Gay, lesbiana, transexual eta bisexualen Harrotasun Eguna

Bizkaie! 2006-06-28 02:00

Mundu zabalean ospatuko da eguna eta, horretarako, hainbat ekitaldi antolatu dira ‘Batu eta Segi’ lelopean. Horrezaz gan, urteurren berezia ospatuko dabe, Espainiako kode zibilean homosexualen arteko ezkontzak onartu ziraneko urteurrena.

Mundu zabalean ospatuko da eguna eta, horretarako, hainbat ekitaldi antolatu dira ‘Batu eta Segi’ lelopean. Horrezaz gan, urteurren berezia ospatuko dabe, Espainiako kode zibilean homosexualen arteko ezkontzak onartu ziraneko urteurrena.

Urtebetean 3.500 bikote ezkondu dira Espainian eta lehenengo dibortzio kasua be izan da. Ganera, bikote askok adopzinorako tramiteak be hasi dabez eta bikoteko kide batek aurretik eukazan seme-alaba biologikoak beste bikotekideak adoptetako aukerea be badago. Espainian, 80.000 ume eta gazte bizi dira gay eta lesbianek osotutako familietan. Lesbianen kasuan, bietako batek inseminazino artifizialaren bidez umea izateko eta besteak adoptetako eskubidea dauka. Bikotea gizonezkoek osotzen dabenean, nazinoarteko adopzinora joateko aukerea dago. Bestalde, bikoteko kide batek aurretik eukazan seme-alaba biologikoak beste bikotekideak adoptetako aukerea dago.

Ospakizunetan dabizan taldeek aurtengoa bardintasunaren urtetzat hartu dabe, Genero Identidadearen Legearen Proiektuari esker. Horren bidez, transexualek agiri ofizialetan izena eta sexua aldatzeko aukerea daukie, ebakuntzarik egin barik be. Taldeak, ganera, ebakuntzea dobakoa izatea eskatzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu