Deustu Fundazinoak gizartearen zerbitzura jarriko dau unibersidadearen ondare zientifikoa

Bizkaie! 2006-06-28 02:00

Deustuko Unibersidadeak Deustu Fundazinoa aurkeztu dau gaur, bagilak 27. Erakunde horren helburua honako hau da: Deustuko Unibersidadearen ondare zientifikoa (ikerketen emoitzak, irakaskuntzea edo beste edozein aurrerakuntza teknologiko) gizartearen zerbitzura jartea.

Deustuko Unibersidadeak Deustu Fundazinoa aurkeztu dau gaur, bagilak 27. Erakunde horren helburua honako hau da: Deustuko Unibersidadearen ondare zientifikoa (ikerketen emoitzak, irakaskuntzea edo beste edozein aurrerakuntza teknologiko) gizartearen zerbitzura jartea.

I+G+B arloko zerbitzuen jakintzearen transferentzia errazteko, Deustu Fundazinoak hasiera batean Unibersidadeko hiru Garapen Unidade edo ‘marka’ batu ditu jakintza eta ikerketa arlo nagusiak jorratzeko: Teknologikoa, Ikerketa Sozialak eta Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

Era horretara, Fundazinoak lehentasunezko helburuak beteko ditu: ikerketa proiektuetan laguntzea, proiektu horreek sustatzea eta proiektu horreetan inbersinoak egitea. Ganera, Katedrak, Institutu espezializatuak eta prestakuntza programak sortzen lagunduko dau eta ikasle eta graduaturik onenei bekak erraztuko deutsez.

Fundazinoak patronatu bat dauka, erakundearen helburuak bete daitezan arduratzen dana. Patronatu horretako kideen artean, Deustuko agintari akademikoez gan, gizarte eta enpresa munduko hainbat ordezkari dagoz: Jesús Mª Eguíluz Ortúzar, Jaime Oraá Oraá , Antonio Yabar Maisterrena, José Mª Echevarría Amenabar, José Mª Guibert Ucin , José Luis Ávila Orive, José Ramón Guerediaga Mendiola, Manfred Nolte Aramburu, Pedro Luis Uriarte Santamaría, Mitxel de Unzueta Uzcanga, José Antonio Garrido Martínez, Susana Rodríguez Vidarte, Baltasar Errazti Navarro, José Luis Larrea Jimenez de Vicuña, Lucio Delgado Irazola, José Ignacio Elorza Elola, José Luis del Val, Víctor Urcelay, José Antonio Isusi, José Guillermo Zubia, Andrés Arizkorreta, José Miguel Martínez Urquijo eta Fernando Díez Ruiz.

Fundazinoaren markak

Teknologikoa: Deustuko Unibersidadearen ekimena da, IKTen arloan I+G+B sendotzeko eta enpresei euren lehiakortasuna hobetzen lagunduko deutsen bazkide zientifiko-teknologikoa izateko asmoz sortu da.

Ikerketa Sozialak: Gizarte Zientzietako ikerketak dinamizetako helburuagaz sortu da. Zerbitzuen kalidadea, kontsumitzailearen jokabideari buruzko ikerketak, erosteko eta kontsumoko ohiturak edota beharrizanen inguruko ikerketak egiten dira.

Lehiakortasunerako Euskal Institutua: ikerketea, prestakuntzea, laguntzino teknikoa, ebaluazinoa edota eztabaidea lako arloetan, Euskal Herriaren lehiakortasuneko abantailak sendotuz, herritarren gizarte, ekonomia eta bizi kalidadeko tasa handiagoak lortzea da helburua.

Kopuruak

Ikertalde horreek 750 ikerketa proiektu egin dabez, 694 liburu eta liburuetako 269 kapitulu argitaratu, 1.315 artikuluk ikusi dabe argia aldizkarietan, 1.337 ponentzia aurkeztu dabez Biltzar edo Bilera Zientifikoetan eta 1.200 ikastaro emon dabez. Lan zientifiko horrek guztiak Deustuko Unibersidadeak enpresakaz eta erakundeakaz dituan hartu-emonak sendotzeko balio izan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu