Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Udako Jaialdiak' programeak 70 kontzertu eskainiko ditu udan

Bizkaie! 2006-06-28 02:00   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dauen 'Udako Jaialdiak' programeak 70 kontzertu eskainiko ditu udan zehar lurraldeko bederatzi herritan, udako hilebeteak aprobetxatuz herri bizkaitarretako 'bizitza kulturala dinamizetako eta indartzeko asmoz' .

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dauen 'Udako Jaialdiak' programeak 70 kontzertu eskainiko ditu udan zehar lurraldeko bederatzi herritan, udako hilebeteak aprobetxatuz herri bizkaitarretako 'bizitza kulturala dinamizetako eta indartzeko asmoz' .

Belen Greaves Bizkaiko Diputazinoko Kultura diputatuak aurkeztu dau gaur egitasmoa. Aurtengo edizinoan, Gernika-Lumo, Elorrio, Ondarroa, Gorliz, Bakio, Karrantza, Bermeo, Plentzia eta Lekeition izango dira kontzertuak, eta estilo eta joera ugaritakoak izango dira, besteak beste, musika herrikoia eta klasikoa, folk, jazz-a edota pop rock-a.

Era berean, Euskadi osoko eta, batez be, Bizkaiko kontzertista, bakarlari eta taldeen sustapen-lana be egingo da udako ziklo horretan.

Udako kontzertuakaz batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 'Udagoieneko Jaialdiak' zikloa be antolatzen dau gorago aitatutako filosofiagaz.

Bi zikloak 'Bizkaiko Jaialdiak' izenburuko egitasmoan sartzen dira. Azken sorkuntza musikalak eta barritzaileak diranak Bizkaiko gizarteari ezagutzera emotea bilatzen dau ekimenak, artisten babesa eta sustapenaz gan, Estaduan zeharreko jaialdietan biran dagozan nazinoarteko talde handien kontratazinoa be planteatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu