Jazzber: jazz musikea Bermeon
2006-06-29 02:00 MusikeaJazzBer jaialdiaren XV. edizinoak jazz musikaz jantziko dau Bermeo astegoienean. JizzJazz kultur taldeak sortutako jaialdia bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean eta 2an izango da herri bizkaitarreko Nestor Basterretxea aretoan. Estilo askotako musikea entzungai egongo dan arren, jazz musikea nagusituko da, izan be, jardunaldien helburua musika-estilo hori sendotzea eta zabaltzea da.
JazzBer jaialdiaren XV. edizinoak jazz musikaz jantziko dau Bermeo asteburuan. JizzJazz kultur taldeak sortutako jaialdia bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean eta 2an izango da herri bizkaitarreko Nestor Basterretxea aretoan. Estilo askotako musikea entzungai egongo dan arren, jazz musikea nagusituko da, izan be, jardunaldien helburua musika-estilo hori sendotzea eta zabaltzea da.
Programea barikuan hasiko da, 20:30ean, Bermeoko musika-eskolako Big Band taldeagaz. Egun berean, Taxus Quartet laukotea be izango da taula ganean. Hurrengo egunean, garagarrilaren 1ean, Alemaniako ‘Martín Auer’ boskotearen soinuek jantziko dabe aretoa. JazzBer jaialdiari amaierea emoteko, garagarrilaren 2an, Danimarkako ‘Jazz Kamikaze’ taldeak emongo dau kontzertua. Ostean, Jam Session bat izango da Izaro Irish Pub-ean.
JazzBer festibala 1991n antolatu zan lehenengoz. Orduan, zazpi egunetan, jazz musika-estiloa aztertu eben, baita berau egiteko erabilten diran musika-tresnak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!