Metro Bilbao Guggenheim Bilbao Museoaren babesle

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

Metro Bilbaok lankidetza-hitzarmena sinatu dau Guggenheim Bilbao Museoagaz eta, era horretara, garraio-konpainia museoaren babeslea izango da.

Metro Bilbaok lankidetza-hitzarmena sinatu dau Guggenheim Bilbao Museoagaz eta, era horretara, garraio-konpainia museoaren babeslea izango da.

Metro Bilbao erakunde gaztea da eta, Guggenheim Bilbao Museoak bezela, estetika original eta enblematikoa dauka, injinerutza eta elementu arkitektonikoak bikain buztartzen dituana. Norman Foster eta Frank Gehry, proiektu bietako arkitektoak, gaur egun eraikuntzaren arloan dagozan persona barritzaileenetako bi dira.

Horrezaz gan, museoko iturrien arabera, Metro Bilbao, gogotsu dabil lankidetzan hainbat jarduera artistiko zabaltzeko helburuagaz, metroan bertan antzerki emonaldiak eskainiz portaera gizabidetsua sustatuz, edo Bizkaiko udalakaz lankidetzan arte plastikoetako eta argazkilaritzako lehiaketak antolatuz. Hitzarmen honi esker, Metro Bilbao eta Museoko Fundazino-Patronatuaren arteko lankidetzea aktiboa izango da, eta Guggenheim Bilbao Museoak bere jardueren barri emoteko aukerea izango dau geltokietako publizidade euskarrietan. Akordio honegaz 34 dira daborduko Guggenheim Bilbao Fundazinoaren Patronatuko parte diran erakundeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu