Bilboko udal liburutegien zerbitzuak kalean barriro uda honetan
2006-06-29 02:00Garagarrilaren 1etik aurrera, liburu, prentsa eta aldizkarien mailegua eta irakurketea suspertzeko tailerrak Bilboko plaza, parke eta ugerlekuetan eskainiko dira.
Garagarrilaren 1etik aurrera, liburu, prentsa eta aldizkarien mailegua eta irakurketea suspertzeko tailerrak Bilboko plaza, parke eta ugerlekuetan eskainiko dira.
Ekimen hau Bilboko Udal Liburutegien Sareak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak abiarazo dabe Bilboko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailaren, IMD – Bilbao Kirolak, Gurutze Gorria Gazteria eta Pampox eta Gure Lurra alkarteen laguntzinoagaz. Helburuak ondokoak dira: eguraldi onagaz eta oporrakaz batera Bilboko uritarrakaz haize zabalean egon, liburutegien erabiltzaileen irakurteko ohiturea erraztu, irakurteko gogorik ez dabenen artean gogo hori biztu eta liburutegia uritarren artean sustatu.
Aurreko edizinoetako emoitza onei esker (15.000 erabiltzaile baino gehiagok jarduerotan parte hartu eben igaz), uribilduko uritarrek sendotu eta hobetutako jarduerakaz gozau ahal izango dabe: genero desbardinetako (eleberria, haur eta gazte literaturea, aisia, autolaguntzinoa, ...) 3.000 liburu baino gehiago, bertoko prentsa, 200 aldizkari izenburu baino gehiago eta irakurketa suspertzeko tailerrak umeentzako.
Liburutegiak kalean
- Plazan
Mariaren Bihotza Plazan, garagarrilaren 3tik 28ra bitartean, Liburutegien Sareko jarduerak eskainiko jakez irakurleei. Ordutegia: 11:00tatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara.
- Parkean
Jolastu Parkean Bilboko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirola Sailak abiarazotako jolas espazioa da. Programa honetan Liburutegien Sareak irakurketa atal bategaz parte hartuko dau Areatzako pasealekuan eta Zorrotzako parkean garagarrilaren 3tik 14ra 11:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara eta irailaren 4tik 15era 16:30etatik 20:00etara.
- Ugerlekuetan
Txurdinaga eta Fangoko ugerlekuak liburutegi bihurtuko dira aldi berean garagarrilaren 1etik irailaren 3ra bitartean eta hurreratzen diranek bustialdiak eta irakurketea bateratu ahal izango dabez 12:00etatik 20:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!