Van Morrison Bilbon

Bizkaie! 2006-06-27 02:00   Musikea

Van Morrison musikari ezagunak kontzertu bi emon ditu aste honetan Bilboko Euskalduna Jauregian. Emonaldiak bagilaren 27an (20:00etan) eta 28an (21:00etan) izango dira. Oraindino badagoz sarrerak.

Van Morrison musikari ezagunak kontzertu bi emongo ditu Bilboko Euskalduna Jauregian (bagilak 27 eta 28).

Abeslariaren errepertorio tradizionala eta Pay the Devil diskoko abestiak entzungai izango dabez emonaldietara joango diranek. Country doinu argiak dituan lan barria da Pay the Davil eta konposizino propioez gan, kanta ezagunen bersinoak be batzen ditu.

Diskoan bersino horreek jaso ditu Belfasteko kantariak, besteak beste: Half As Much, Things Have Gone to Pieces eta What am I Living For.

Bestalde, Morrisonek abesti honeek sortu ditu: Playhouse eta Pay the Devil, diskoari izena emoten deutsona.

Van Morrisonek hainbat musika estilo landu ditu orain arteko ibilbide profesionalean: rocka, popa, folka, bluesa... Orain dala 40 urte hasi zan abeslari moduan, Them taldeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu