Musikea  IV. urtea // 96. zenbakia

Starmarket, Karate, 4 Teen Killers eta Samiam taldeak Euskal Herrian


Azkenik, AEBtik Samiam ekarriko dau Euskal Herrira Noise On Tourrek. Laukote estadubatuarrak Bilboko Azkena aretoan joko dau. Black Flag alde gogorrenean eta Descendents punk-pop ereduan buru izan ebazan bolada bikainaren ondoren, Minor Threat, 7 Seconds edo Bad Religion heldu ziran, Samiamen oinarri izan ziranak, hain zuzen be.

Denporeagaz, taldeari izakera propioa emotea lortu eben. Ahotsa berezia da, laukotearen estilo personalaren ezaugarri nagusia. Izan be, abeslariaren ahotsa entzunda argi dago Samiam dala jotzen ari dan taldea. Rock and rollaren barruan Motörhead-i pasetan jakon legez, Samiam hardcoreegia da poparentzat eta poperoegia hardcorearentzat. Holan agertu zan lehen aldiz ‘emocore’ deritzon estiloa, aitatutako estilo bien arteko nahasketea, ondoren beste sail batzuetan zatitu zana, emo edo slowcore legez.

Bizkaie!

Noise On Tour, kontzertuak antolatzen dituan etxeak hainabt talde interesgarri ekarriko ditu datozen asteetan Euskal Herriko aretoetara. Gauzak holan, Starmarket (Suedia), Karate (AEB), 4 Teen Killers (Espainia) eta Samiam (AEB) taldeek joko dabe zezeilean eta martiaren lehen astean euskal agertokietan.

Starmarket talde suediarra izan da Noise On Tourrek Euskal Herrira ekarri dauan lehenengoa. Hirukote eskandinaviarra Basauriko Basozelai uri-zentroan eta Irungo Tunk! aretoan izan da zuzenean zezeilaren 4an eta 5ean.

Hiru urtez ezer kaleratu barik egon ondoren, "Abandon Time" lan barriagaz heldu dira Euskal Herrira Starmaket taldeko suediarrak, 'emo' legez ezagutzen dan soinuaren aitzindariak, hain zuzen be. Musikearen munduan eskarmentu handiko taldea da eta 1995ean argitaratu eban lehen diskoa. Errespetu handia lortu dabe musikarien artean eta kritikak be beti goratzen ditu taldearen konpromisoa eta koherentzia.

4 Teen Killers taldea Madrildik etorriko da eta zezeilaren 18an Bilboko Azkena aretoan eskainiko dabe kontzertua. Talde gaztea dan arren, kideak beste talde batzuetan ibilitakoak dira, besteak beste, La Broma de SSatan, Vivoras, Mosquito Pick, Plouk! edo Frisbees. Fastbacks, Ramones eta The Muffs taldeen arteko nahasketa bat da, gitarra zorrotzakaz eta era berean gozoa eta gogorra dan emakumezko ahotsagaz.

Karate talde estadubatuarra be gure artean izango da, zezeilaren 19an Bilboko Azkena aretoan, igazko abuztuan kaleratu eban "Pockets" izenburuko azken laneko kantuak aurkezteko. Karate talde imitaezinezkoa da, bakarra. Hamar urtetik gora daroaz hirukote estadubatuarrak sasoiko eredu musikalen eraginik ez dauan musikea egiten.