Astigarrako Udalak Jose Maria Setien omendu dau
2006-06-27 02:00 sariak-autortzakAstigarragako Udalak oraintsu herriko semetzako izentaua izan dan Jose Maria Setien omendu dau bagilaren 27an, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako ekitaldian.
Astigarragako Udalak oraintsu herriko semetzako izentaua izan dan Jose Maria Setien omendu dau bagilaren 27an, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako ekitaldian. Ekitaldian Bixente Arrizabalaga alkateak berbaldi bat eskaini eban gotzainaren ibilbide oparoaren errepaso labur bat eginaz, eta gainera, erregalu bat emon eutson, esker ona adierazoteko.
Musika Eskolako umeek eta dantzariek ekitaldia girotu eben euren abesti eta dantzakaz, eta amaitzeko, kopaua eskaini jaken bertaratuei.
Astigarragako Udalak Jose Maria Setien herriko semetzako izentetako arrazoiak bi dira. Batetik, 'muturreko polarizazinoa, indarkeria mueta desbardinak eta giza eskubideen eten bako bortxakeria nagusi ziran testuinguru batean, politikearen gainetik etikearen eskakizunak zabaltzeko ahotsa izateagaitik' , eta gainera, 'gizarte-lan garrantzitsua egin ebalako' . Beste alde batetik, gotzain emerituak bere bizilekutzat Astigarraga aukeratu izana da beste arrazoietako bat, 'Udal hau eta herritarrak poztasunez beteten dituan erabagia' baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!