Danetara, 18.821 lagun hil ziran igaz EAEn, 2004an baino 720 gehiago

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005ean 18.821 persona hil ziran, aurreko urtean baino 720 gehiago. Heriotzen kopurua, beraz, % 4 gehitu zan; hildakoetatik 9.958 gizonezkoak eta 8.863 emakumeak izan ziran, Eustatek emondako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005ean 18.821 persona hil ziran, aurreko urtean baino 720 gehiago. Heriotzen kopurua, beraz, % 4 gehitu zan; hildakoetatik 9.958 gizonezkoak eta 8.863 emakumeak izan ziran, Eustatek emondako datuen arabera.

Igazko heriotza kopuruaren % 30,1 (hau da, 5.666 heriotza) zirkulazino-sistemako gaixotasunen ondoriozkoak izan ziran. Gero tumoreen ondoriozkoak egozan, % 28,4 (5.341 heriotza); eta hirugarren gaixotasun nagusiena, alde handiagaz bada be, arnas gaixotasunen ondoriozkoak izan ziran % 11,4a (2.155 heriotza).

Sexuaren arabera, heriotzearen eragileak ondokoak izan ziran: gizonen artean, tumore baten ondorioz hildakoak arnas gaixotasunen baten ondorioz hildakoak baino gehiago izan ziran; emakumeen artean, barriz, heriotza gehien eragin eben gaixotasunak kardiobaskularrak izan ziran eta bigarren gaixotasunak tumoreak.

2005. urteko heriotzen artean urte bat bete ez eben 49 ume hil ziran; 33 mutil eta 16 neska. Bestalde, 100 urte edo gehiagogaz hildako persona kopurua nabarmen gehitu da; 1990. urtean, edade horretako 56 lagun hil ziran eta 2005ean 143 (26 gizon eta 117 emakume).Igazko behin-behineko datuak aintzat hartuta, heriotza kopurua baino 763 jaiotza gehiago izan zan eta Euskal Autonomia Erkidegoko hazkunde begetatiboak, beraz, ikur positiboa izan eban. Lurraldeka, Arabak eta Gipuzkoak saldo positiboak izan ebezan, 370 eta 786 hurranez hurran. Bizkaian, ostera, heriotzak jaiotzak baino gehiago izan ziran (-393).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu