Euskal Herrien arteko III. Joko Topaketen finala Berrizen, astegoienean

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

XIBA umeakan gorputz hezkuntza eta aisialdia garatzea helburu dauen Ikastolen Alkarteko proiektua da. Aurreko urte bietako arrakastea ikusita, euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratzeko helburuagaz, hirugarrenez antolatu ditue Euskal Herrien arteko III. Joko Topaketak. Udaberrian Euskal Herriko hainbat txokotan lehian ibili ostean, garagarrilaren 1ean jokatuko da finala Berrizen.

‘Herrien arteko hartu-emonak bultzatu gura doguz, berekoitasunera eroaten gaituen jentarte eremu honetan’ , dinoe antolatzaileek. Holan, ‘gure kultureagaz bizi eta egiten dogunari zentzua emon gura deutsagu’, dinoe. Aisialdirako eredu barria proposatzen dabe, ‘konsumo hutsetik harago’. Lagunen arteko antolaketea, auzo eta herrien arteko hartu-emonak, Euskal Herri mailako trukaketak, neska mutilen nahasketea eta beste hainbat helburu daukiez. Horretarako, lehia erabilten dabe, ‘helburu horreek bultzatzeko tresna legez, ez konpetizino edo elitismo legez’. Oinarri horreen guztien frutuak Berrizen ikusiko dira astegoienean.

Finalistak:

Araba: Aiara, Lautada, Arabar Errioxa, Mendizabala eta Goiena.

Baxe Nafarroa: Baigorri.

Bizkaia: Etxemaritxu, Lekeitio, Trapagaran, Berriz, Arratia eta Olakueta.

Gipuzkoa: Asteasu, Oiartzun, Hernani, Idiazabal eta Zizurkil.

Lapurdi: Sara, Miarritze eta Itxasu.

Nafarroa Garaia: Irañeta, Uharte Arakil eta Saldias.

Xiberua: Ligi.

Txinga-erutea, zaku-karrerak, sokatirea eta beste hainbat joko egin ostean jakingo da zein dan aurtengo irabazlea. Ostean, jai handia izango dabe Berrizen, bertsolariakaz, musikeagaz eta jantzeagaz animauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu