Antzerkiak, musikeak eta umoreak Bilboko kaleak jantziko ditu
2006-06-28 02:00’Bilbo Kalealdia’ ekimenaren barruan, Bilboko Kale Nagusia zirkuaren omenezko eszenatoki bihurtuko da gaur eta bihar. Belgikako Dominique Kerignarden ‘El circo de las pulgas’ lana, Andaluziako Malaje Solo taldearen azken lana edota Jon Zabal, Zañartu eta Txoborro magoen Gune Magikoa ikusgai izango dira. Bestalde, ‘Antzerkiaren zazpi kaleak’ ekimenaren barruan, Unamuno, Santiago eta Arriaga plazak eta Plaza Barriak hogei ikuskizun inguru hartuko dabez garagarrilaren 11, 12 eta 13an.
Bilboko Kalealdia Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak antolatu dau barriro, zazpigarrenez, eta igaz 50.000 ikusle batu ostean, aurten kopuru horrek gora egitea espero dau antolakuntza-taldeak.
Garagarrilaren lehenengo hamabostaldian, Bilbok kale ikuskizunak, jantzak, magia, antzerkia, musikea eta zirkua hartuko ditu. Honakoak izango dira aktibidadeak:
Zirkua Kale Nagusian
Jaialdiaren VII. edizinoa ‘Zirkuaren Kale Nagusia’ ekitaldiagaz hasiko da, garagarrilaren 4an eta 5ean. Bilboko Kale Nagusiko oinezkoentzako zatian, arratsaldeko 6ak eta 9ak bitartean, espezialidade desbardinetako artisten ikuskizun ugari ikusi ahal izango dira, gehienak zirkuaren munduagaz loturea daukienak. Belgikako Dominique Kerignard-en ‘El circo de las pulgas’ ikuskizunak emongo deutso hasierea jaialdiari, Bizkaiko Diputazinoaren egoitzearen aurrean.
Malaje Solo konpainiaren ‘En el eskaparate’ antzezlana erakusleiho baten barruan antzeztuko dabe eta oinezkoen harridureak ‘ikuskizun paraleloa’ sortuko dau.
Jon Zabal, Zañartu eta Txoborro magoen partaidetzeagaz, nagusiei zein txikiei zuzendutako ‘Gune magikoa’ ikuskizunaren arrakastea aurreikusten dabe antolatzaileek.
Azulquillas bikoteak, zirkuko aire-tekniken konpainiak, euren trebetasunak erakutsiko dabez. Umoreak be lekua izango dau Argentinako Nanny Cogorno eta Niño Costrini pailazoen eskutik; musikea be ez da faltako Bilbao Brass Band taldeagaz.
Antzerkiaren Zazpi Kaleak
Garagarrilaren 11n, 12an eta 13an, animazinoa Zazpikaleetara helduko da. Santiago, Unamuno eta Arriaga plazea eta Plaza Barria izango dira 19 antzezpenen bat-bateko eszenatokiak, arratsaldeko seietatik gaueko hamarretara.
Egun horreetako protagonista nagusia Royal de Luxe-La Gran Reyneta talde frantziarra izango da, ‘Roman Photo’ ikuskizunagaz.
Bestalde, ‘Sienta la cabeza’ antzezlanak musika-erritmoakaz jantziko ditu inguruak.
Azar Teatrok ‘Spanish blood —Sangría-‘ aurkeztuko dau.
Gaitzerdi Teatro antzerki-talde bilbotarrak ‘Arnasa’ eta ‘Kulunka’ obrak estreinauko dabez. Azken horrek Kalealdiari amaierea emongo deutso.
Avanti Display taldearen umore ingeles finak uraren bidez ikuskizunetan efektu estetiko, komiko eta ikusgarriak erakutsiko ditu.
DeBote EnBoteren akrobaziek barrea eragingo dabe ikusleakan eta Xabier Larrearen ‘Filamento El Farolero’ lanak antzerkia, mimoa, orekak, malabareak eta akrobaziak buztartuko ditu.
Pajarito pailazo-igeslaria, Hnos. Infoncundibles bikotearen diaboloa edota Trapu Zaharra talde donostiarraren azken ikuskizuna be Bilbon izango dira ikusgai.
Udako eskaintzea bete-beterik jatorku. Orain, nora joan aukeratu beharko dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!