Et incarnatus, Tolosako Inauteriak alaitzen
Et Incarnatus ganbera orkestrearen lehenengo lana da Tolosako Inauterien ganean egindakoa. Bertan, errepertorio herrikoiaren barruan, jai nagusietako kantuak be entzun daitekez. Taldea soka selekzinorik profesionalenetarikoa dala esan geinke, eta ezaugarri horreri diskoan parte hartu daben kolaboratzaileak gehitzen badeutsaguz, lana emonkorra dala esan leiteke. Tartean Benito Lertxundi eta Anjel Unzu dagoz, Natxo de Felipegaz batera. Beste hainbat musikari ezagun be ibili da kolaborazinoetan Et incarnatus taldearen lehenengo lan honetan.
Diskoaren izenak berak dinoan legez, Inauterietako kanta herrikoiak batzen dituan lana da, beti be orkestrearen ukutuagaz. Helburua Tolosako Inauterietako erreferentzia argia bihurtzea da. Bibolin, biola, cello eta kontrabaxuaren soinuaren buztarketeagaz lortu gura dau Et incarnatus ganbara orkestreak helburu hori, eta Migel Zeberioren zuzendaritzapean erreferentzia-talde bihurtu. Orain, publikoarena da berbea.
Bizkaie!
Oinarrian musika herrikoia dauka Et Incarnatus taldearen azken lanak. Diskoaren izenean bertan irakurri geinke kanten nondik-norakoa: ‘Troika, Tolosako Iñauteriak’. Aste honetan, Euskal Herriko hainbat lekutan bete-betean dagoz sartuta hain jai ezagunetan, eta Tolosa ingurukoek eta ez hain ingurukoek bertako kantuakaz gozetako aukera parebakoa daukie disko honegaz.