Elikadura egokiak kirolari gazteek izaten dabezan gihar-hausturak ebitau leikez

Bizkaie! 2006-06-29 02:00   Jan edanak

Ikerketea, Getxoko Arenas Clubeko kategoria desbardinetan dabilzan 14 eta 21 urte bitarteko 60 futbolarigaz egin zan. Kirolari horreen dietea aztertu zan, gehiegikeriak eta bakotasunak egun bakotxerako gomendautako janari kantidadearen (RDI) eta janari kantidade egokien (IA) arabera balorauta.

Euskal Herriko Unibersidadeko Fisiologia Saileko irakaslea dan Fatima Ruiz Litagok bikain cum laude kalifikazinoa lortu dauen 'Futbolarien elikadurearen azterketea: elikadurak oxidatze-estresean eta gihar-hausturetan dituan ondorioak' doktore-tesia egin dau. Tesi horretan, elikadura egokiak gihar-hausturak ebitetan be laguntzen dauela nabarmentzen da.

Ikerketea, Getxoko Arenas Clubeko kategoria desbardinetan dabilzan 14 eta 21 urte bitarteko 60 futbolarigaz egin zan. Kirolari horreen dietea aztertu zan, gehiegikeriak eta bakotasunak egun bakotxerako gomendautako janari kantidadearen (RDI) eta janari kantidade egokien (IA) arabera balorauta. Horrezaz gan, taldetxo bati odol analisiak egin jakozan partidu baten aurretik eta ondoren, eta datu analitiko horreek dietearen datuakaz korrelazinoan jarri ziran.

Lortutako emoitzek agirian ixten dabe kirolari horreen elikadurea, oro har, ez dala egokia; alde batetik, hartzen daben karbohidrato kopurua urriegia dalako, eta bestetik, giharrak babesten dabezan mantenugaiak be ez dabezalako behar beste konsumiduten, besteak beste, gantz-azido poliinsaturatuak, A bitaminea, azido folikoa, E bitaminea eta manganesoa.

Bakotasun horreek fruta eta barazki gitxi eta opil industrialak gehiegi hartzen dabezalako sortzen dira. Adierazgarria da, era berean, ikastetxeetako jantokietan bazkaltzen dabenean oso ondo elikatzen diran arren, hazi eta jantokietara joateari itxi ahala, okerrago elikatzen dirala. Afalorduan, etxean, elikadurea okerragoa da kasu guztietan. Futbolarien artean, bestalde, gihar-hausturak ez dira ariketa egin ondoren bakarrik jazoten. Gihar-hauste kronikoak sarritan izaten dirala atzemon da. Horren arrazoia, partiduen eta entrenamentuen maiztasunak kaltetutako gihar-ehunari behar bezala osatzeko astirik ez ixtea izan daiteke. Ikerketearen emoitzek erakusten dabe giharrak denpora luzeagoan babestuta egotea elikadureagaz lotuta egon daitekeela, bitamina eta mineral jakin batzuen bakotasuna agertzen danean, sarriago izaten baitira gihar hausturak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu