Enoturismorako aukera barria Errioxan
2006-06-28 02:00 Jan edanakLogroñoko Udalak eta Logroño Turismo Fundazinoak ‘Centro del saber del Rioja’ izeneko proiektua aurkeztu dabe, Errioxan ardaoaren ezagutzan onarrituta turismoa bultzatzeko ekimena. Zentro horretan, sensazino eta perzepzinoen bidez, ardaoaren eta lurraren arteko lotura estua ezagutzeko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diran bisitariek.
Logroñoko Udalak eta Logroño Turismo Fundazinoak ‘Centro del saber del Rioja’ izeneko proiektua aurkeztu dabe, Errioxan ardaoaren ezagutzan onarrituta turismoa bultzatzeko ekimena. Zentro horretan, sensazino eta perzepzinoen bidez, ardaoaren eta lurraren arteko lotura estua ezagutzeko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diran bisitariek.
Zentroa hartuko dauen eraikina inguruagaz bat etortea gura dabe eta 27 miloe eurokoa da aurrekontua. Logroñon eregiko da, La Grajera parkean, izan be, uriaren erdigunetik oso hur dago eta ingurua zoragarria da.
Proiektuaren arkitekto Enrique Sobejanok azpimarratzen dauen legez, ‘museo bat izateaz gan, formazinorako gelak izango dituan hotela, jatetxea, spa eta ardaoterapia zerbitzuak eukiko dituan gunea izango da’.
Proiektuan lau eraikin aurreikusten dira bata besteagaz lotuta eta ardaoagaz zerikusia daukien lau espazio izango dira bertan:
- Informazino gunea: zentroaren gune nagusia izango da. Bertan, harrera gunea, informazino turistikoa, ardaotekea, dendea eta erakusketa-gunea egongo dira.
- Ezagutza espazioa: ardaogintza sektoreari berenberegi egokitutako gunea: Kontseilu Erregulatzailea, bodegak, katarako eta gastronomiarako gelak, liburutegi espezializatua eta areto bat egongo dira bertan.
- Gastronomia gunea: kafetegia, ardaoak probetako gelea, ardaotegia eta goi mailako janaria eskainiko daben jatetxeak. Aurrean, urtegia eta parke bat izango dira.
- Atseden eta erlajazionako gunea: spa eta ardao-terapia izando dituan 15 gelako hotela egongo da bertan.
Inguru guztian, Errioxa-ardaoaren ezaugarriak eta Errioxako inguruenak arnastu eta usainduko dira. Berbek be berebiziko garrantzia izango dabe. Gune bakotxean, hainbat adituk azalpen ugari emongo dabez bertako bizimodua eta ardaoaren izaerea jakinarazoteko. Ikastaroak be izango dira.
Helburu didaktikoa be badauka museoak, ardaoaren ganeko formazinoa eskainiko dau eta. Zentroaren kanpoko aldea be eraikinagaz armonian izango da eta bariedade desbardinetako mahats-landareakaz osotutako guneak jarriko dabez La Grajera parkean. Oinez egin ahal izango dira zenbait ibilbide urtegiaren inguruan, parkean edota Donajakue bidea hartu Logroñoraino.
Amaitzeko esan, aitatutako proiektuaren helburua, besteak beste, Logroño nazinoartean enoturismoaren erreferente bihurtzea dala. Holan, bertaratzen diran kanpotarrei hango azpiegiturak erakusteaz gan, Errioxa osoa ezagutarazoko deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!