, eremu pribatuan eragin gura bada, besteak beste, udalakaz lankidetzan, hizkuntza paisajea elebiduntzeko edo euskera hutsez jarteko laguntza deialdiak, beharginak euskalduntzeko edo alfabetatzeko egitasmoak indartzea, merkataritza ...

Bertso Eguna 2004

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Bertsolaritzea
Ekitaldi nagusia Donostiako Kursaaleko auditoriumean, 18:00etan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Angel Mari Peñagarikano, Jon Maia, Iñaki Murua eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea. Afaria eta festa Zubietako Araeta sagardotegian, 21:00etan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Imanol Lazkano, Jexux Mari Irazu, Jokin Sorozabal, Xabier Silbeira, Fredi Paia, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta Xabier Amuriza. Trikitikariak: Ansorregi eta Larrañaga. Sarrerak eta erreserbak Ekitaldirako sarreren prezioak: arrunta 10 €, bazkideek 7 € eta 16 urtez azpikoek 4 € ...

Ez belorik, ez 'kippa'rik, ez kurutzerik

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   txutxu-mutxuan
Kurutzea Kristinautasunaren ikur eta sinbolo nagusia da. Kristoren heriotzea eta berpizkundea adierazoten dau. Makila bik osotzen dabe; bertikala gizakiak jainkoagaz daukazan hartu-emonen sinboloa da eta horizontala personen arteko hartu-emonena. Kurutzea 313. urtetik aurrera hasi zan erabilten, Konstantino enperadoreagaz batera. Berak kristinautasuna inperioko erlijino ofizial modura aldarrikatu eban eta handik aurrera kurutzeak munduko sinbolorik ezagunetariko bat izatea lortu dau. Kurutzea, berez, Kristok heriotzea gainditu izana sinbolizetan dau. Azkenburukoa Munduan hiru erlijino honeetako 3.200 miloi fededun inguru dagoz; horreetarik, 2.000 ...

Ardao-ontziak

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Jan edanak
Ardao botila mueta asko dagoz eta bakotxak bere perfilak ditu, baina gehien bat lau botila-mueta erabilten dira: -Bordelesa: esan leiteke gehien erabilten dana dala, batez be urteko ardao baltzagaz eta zahartutakoagaz. Sorbalda zabalak ditu. Mueta honen barruan luzeagoak eta laburragoak topau geinkez. -Borgoñesa: bordelesaren antzekoa da baina “sorbalda jausikoa”. Ardao baltz eta zuriekaz erabilten da gehien bat. -Rhin: altua, elegantea. Batez be ardao gazteakaz erabilten da: gorriak, zuriak eta txinpartadunak. Euskal Herrian txakolina botilaratzeko asko erabilten da. - Apardunakaz erabilten diranak ...

Nafarroa Bai

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   eretxia
Oraindino ez dago jakiterik ilegalizautako ezker abertzaleak zelan jokatuko dauan egoera barri honetan. Kontrako eretxi batzuk entzun dira baina ez dago esaterik kontrako jarrera argia erakutsi dabenik koalizinoaren osoketaren aurrean ala euren botoen bidez babestuko daben ala ez. Arnaldo Otegik baten baino gehiagotan zerrenda bateratuak eskatu ditu Hego Euskadiko lurralde guztietan. Erantzuna, ostera, danok espero genduana izan da: ETAren indarkeria da oztopoa. Zalantza barik indarkeriak ozpindu egiten dau euskal politikagintzea. Bigarren Lizarragaz egiten eban ames batek baino gehiagok. Edozelan be ...

Arabatik bertso kantari!

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Bertsolaritzea
Egitaraua San Martin bezperako txarri bi baino beteago egoan: bariku iluntzean, Bizkaia vs. Araba desafioa; zapatu goizean, Unai Iturriagagaz berbaldia, arrastian bertso saioen autogestinoari buruzko gogoetea eta iluntzean, barriz, Arabako Taldekako Txapelketako herriarteko finalerdia. Tartean, komuneko ispiluari puntua ipinteko gogoz joandako 30 gazte: “bertsomania” edo “isiltasunfobia” nagusi. Barikuko desafioa barre abentura luzea izan zan ezer baino gehiago: jaurerritik Gorka Lazkano, Gorka Ostolaza eta Fredi Paia bertsolariaren anaia ibili ziran kantuan; patata lurretik Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Irati Anda izan ...

Euskal baserria Interneten

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   sarean
Diseinu aldetik web erakargarria da, guztiz argia eta modernoa. Ingelesez, euskeraz eta gazteleraz topau daiteke informazinoa. Ganera, euren baserriaren eta euren jardunbidearen ganeko kontuekaz batera, Elorrio inguruetako informazino apur bat be badakar: argazkiak eta inguruetako baserrien ganeko barriak, produktu bereziak, gaztaia, arrautzak, oiloak... Gotzon Plaza